Soinu Tresnak: Sailkapena, Jatorria eta Erabilera
Soinu Tresnen Sailkapena
Soinu tresnen sailkapena haien hots-iturrian eta soinua sortzen duen materialaren izaeran oinarritzen da.
Horren arabera, bost taldetan banatzen dira soinu tresna guztiak:
- Idiofonoak
- Aerofonoak
- Menbranofonoak
- Kordofonoak
- Elektrofonoak
Idiofonoak
Soinu tresnaren gorputza bera da bibratzen duen elementua. Talde honetakoak dira, besteak beste: kanpaiak, xilofonoak eta txalaparta.
Aerofonoak
Haizezko soinu tresna ere deitzen zaie. Talde honetakoak dira, besteak beste: txirula, txistua, tronpeta...
Menbranofonoak
Zabaldu eta tinkaturiko mintz baten bibrazioek sortzen dute soinu tresna hauen hotsa. Danborra edo panderoa dira honen adibideak.
Kordofonoak
Bibratzen duten soka tenkatuz osatutako soinu tresnak dira. Gitarra edo biolina dira...