Magisteritza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hezkuntza-premia Bereziak dituzten Ikasleen Eskolatze Prozesua

Magisteritza2,4 KB

LOE, 74. artikulua. Eskolatzea.

Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak normalizazio- eta txertatze printzipioei jarraiki eskolatuko dira. Eskolatzeak ikasle horien diskriminaziorik eza eta hezkuntzasisteman sartzeko eta irauteko berdintasun eraginkorra ziurtatuko du eta, beharrezkoa izanez gero, hezkuntza-etapak malgutzeko neurriak hartu ahal izango dira.

Eskolatze Prozesua

Ikasle horiek hezkuntza bereziko unitateetan edo ikastetxeetan eskolatu ahal izango dira hogeita bat urteko adinera bitartean, betiere, ikastetxe arruntek aniztasunarekiko arretarako hartzen dituzten neurrien esparruan ikasle horien premiei erantzun ezin bazaie.

Hezkuntza-administrazioen Eginkizuna

Hezkuntza-administrazioek hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen haur-...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza-premia Bereziak dituzten Ikasleen Eskolatze Prozesua" »

Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarri Epistemologikoak eta Esparruak

Magisteritza22,27 KB

Gaia: Oinarritze Epistemologikoa

Hizkuntzaren Didaktikak alderdi erkideak edo komunak ditu zenbait arlorekin. Arlo horiek honakoak dira:

  • Alde batetik, Hezkuntza Zientziak (Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzarena, Didaktika Orokorra...).
  • Bestetik, Hizkuntzalaritza eta Filologiak (gaztelaniarena, katalanarena, galegoarena, euskararena, ingelesarena, frantsesarena...).

Hizkuntzaren Didaktikaren Mugak

Galissonen proposamenak erantzunak adina galdera sortzen ditu. Zaila da irakasleak proposatzen zaizkion gai guztiak ondo jakitea. Denbora mugatua denez, arazo hori konpontzeko, irakaskuntza eta ikaskuntza forma berriak ezarri behar dira:

  • Talde-lana
  • Diziplinartekotasuna
  • Teorikoen eta praktikoen arteko lankidetza estua
  • Prestakuntza etengabea
  • eta abar.

Diziplinartekotasuna

Deweyk...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarri Epistemologikoak eta Esparruak" »

Publizitatea: Egungo Gizartean duen Eragina eta Arriskuak

Magisteritza4,4 KB

Diskurtso-markatzaileak eta Konektoreak

Testu idatziak edo ahozkoak egituratzeko eta ideiak lotzeko baliabideak:

Hasteko Moduak

  • Hasteko - para empezar
  • Lehenik eta behin - antes de nada

Ordena Adierazteko

  • Alde batetik / Beste aldetik - por un lado / por otro
  • Gorago esan bezala - como he mencionado anteriormente

Ideia Aurkezteko

  • -ri dagokionez - en lo que respecta a
  • Dela eta, komeni da esatea - debido a, conviene decir

Jarraipena

  • Honen ondorioz - como consecuencia

Kontrakotasuna

  • Dena den - sin embargo
  • Hala ere - sin embargo
  • Aitzitik - por el contrario

Iritzia Emateko

  • Diotenez - como dicen
  • Dirudienez - al parecer
  • Badirudi(ela) - parece que

Adibideak

  • Besteak beste - entre otros

Arrazoitzeko

  • Izan ere - de hecho
  • Hori dela eta - por eso / debido a eso

Indartzeko

  • Hobeto esanda
...
Jarraitu irakurtzen "Publizitatea: Egungo Gizartean duen Eragina eta Arriskuak" »

Euskarazko Hiztegi eta Sinonimoen Bilduma

Magisteritza2,81 KB

Euskarazko Sinonimoen eta Definizioen Taula

Jarraian, euskarazko hitz eta kontzeptuen bilduma bat aurkezten da, taula formatuan antolatuta:

DefinizioaTerminoaDefinizioaTerminoa
EgongelaZaingelaPrestatutaManeiatua
EztabaidatsuaPolemikoaBiloaIlea
Arrainen arnas organoaZakatzOntzaren oihuaUlu
EztenaZiriaAurreneko esneaOritz
TrebeJaioIzarrez beteaIzarratua
Alde on eta txarOngaitzBeharraPremia
Gurdi andanaKarabanaKakatiKakazu
Txori motaOkilErrogabeSustraigabe
GoitikoakOkadakNahastura trikoOre
Horma, karroinIzitzBeteAse
Itsas arrain txikiaMuxarraLixiba-urEhe
SinesmenFedeGoibeldu, histuMalenkoniatu
Printze indarrakRajakPaderaZartagin
Begi-okerBetokerJainkoen edariNektar
LantegiTailerIlunpeanIlunik
Ontziaren alboKarelMomentoUne
SendabideOsabideNorberaren paperaRola
ErremolkeakAtoiakGuztiz
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Hiztegi eta Sinonimoen Bilduma" »

Ikasleen Aniztasuna eta Ebaluazioa Lehen Hezkuntzan

Magisteritza14,25 KB

Aniztasunaren Kontzeptua eta Garrantzia

Edozein hezkuntza sistemaren helburua aniztasunari erantzuna ematea izan behar da. Arroyo eta beste batzuek (1994) aniztasunari erantzuteko honakoa proposatu zuten:

  • Hezkuntza erantzun egokiak ematea norbanakoaren ezaugarriak kontuan izanik.
  • Kultura amankomuna eskaini.
  • Ikaslegoaren ezaugarriak nabarmendu, desberdinak direla kontuan izanik.
  • Ikaskuntza errazten duen metodologia bultzatu.
  • Ikaslearen aurre-ebaluaziotik abiatzea.

LOEren Arreta Aniztasunari: Printzipioak

  1. Hiritar guztiek kalitatezko hezkuntza baten eskubidea dute, hezkuntza maila guztietan, sexua edozein izanda ere.
  2. Hezkuntza komunitateko partaide guztiek parte hartu behar dute kalitatezko hezkuntza lortzen (Errefortzu printzipioa).
  3. Europar Batasunean
...
Jarraitu irakurtzen "Ikasleen Aniztasuna eta Ebaluazioa Lehen Hezkuntzan" »

Haur Literaturaren Definizioa eta Generoak

Magisteritza2,55 KB

Definizioa: Haur literatura ez da helduen ikuspuntutik umeen mundua irudikatu nahi duena bakarrik; haren garapen-sasoira egokitzen dena eta propio bezala onartzen duena ere bada, edozein izanda ere hasierako asmoa.

Haur Literaturako Generoak

Generorik tradizionalenak hauek dira: poesia, narratiba eta antzerkia. Hala ere, zerrenda honi gehitu behar zaizkio komikia, material didaktikoa eta teknologia berriak.

Poesia

  • Erritmo eta errimaz baliatzen da, haurrak musikaltasunagatik erakartzen baititu.
  • Oso askotarikoa da: sehaskako kantak, jolas-kantak, magaleko kantak, etab.

Narratiba

  • Ipuinak: 0-6 urte bitarteko haurrei zuzenduak.
  • Nobelak: Bigarren haurtzaroko edo nerabeentzako pentsatuak.

Antzerkia

Hitza, keinuak eta antzezpenak laguntzen diote antzerkiari....

Jarraitu irakurtzen "Haur Literaturaren Definizioa eta Generoak" »

Hezkuntza Legeak: LOE eta LOMCEren Analisia

Magisteritza2,76 KB

LOE (2006)

  • Eskolatze unibertsala: Gazte guztiak 16 urte arte eskolatuta izatea lortuz, helburu nagusia emaitzak hobetzea da: titulurik gabeko eta ikasketak goiz uzten dituzten gazteen kopurua gutxitzea.
  • Aukera berdintasuna: Behar duten ikasleei eta beren ikastetxeei laguntzea.
  • Hezkuntza komunitatea: Kide guztien kolaborazioa (familiek, irakasleek, ikastetxeek, administrazioak eta gizarteak zeresan handia dute).
  • Ekitatea: Ikasleak ikastetxeen artean (publikoak nahiz pribatuak) modu ekitatiboan banatzea.
  • Europako estandarrak: Europako hezkuntza sistemekin bat etortzea.

LOMCE (2013)

  • Lehiakortasuna: Herri baten hezkuntza maila eta nazioarteko lehiatzeko gaitasuna bat datoz.
  • Inplikazioa: Hezkuntza hobetzeko gizarte osoa inplikatu behar da.
  • Erronkak: Eskola
...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Legeak: LOE eta LOMCEren Analisia" »

Udalen eta Probintzien Antolaketa eta Eskumenak

Magisteritza4,86 KB

Udalen Eskumenak eta Antolaketa

Udalen eskumenak

  • Hirigintza: hirigintza-antolamendua, ondare historikoaren babesa eta kudeaketa, babes publikoko etxebizitzaren sustapena, eta eraikuntzen mantentzea eta birgaitzea.
  • Hiri-ingurumena: parke eta lorategi publikoak, hiri-hondakin solidoen kudeaketa eta hiri-eremuetako kutsaduraren aurkako babesa.
  • Uraren zikloa: edateko uraren etxeko hornidura eta hondakin-uren ebakuazioa eta tratamendua.
  • Azpiegiturak: bide-azpiegiturak eta bestelako ekipamenduak.
  • Gizarte zerbitzuak: gizarte-premia egoeren ebaluazioa eta informazioa, eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonei arreta ematea.
  • Segurtasuna: tokiko polizia, babes zibila eta suteak itzaltzea.
  • Mugikortasuna: trafikoa, aparkalekuak, mugikortasuna eta garraio
...
Jarraitu irakurtzen "Udalen eta Probintzien Antolaketa eta Eskumenak" »

Kapitalismoa eta Ongizate Estatua: Jatorria, Hedapena eta Krisiak

Magisteritza2,64 KB

Mundu Kapitalistaren Esanahia eta Ezaugarriak

Kontinente guztietako herrialde multzo bati buruz ari gara, eta funtsezko ezaugarriak hauek dira:

  • Ekonomia sistema kapitalista izatea.
  • Gerra Hotzaren garaian Estatu Batuen eragin eremuan kokatzea.

Nor izan zen Kapitalismoaren Aitzindaria?

Amerikar Estatu Batuak.

Noiz Hasi Zen Kapitalismoa Garatzen?

1950-1973.

Zeintzuk Izan Ziren Kapitalismoa Hedatzeko Oinarriak?

Bretton Woods

  • Nazioarteko merkataritza-trukerako diru nagusia dolarra izatea adostu zuten.
  • Dolarraren eta urrearen arteko parekotasun finkoa ezarri zen.
  • Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua sortu zituzten.

Marshall Plana

Estatu Batuek egindako laguntza programa ekonomikoa zen, Mendebaldeko Europa berreraikitzeko helburua zuena, gerra ondoren...

Jarraitu irakurtzen "Kapitalismoa eta Ongizate Estatua: Jatorria, Hedapena eta Krisiak" »

Euskarako Hiztegi Teknikoa

Magisteritza2,96 KB

Aceptar: Onartu Adaptarse: Egokitu Aislar: Isolatu Aproximar: Gerturatu, urbildu Argumentar: Argudiatu Aumentar: Gehitu, hazi Capacidad: Gaitasun Cesar: Gelditu / eten Comparado con: Alderatuta Compatibilizar: Bateragarri egin, bateratu Con la esperanza de: Itxaropena, esperantza Criticar: Gaitzietsi, Kritikatu Cumbre (reunión): Goi-bilera Dar el visto bueno: Oniritzia, onartu Delimitar: Mugatu Dependiente de: Menpekoa Desarrollar: Garatu Descubrimiento: Aurkikuntza Desmentir: Gezurtatu Dignidad: Duintasuna Discriminar: Bereizi, baztertu Discusión: Eztabaida Disminuir: Txikitu, gutxitu Explotar (una granja): Ustiatu Funcionar: Funtzionatzea, ibili Jurar: Zin egin Lema: Lema, leloa, goiburua Materializar: Gauzatu Modelo: Eredu Modificación:...

Jarraitu irakurtzen "Euskarako Hiztegi Teknikoa" »