Elebitasuna eta Hizkuntzen Jabekuntza: Teoriak eta Praktika
Cumminsen teoriak eta elebitasuna
Elkarrekiko mendekotasunaren teoria
Jim Cummins (1979) da teoria honen egilea. Berak dioenez, hizkuntzak ez dira gure buruan modu isolatuan funtzionatzen; hizkuntza bakoitzak bere azaleko gaitasuna (lexikoa, arau gramatikalak, ortografia...) duen arren, sakoneko gaitasuna (irakurmena, ideien antolaketa, arrazoimena...) hizkuntza batetik bestera transferitzen da. Horri transferentzia interlinguistikoa deitzen zaio (Gaspar, 2024), eta bi modutan gertatzen da: batetik, hizkuntza batetik bestera pasatzen diren elementu linguistikoen bidez eta, bestetik, hizkuntza batean garatzen diren abilezia kognitiboen trukaketaren bidez. Baina, transferentzia eman dadin, motibazio nahikoa eta bigarren hizkuntza erabili ahal izateko...