Fotosintesia: Faseak eta Elektroi-Garraioa

Biologia2,69 KB

Fotosintesia

Fotosintesiaren ekuazioa hau litzateke:

H2O + CO2 —argia→ O2 + CH2O

  • Ur-molekula H-emaile gisa jarduten du, argi-energiari esker uraren fotolisia gertatzen delarik.
  • CH2O hori karbohidrato baten aitzindaria litzateke.

Fotosintesia bi fasetan egiten diren erreakzio konplexuen bidez burutzen da:

1. Fase argia

  • Argia dagoenean soilik gertatzen da.
  • Tilakoideetan gertatzen da.
  • Pigmentu fotosintetikoek argi-energia energia kimiko bihurtzen dute (ATP zein NADPH).
  • Uraren fotolisia gertatzen da, oxigenoa askatuz.

2. Fase iluna

  • Kloroplastoetako estroman gertatzen da.
  • Ez du argi beharrik. Fase argian lortutako energia eta ahalmen erreduzitzailea (NADPH) erabiltzen du.
  • CO2 molekulen erredukzioa egiten da, glukosa eta beste molekula organiko batzuk lortzeko.
  • Calvinen zikloa ere deritzo bide metabolikoari.

Fotoi batek fotosistemako edozein pigmentutan eragiten duenean, haren elektroietako bat goragoko energia-maila batera igaroarazten du (kitzikatu); pigmentua bizkortuta dagoela esaten dugu.

Fotosistemetan bi egitura bereizten dira:

  1. Antena molekula izeneko pigmentu kopuru handiak. Funtzioa: fotoiak hartzea eta elektroiak kitzikatzea (pigmentuak bizkortzea ere deritzo).
  2. Erreakzio-zentroa: Bertan diana-klorofila izenekoa dago; bertara antena molekuletan lortutako elektroien kitzikadura transferituko da. Berau izango da elektroi-emailea, NADP+ erreduzituko duena.

Funtsean, fotosintesiaren fase argian, fotosintesian zeharreko elektroi-garraioa dago, H2O-tik NADP+-ra.

Elektroi-garraio hori egiteko I. eta II. fotosistemek hartzen dute parte, bertako pigmentuek harturiko argi-energia erabiltzen da.

3.2. Elektroien garraio ez-ziklikoa

Hiru pausutan ematen da:

1. NADP+-en erredukzioa NADPH-ra

  • I. fotosistemako pigmentuak bizkortu eta diana-pigmentuak elektroiak ematen dizkio NADP+-ri, berau NADPH-ra erreduzituz.
  • Beraz, PS I elektroi faltan geratzen da.

2. PS I-ek lagatako elektroia berreskuratzea PS II-tik

  • PS I-k galdutako elektroiak PS II-k pasako dizkio. Horretarako, argi-energiak bizkortutako pigmentuek bertako diana-klorofila elektroi-emaile bihurtzen dute.
  • Orain, PS II bera da elektroi faltan geratzen dena.

3. PS II-ak emandako elektroia berreskuratzea uraren fotolisiari esker

  • PS II-ak uraren fotolisiaren bitartez berreskuratzen ditu galdutako elektroiak.

Deskargatu

PDF Word HTML