José Ortega y Gasseten Pentsamendua: Perspektibismotik Arraziobitalismora

Filosofia eta etika3,37 KB

Nahi izan zion erlatibismoari eta eszeptizismoari. Ez dutelako ezertarako balio Egia absolutua bilatzeak, ez direlako lorgarriak gizakiaren ezagutza mugatuarentzat. Ikuspegi ezberdin guztiak bakar batean bilakatzen zituen, bateratzea proposatuz. Ni-a eta Gauzak, esanez ni-ak bizitza ematen diela gauzei. Horrela, errealitatearen pertzepzioa gauzen elkarkidetzan datza. Geroago, epe arraziobitalistan, ni-a eta gauzen arteko harremana bizitzaren noziorako elkartua egongo da. Perspektibismoaren ikuspuntutik, zientzian egin beharrekoa dela ideiak elkartzea, garrantzitsuena izanik errealitatearen ulermena.

epea: Arraziobitalismoa (1923-1955)

Perspektibismoaren garapenetik sortu zuen, bere heldutasun garaian, arraziobitalismoaren doktrina. Ortegak gizakiaren bi polo erradikalen inguruan hausnartu zuen: bizitza eta arrazoia. Ikuspegi hau ezartzeko, kritika egin zien bai bitalismoari baita arrazionalismoari ere, gero teoria berezi batean elkartuz. Ikuspegi bitala eta arrazionala sintetizatzen saiatu zen; lehena emandako errealitatea zen, eta bestea hura ulertzeko saioa. Orokorrean, esan daiteke pentsamenduaren helburua dela bitalismoaren azpian dauden jarrera irrazionalak gainditzea eta, bestetik, arrazionalismoaren ikuspegi antropologiko mugatua.

Bitalismoaren gainditzea: Errealitate Erradikala

Honen ikuspuntutik, bitalismoari kritika dator kontzeptuaren ulermen zailtasunagatik: alde batetik, bitalismoa erabiltzen delako biologiarekin zerikusia duten zenbait doktrinentzat eta ez dio sortuko inolako interesik. Aldiz, joera filosofikoak izendatzeko baliagarria izan da, eta hiru korronte ezberdin sartzen dira:

  • Ezagutzaren teoria prozesu biologikoetatik eratorria dena.
  • Biologiaren zati bat izango litzateke, eta barnean izango genituzke positibismoa, pragmatismoa eta enpiriokritizismoa.

Honek adierazten du ezagutza modurik garrantzitsuena ez dela arrazionala, adieraziz gure harremana errealitatearekin zuzena eta intuitiboa dela. Teoriak defendatzen du ezagutzak beti duen izakera arrazionala, bere ikerketa helburua bizitza izango litzatekeelarik. Ikuspegi honen arabera, arrazoia eta bizitzaren arteko harreman arazoa izango litzateke filosofiaren gakoa.

Bizitza: Ekintza Hutsa

Ortegarentzat, bizitza ekintza hutsa da, ni-a bakoitzak bere bizitzaren gidoia ekiditen duena. Ez da kontenplazioa, ezta pentsamendu edo teoria ere. Beraz, bizitza da ni-a gehi zirkunstantzia.

Ni-a: Proiektua eta Askatasuna

Bakoitzaren ni-a da bere proiektua, izan nahi duguna, baina oraindik lortu ez dena. Gizakia erabateko askatasuna da, identitate zehatza izan gabe. Guztiz aldagarria da. Hartutako erabakiaz ziur eta fidela izanez gero, bizitza erreala izango du; bestela, zentzurik gabekoa izango litzateke. Ondorioz, giza natura ez da ez gorputza ezta arima ere; bietaz baliatu behar da. Gizakia da izatearen nahimen absolutua Ortegarentzat; etengabeko mugimenduan daude bizitza eta gizabanakoa.

Zirkunstantzia: Mundu Bitala

Pertsona bakoitzaren mundu bitala da. Honek ulertzera eramaten gaitu ni-a ez den guztia. Gorputza eta ni-a ere zirkunstantzia dira, baita gaitasun mentalak ere. Ni-a eta zirkunstantziaren arteko harremana errealismoaren eta idealismoaren arteko oposaketaren gainditzea da. Ortegak bat egiten hasiko da errealismoa eta idealismoa arrazoi bitalaren bidez (yo junto a las cosas en cuanto realidad radical).

Deskargatu

PDF Word HTML