Kontu Ikuskaritzaren Arau Teknikoak eta Printzipioak
Kontu Ikuskaritzaren Arau Teknikoak
Kontu ikuskatzaileek bete beharreko arau teknikoak eta printzipioak zehazten dira jarraian, jarduera profesionala zuzentasunez eta eraginkortasunez burutzeko.
Prestakuntza teknikoa eta gaitasun profesionala
Auditore izateko beharrezkoa den prestakuntza teknikoa, gaitasun profesionala eta legeak eskatzen duen baimena dauzkan pertsonak egin beharko du ikuskaritza lana.
Independentzia, zintzotasuna eta objektibotasuna
Auditoreak ezin du:
- Ikuskatuko duen enpresan inolako harremanik izan.
- Kapitalaren %10 baino gehiago izan enpresan.
- Enpresatik mozkinik edo oparirik jaso.
- Enpresan aurretik kontabilitatea eramandakoa izan.
Ardura profesionala
Auditoreak arauak bete behar ditu jardueran eta iritzia ematean. Horrez gain, kontuak...