Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Atomoaren Egitura eta Eredu Kuantikoa: Oinarrizko Kontzeptuak

Kimika4,39 KB

1. Atomoaren Oinarrizko Osagaiak

J. Dalton kimikariak entzute handikoa izango zen teoria atomikoa aurkeztu zuen, materia atomoz osatuta dagoela proposatuz. Atomoa partikula material zatiezina dela defendatzen zuten, baina Ampere-k eta Faraday-k elektrizitatearen eta elektrokimikaren alorrean egindako ikerketek bestelako ideiak iradokitzen zituzten, materia eta karga elektrikoa estu erlazionaturik daudela, hain zuzen ere. Henri Becquerel fisikariak erradioaktibitate naturala aurkitu zuen, eta fenomenoaren osagai gisa, orduan ezezagunak ziren hiru partikula: alfa izpiak, karga positiboa dutenak; beta izpiak, karga negatiboak; eta karga eta materia gabeak: gamma izpiak.

1.1 Elektroia

1897an aurkitu zuen J.J. Thomson-ek, ohartu baitzen izpi katodikoen

...

Jarraitu irakurtzen "Atomoaren Egitura eta Eredu Kuantikoa: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Esanahi Mugatutako Esparruak eta Eskolako Taldearen Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,46 KB

1. Zer dira “esanahi mugatutako esparruak”? Ipin itzazu bizpahiru adibide.

Bi errealitate mota daude: enpirikoak (gizakiek aldatu ahal dituztenak) eta esanahi mugatutako esparruak (munduari buruzko errepresentazioak).

Esanahi mugatutako esparruak ez dira errealitate enpirikoak, mentalak dira (ideiak, "ens rations"), ez fisikoak. Esparruak ezin dira ukitu, errepresentazio mentalak dira, beste errealitate mailan daude kokatuta (inkestak, elkarrizketak...).

Eguneroko bizitzan ez dira kontzienteki erabiltzen, bi taldetan banatzen dira: Fikziozkoak (Ametsak, ideiak, sentimenduak...) eta Ez fikziozkoak (Zientzia). Zientziak, froga bidez, bi mota ditu: 1-Zientzia naturalak, 2-Gizarte zientziak.

Gizarte Ikerketa eta Hezkuntza Ikerketa

2. Zein diferentzia

...
Jarraitu irakurtzen "Esanahi Mugatutako Esparruak eta Eskolako Taldearen Ezaugarriak" »

Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak

Historia2,2 KB

Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak desarrollismoaren garaian

1960an, AEBen aliantzari esker, nazioarteko harremanak asko hobetu ziren. Hala ere, 1962an Europako Ekonomia Erkidegora (EEE) sartzea galarazi zioten Espainiari. 1970ean, EEErekin Lehentasunezko Akordioa sinatu zuen Espainiak. Horrela, EEEren eta Espainiar estatuaren arteko trukeak handitu ziren.

Horiek guztiak, Espainiar Estatuko ekonomiaren hazkundea eta garapena ekarri zuten, eta erregimenak gizartean aldaketak izan zirela ikusita, erreforma txiki batzuk egin zituen. 1966an, Prentsa Lege berria argitaratu zen eta argitaletxeei askatasun gehiago eman zien. Erakunde politikoak indartu (1967ko Lege Organikoa) eta diktaduraren etorkizuna planifikatu zuen (1969an...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak" »

Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak autarkia garaian

Historia5,7 KB

Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak autarkia garaian

Gerra zibila amaitu ondoren, Frankok bere gain hartu zituen botere guztiak, arlo politikoan baita arlo militarrean ere. Falangearen, militarren eta Elizaren laguntza izan zuen. Frankoren diktadurak ahalegin berezia egin zuen aurreko guztia eta Errepublikaren aldeko pertsonak ezabatzeko ere. Hori dela eta, Errepublika garaian egindako aurreramendu guztiak desegin zituen: irakaskuntza laikoa, nekazaritza erreformak, etab.

Horrez gain, Errepublikari lagundu izanagatik, jende asko epaituak eta horietako asko espetxeratuak izan ziren. Errepresio bortitzak, gerrak ekarri zuen hondamendiaz gain, ondorio larriak izan zituen demografian.

Frankismoaren osagai ideologikoak eta

...
Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren bilakaera politikoa eta nazioarteko harremanak autarkia garaian" »

Frankismoaren Diktadura: Krisia, Oposizioa eta Bilakaera (1939-1975)

Historia3,02 KB

Frankismoaren Diktadura (1939-1975)

1. Diktaduraren Ezartzea (1939-1940)

1939an, altxatuek Gerra Zibila irabazi zuten, eta ondorioz, 36 urteko diktadura ezarri zen Franco jeneralaren agindupean (1939-1975). Garai honetan, gobernu autoritarioa eta errepresioa nagusitu ziren.

Gerra Ondoko Krisi Ekonomikoa

Espainiako nazioarteko isolamenduak sortutako politika autarkikoaren eta Gerra Zibilaren ondorioz, herrialdearen egoera ekonomikoa oso txarra zen. Esate baterako, izugarrizko gosetea pairatu zen.

Gerra Ondoko Krisi Politikoa

Erregimenak estatu zentralizatua ezarri zuenez, euskal autonomia, beste autonomien antzera, bertan behera geratu zen. Oposizio guztiarentzat (nazionalista eta ezkertiarrak) errepresio latza egon zen. Nazionalismoaren aurkako errepresioa...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Diktadura: Krisia, Oposizioa eta Bilakaera (1939-1975)" »

Francoren Erregimenaren Krisia (1969-1975)

Historia3,74 KB

ERREGIMENAREN KRISIA (1969-1975)

Egoera: Krisi Orokorra

Ekonomia eta politikan, Franco gero eta ahulago zegoen. Gobernuan, inmobilistak eta liberalagoak tirabiran aritzen ziren.

Luis Carrero Blanco (1973)

Gobernu buru izendatu zuten. Asmoa: Franco hil ostean berak gobernuan jarraitzea. Abenduan: ETAko komando batek hil zuen.

Carlos Arias Navarro (1974)

Carrero Blanco hil zenean, Carlos Arias Navarro jarri zuten gobernu buru. Lehenengo aldiz, gobernuan militar baino zibil gehiago zeuden. Hasieran ukitu liberala izan zuen, baina hainbat gertakarirengatik jarrera immobilista hartu zuen.

Jarrera immobilistaren adibidea: Polizia bat hiltzeagatik anarkista bat hil zuten.

Jarrera immobilistaren ondorioz:

  • Ministro aurrerakoienek gobernua utzi zuten.
  • Nazioartean
...
Jarraitu irakurtzen "Francoren Erregimenaren Krisia (1969-1975)" »

Erregimen Frankistaren Finkapena eta Bilakaera (1959-1969)

Historia3,47 KB

Erregimenaren Finkapena (1959-1969)

Ekonomia

Irekitze neurriak ez ziren nahikoak izan, eta liberalizazio handiagoaren beharra zegoen.

Egonkortze Plana (1959)

Neurriak:
  1. Pezetaren balio-gutxitzea: esportazioei mesede egiteko eta defizita jaistea lortu nahi zen.
  2. Soldatak izoztu.
  3. Gastu publikoa murriztu.
  4. Kanpo inbertsioetara ireki: merkatua liberalizatu.
  5. Zerga berriak sortu: irabaziak areagotzeko.
Ondorioak:
  • Emaitza ez zen uste bezain ona izan.
  • Garapena lortu zen.
  • Sarrerak igo ziren.
  • AEBk diru-laguntzak eman zituen.
Arazoak:
  • Askok kanpora emigratu behar izan zuten.
  • Erosteko ahalmena gutxitu zen.
  • Kontsumoa jaitsi zen.
  • Langabezia hazi zen.

Garapen Planak (1960-1969)

Helburua: Garapena

  • Errenta per kapitaren igoera lortzea.
  • Nazioarteko ekonomian sartzea.
  • "Desarrollismoa".
...
Jarraitu irakurtzen "Erregimen Frankistaren Finkapena eta Bilakaera (1959-1969)" »

1929ko Kraka eta Depresio Handia: Zergatiak eta Ondorioak

Historia4,51 KB

1929ko kraka eta depresio handia

1920ko hamarkadako ekonomia-hazkundea bat-batean gelditu zen 1929an. Urte horretako urrian, New Yorkeko burtsak porrota izan zuen eta, horren ondorioz, Estatu Batuetako inbertsioek eta ekonomia-jarduerak behea jo zuten. Krisia berehala munduko krisi ekonomikoa bihurtu zen.

Burtsaren crackaren zergatiak

New Yorkeko burtsaren gainbeherak, 1929ko crack ospetsuak, krisi ekonomiko larria leherrarazi zuen:

  • Industria-sektore tradizionalaren krisia areagotu egin zen crackaren aurreko urteetan. Nekazaritza etengabeko krisian egon zen 1921etik aurrera, eta hura ere areagotu egin zen.
  • Egoera larriagotu zen kontsumorako ondasunak askotan kredituen bidez erosten zirelako eta, beraz, kontsumoa etorkizuneko sarreren mende zegoelako.
...
Jarraitu irakurtzen "1929ko Kraka eta Depresio Handia: Zergatiak eta Ondorioak" »

Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra

Hizkuntza eta literatura2,67 KB

Publizitatea eta Gertakarien Berri Ematea

Eskaintzen publizitatea: eskaintzak epe laburrean merkeago saltzen diren produktu edo zerbitzu baten iragarkiak dira. Hartzailea erostera bultzatzea da publizitate mota horren helburua.

Gertakarien berri ematea: gertakariak helburu jakin batekin kontatzen ditugu: iraganean gertatu den zerbait ezagutaraztea.

Euskararen Loraldia XVIII. Mendean

Hazia ereiten: XVIII. mendean, Hego Euskal Herrian, literaturaren loraldia gertatu zen. Manuel Larramendi izan zen sustatzaile nagusia. Lanik ezagunena El Imposible Vencido da.

Elizgizon euskaltzaleak: elizgizon askok lan egin dute euskararen alde mendeetan. Larramendi izan zen bat, eta Agustin Kardaberaz, XVIII. mendekoa eta Hernaniarra, bere bi motibazio nagusiak erlijioa...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra" »

Hezkuntza Curriculumaren Gida: Ikuspegiak, Motak eta Iturriak

Gizarte zientziak3,06 KB

1. Curriculumaren Interpretazioa

1.1. Ikasle eta Hezitzaileen Ikuspegitik

Ikaslearen ikuspuntutik, curriculuma titulua edo helburu jakin batzuk lortzeko burutu beharreko ikasgai edo jarduera multzoa da. Hezitzailearen ikuspuntutik, berriz, eduki edo ikasgaietatik transmititu behar diren ezagutza multzoa.

2. Curriculum Eskutua Hezkuntza Jardunean

2.1. Definizioa eta Adibidea Haur Hezkuntzan

Curriculum eskutua asmorik gabe gauzatzen diren ikasketak dira, irakasle eta beste ikasleekin edukitzen den elkarrekintzaren bitartez ikasten direnak. Haur Hezkuntzan, elkareragina oso argia da, eta horren bidez ikasten dute haurrek.

3. Curriculum Motak eta Profesionalen Ekimena

3.1. Curriculum Irekia vs. Itxia

Curriculum irekiak malgutasuna eta askatasuna ematen...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Curriculumaren Gida: Ikuspegiak, Motak eta Iturriak" »