Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bizkaiko Langile Mugimendua XIX. Mendearen Amaieran

Historia4,42 KB

BIZKAIKO LANGILEEI:

Testu hau, 1896ko maiatzaren 23an argitaratu zen Bilbon eta Lucha de Clases astekari sozialistan argitaratutako artikulu bat da. Hau, Bizkaiko langileriari zuzenduta dago, Bizkaiko meatzariek zer nolako lan eta bizi baldintzak zituzten azaltzeko. Nahiz eta sinatuta ez egon, Bizkaiko sozialismoaren aitzindari izan zen Francisco Perezaguak idatzi zuela suposa dezakegu.

Artikulua, 1896ko maiatzaren 1ean Bizkaiko meatzariek Gallartan, derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzeko egindako manifestazioen berri ematen hasten da.

Horrez gain, egileak jakinarazten digu, 1890ean emandako Greba Handian, meatzariek eskari berberak egin zituztela baina egoera berberean jarraitzen dutela. Gainera, meatzarien grebarako eskubidea aldarrikatzen...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Langile Mugimendua XIX. Mendearen Amaieran" »

Enpresa Motak eta Osagaiak

Ekonomia2,89 KB

Enpresa Motak

A) Jardueraren arabera

  • Lehen sektorea: Natura baliabideak ustiatzen jarduten dutenak.
  • Bigarren sektorea: Eraldatze-jardueretan jarduten duten enpresek osatzen dute.
  • Hirugarren sektorea: Zerbitzuak dira. Bi motatako enpresek osatzen dute: merkataritza-enpresak, produktuak eraldatu gabe saltzen dituztenak, eta zerbitzu-enpresak (adibidez: bankuak eta klinikak).

B) Jabetzaren arabera

  • Enpresa pribatuak: Partikularren edo beste enpresa batzuen jabetza dira (adibidez: Mercadona).
  • Enpresa publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoren baten jabetza dira (adibidez: Renfe).

C) Egitura juridikoaren arabera

  • Banako enpresak: Pertsona fisiko baten jabetza dira eta bera arduratzen da enpresaz (adibidez: janari-denda txiki bat).
  • Bazkide-enpresak edo sozietateak:
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa Motak eta Osagaiak" »

Euskal Literatura: Eleberri Existentzialistak eta Tradizionalak

Hizkuntza eta literatura2,48 KB

Eleberri Existentzialista

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"k (Donostian jaioa) Leturiaren egunkari ezkutua (lehenbiziko nobela modernoa) publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Egia esan, badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita une hartan Europan hain modan zeuden Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari.

Txillardegiren bigarren nobelan, Peru Leartzako, eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Eleberri Existentzialistak eta Tradizionalak" »

Euskal Nobelagintzaren Ibilbidea: Generoen Garapena

Hizkuntza eta literatura2,93 KB

Nobelagintzaren Bilakaera

Ameriketan gauzatutako eleberrietan idazmolde erraz eta herrikoiagoak erabili zirela ikusi da. Dena dela, ez zuten behar adinako eraginik izango hemengo gizarte literarioan, atzerrian inprimatutako liburu horiek zabaltzeko oztopo handiak baitzeuden.

Garai hartan, euskal liburugintzak hainbat zailtasun zituen:

  • Gobernuaren zentsurak indartsu jarraitzen zuen.
  • Hizkuntzaren beraren egoera oso larria zen oraindik.
  • Munduko korronte literarioak ezagutzeko erraztasunik ez zegoen.
  • Euskal liburugintzak azpiegitura zeharo amateurra zeukan.

Eleberri Historikoa

Nobela mota honetarako joera aspalditxokoa zen Euskal Herrian. Navarro Villosladaren edo Arturo Campiónen erdarazko eleberri historikoek arrakasta handia izan zuten. Txomin Agirre...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nobelagintzaren Ibilbidea: Generoen Garapena" »

Gizakiaren Eboluzioa eta Gizartearen Eragina

Filosofia eta etika2,19 KB

Eboluzio Sintetikoa: Darwinen hautespen naturalaren teoria eta mutazioaren oinarri genetikoak uztartzen ditu. Mutazioak, organismoetan halabeharrez gertatu eta heredatzen diren aldaketen eragileak dira. Hautespen naturalak, eboluzioa bultzatzen du: ongien moldatutako izakiek irauten dute, eta gainerakoak desagertzen dira.

Gizakia, izatez soziala?

Baietzaren aldeko argudioak

Aristotelesek gizakia animalia politikotzat jo zuen, gizartekoia izatez. Bere ustez, gizakiak gizartea eta kultura behar ditu bere gaitasunak garatzeko. Gainera, gizakia da gizartean bizi daitekeen bakarra.

Ezezaren aldeko argudioak

Gizartean bizitzea ez da naturaren eskakizuna. Gizartea antolamendu artifiziala da, elkarrekin bizitzeko beharraren ondorioz sortua, gatazkak saihesteko....

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Eboluzioa eta Gizartearen Eragina" »

Euskarazko Hitzak eta Sinonimoak: Hiztegi Laburra

Historia4,54 KB

Geriza

Babesa

Gertu

Hurbil

Gibelean

Atzean

Gogaitu

Aspertu

Gogotik

Gogoz

Goibel

Triste

Golde

Goldenabar

Gomuta

Gogorapen

Gordean

Isilpean

Gorespen

Gorapen

Gorrian

Gogorrean

Hagitz

Oso

Hala ere

Hala eta guztiz ere

Halaber

Baita ere

Halamoduzkoa

Eskasa

Harrabotsa

Zarata

Hausnarketa

Gogoeta

Hazpegi

Itxura

Hegalera

Albora

Hegira

Bazterrera

Herabe

Lotsati

Hertsirik

Itxirik

Higatu

Gastatu

Higitu

Mugitu

Hitzarmena

Akordioa

Hitzontzi

Berritsu

Hiztun

Berritsu

Hobiratu

Lurperatu

Hogerleko

Duro

Hondarra

Gainerakoa

Horditurik

Mozkorturik

Hormatu

Izoztu

Idor

Lehor

Igurikan

Zain

Ildo

Hari

Imintzio

Keinu

Inarrotu

Astindu

Indarge

Ahul

Inguratu

Ondoratu

Inondik ere

Duda gabe

Iragan

Pasa

Iraungi

Itzali

Irazeki

Piztu

Ireki

Zabaldu

Iritsi

Lortu

Irmo

Sendo

Iskanbila

Zalaparta

Itsatsi

Erantsi

Itsusi

Zatar

Itzarri

Esnatu

Izukaitza

Ausarta

Izutu

Beldurtu

Jabetu

Konturatu

Jadetsi

Erdietsi

Jagole

Begirale

Jaregin

Askatu

Jazo

Gertatu

Jomuga

Helburua

Joritasuna

Ugaritasuna

Kaiku

Lelo

Kalapita

Iskanbila

Karan

Eder

Karrika

Kale

Kaskarra

Okerra

Kausitu

Aurkitu

Kemen

Ausardia

Kirri

Tirri

Konparatu

Alderatu

Kuraia

Ausardia

Labain

...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Hitzak eta Sinonimoak: Hiztegi Laburra" »

Biomolekulak: Proteinak eta Azido Nukleikoak

Biologia5,83 KB

Proteinak: Loturak eta Propietateak

Lotura Peptidikoak

Aminoazidoak lotzen dituen lotura kobalenteari, lotura peptidiko esaten zaio. Lotura peptidikoan aminoazido baten alde azidoa eta bestearen amino taldea lotzen dira, dagokion ur molekula askatuta. Lotura peptidikoak bi aminoazido elkartzen baditu, dipeptidoa izango dugu. Dipeptidoa aminoazido gehiagorekin elkartzen bada, katea luzatuz, polipeptidoa izango dugu. Edozein polipeptido idatzi behar dugunean, amino talde aske (-NH₃⁺) ezkerrean eta karboxilo talde askea (-COO⁻) eskuinean jarriko ditugu, beti. Kate polipeptidikoa gero eta luzeagoa, gero eta konplexuagoa izan daiteke, proteina osatu arte.

Proteinen Propietateak

Espezifikotasuna

Nabarmenena da. Proteina berberak dituzten bi organismo...

Jarraitu irakurtzen "Biomolekulak: Proteinak eta Azido Nukleikoak" »

Beroketa: Garrantzia, motak eta aholkuak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,35 KB

Zer da beroketa?

Beroketa, entrenamendu edo lehiaketa baten aurretik egiten den ariketa edo ekintza kopurua da, eta bere helburua, ondoren egingo diren esfortzuetarako gorputza prestatzea da.

Beroketa "ohitura" bilakatu behar da, inprobisazioak alde batera utzi eta kirolaria ondoren egin behar duen ariketan kontzentratu eta buru-belarri sartu behar da.

Aurreko guztia kontuan izanik, beroketak bi helburu nagusi dituela esan dezakegu:

  1. Ondoren egingo dugun esfortzu baterako pertsona fisikoki, fisiologikoki eta psikologikoki prestatzea.
  2. Lesio arriskua saihestea.

Beroketaren eraginak gorputzean

Beroketa bat egiteak ondorengo eraginak sortzen ditu gorputzean:

  • Bihotzaren taupadak igotzen ditu eta, ondorioz, giharretara odol gehiago bidaliko du.
  • Birikek oxigeno
...
Jarraitu irakurtzen "Beroketa: Garrantzia, motak eta aholkuak" »

Kardio Ariketak: Korrika, Igeriketa eta Kaloria Gastua

Kirola eta gorputz hezkuntza3,51 KB

Kirol Jarduera Kardiobaskularrak

Kirol jarduera kardiobaskularrak osasunerako funtsezkoak dira, bihotzaren eta zirkulazio-sistemaren osasuna hobetzen baitute. Jarraian, bi jarduera nagusi aztertuko ditugu: korrika eta igeriketa.

Korrika

Korrika egitea jarduera erraza eta naturala da, ez baitu teknika berezirik behar. Gainera, edozein egoeratan egin daiteke, ibilbide egoki bat aukeratuz gero, ez baitu baliabide berezirik eskatzen. Giltzadurak babesteko, lurzoru "gogorrak" ekidin behar dira ahal den neurrian; hau da, belarretik, lurretik edo tartaneko pistetatik korrika egitea gomendatzen da. Posizio bertikalean egiten denez, bihotz-maiztasuna handitzen da, eta sistema kardiobaskularrak berebiziko lana egin behar du gorputzeko beheko atalean dabilen...

Jarraitu irakurtzen "Kardio Ariketak: Korrika, Igeriketa eta Kaloria Gastua" »

Hezkuntza Teoriak eta Pentsalari Nagusiak

Magisteritza3 KB

Neil Summerhill

  • Pedagogia libertarioa jarraitu zuen.
  • Askatasunean oinarritzen da.
  • Ez da ikaslea gidatu behar.
  • Summerhill: eskola baino gehiago, komunitatea bizitzeko era bat zen.
  • Bizitzaren helburua zoriontasuna da.

Anton Makarenko

  • Dena kolektiboki ikasi behar zela defendatu zuen.
  • Hezkuntza ez zegoen haur bakoitzean zentratua.
  • Komunismoaren ideiak zabaldu nahi zituen.
  • Eskola berriei uko egin zien.
  • Talde-kontzientzia ezarri nahi zuen.

Basil Bernstein

  • Bere teoria "Class Codes and Control" liburuan bildu zuen.
  • Denok hizkuntza-kode berdina izatea nahi zuen.
  • Bi kode mota bereizi zituen: basikoa eta landua.
  • Eskolan kode landua erabiltzea proposatzen zuen.

Lawrence Stenhouse

  • Curriculumeko ikerketa eta garapen eredu bat proposatzen zuen.
  • Garrantzitsuena ez da jakintza,
...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Teoriak eta Pentsalari Nagusiak" »