Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Estatu Frankistaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959)

Historia4,88 KB

Estatu Frankistaren Sorrera (1939-1959)

1936-1939ko Gerra Zibila nazionalek irabazi zuten, eta horrek erregimen diktatoriala ekarri zuen. Franko (diktaduraren burua) 1975ean hil zen arte, erregimenak ia 40 urte iraun zuen. Iraupen horren arrazoiak honakoak izan ziren: aurkarien etengabeko errepresioa, Espainiako klase agintarien babesa eta Mendebaldeko potentzien laguntza.

Ezaugarriak

  1. Oinarri Ideologiko Politikoak: Hasieratik diktadura pertsonala izan zen. Frankok bere gain hartu zituen botere guztiak (estatuburua, gobernuburua, armadako agintari gorena...). Faxismoarekin bat zetozen hainbat ezaugarri zituen: antiliberalismoa, antikomunismoa, ultranazionalismoa eta zentralismoa.
  2. Frankismoaren Zutabeak:
    • Armada: Erregimenaren ardatza izan zen, ordena
...
Jarraitu irakurtzen "Estatu Frankistaren Sorrera eta Ezaugarriak (1939-1959)" »

Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia

Ekonomia2,85 KB

Inbertsioaren kontzeptua eta ezaugarriak

Inbertsioa: kapital bat arriskuan jartzea da, etorkizuneko itxaropen baten truke.

Inbertsio baten oinarrizko elementuak

  • Hasierako ordainketa (D0): aktiboak eskuratzeko unean ordaindu behar den diru-kopurua da.
  • Iraupena (n): inbertsioak irauten duen urte-kopurua; urte hauetan diru-sarrerak eta irteerak egongo dira.
  • Kutxa-fluxuak edo kutxa-jarioak (Fi): inbertsio horrekin urte bakoitzean lortuko diren irabaziak (kobraketak mius ordainketak).
  • Hondar-balioa (R): inbertsioaren bizitza amaitzen denean, ondasunak duen balioa.

Inbertsioak aukeratzeko metodoak

A. Metodo estatikoa: Payback edo Berreskuratze Epea (BE)

Metodo honek hasierako ordainketa berreskuratzeko zenbat denbora behar den adierazten du. Kalkulatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Inbertsioak: Kontzeptuak, Hautaketa Metodoak eta Analisia" »

Gabriel Aresti: Euskal Poesia Sozialaren Ahotsa

Hizkuntza eta literatura2,44 KB

Gabriel Aresti: Bizitza eta Ibilbidea

Bilbon jaio zen 1933an eta Bilbon hil 1975ean. Euskaldun berria izanagatik, zeharo barneratu zituen euskara eta euskal literatura-tradizioa. Ez hori bakarrik; luzaroan merkataritza-ikasketak egin eta kontable aritu arren, garaiko euskal kulturako pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa bihurtu zen: euskara batuaren bultzatzaile, argitaratzaile, antzerki-taldeen zein idazleen sustatzaile... Hainbat lan idatzi zituen, sorkuntzazkoak asko, baina baita hainbat saio eta itzulpen ere (Baudelaire, Eliot...).

Poesia Sozialaren Aitzindaria

Literaturgintzan, poesia sozialagatik da ezaguna Aresti: gizatasuna eta sozialismoa oinarri, poeta herri jazarri eta isilduaren ahotsa da. Ikuspegi horretatik, berak eman zion ahotsa...

Jarraitu irakurtzen "Gabriel Aresti: Euskal Poesia Sozialaren Ahotsa" »

Estatuko Administrazio Orokorra: egitura eta organoak

Lan heziketa eta orientazioa3,3 KB

Laburpena: artikulu honek Estatuko Administrazio Orokorraren egitura nagusiak eta bere organo gorenak azaltzen ditu, barne antolaketa, kanpoko ordezkaritza eta aholkularitza-organoak kontuan hartuta.

  1. Estatuko Administrazio Orokorra

    Estatuko Administrazio Orokorra: Besteak beste, erakunde publiko eta instituzionalez osatuta dago.

  2. Administrazio Publikoak

    Administrazio Publikoak: Estatuko baliabideen kudeaketaz arduratzen diren erakunde eta instituzioen multzoa osatzen du. Estatuko Administrazio Orokorra, Administrazio Autonomikoa eta Tokiko Administrazioa (probintziak eta udalerriak) osatzen dute.

  3. Gobernuko batzorde delegatuak

    Gobernuko batzorde delegatuak: Ministerio ezberdinei dagozkien gai amankomunak koordinatu eta prestatzen dituzte.

  4. Administrazio

...
Jarraitu irakurtzen "Estatuko Administrazio Orokorra: egitura eta organoak" »

Zuzenbide Estatua eta Konstituzioaren Oinarriak

Frantsesa2,56 KB

Gaia: Zuzenbide Estatua

Estatuaren botereak

Zeintzuk dira estatuaren botereak? Boterea duten organoak independenteak dira: ezin dute bata bestearengan inolako eraginik izan, ezin dira bata bestearen menpean egon, ezin diote inolako baldintzarik jarri eta ezin dute inolako errepresaliarik hartu beste botereek hartutako erabakiengatik.

  • Botere Legegilea (Parlamentua: Gorteak, Ganbarak, Kongresua eta Senatua): legeak onartzeko agintea.
  • Botere Exekutiboa (Gobernua: Ministroen Kontseilua): politika soziala eta ekonomikoa elaboratzeko lanak burutzeko agintea du. Baita Estatuko Aurrekontu Orokorrak egin, onartu eta gauzatzeko boterea ere.
  • Botere Judiziala (Epaitegiak): epaiak eman eta betearazteko agintea.

Erregearen eginkizunak eta estatusa

  1. Zeintzuk dira
...
Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Estatua eta Konstituzioaren Oinarriak" »

Irakaste-Ikaste Prozesua eta Pedagogia Metodologiak

Magisteritza2,74 KB

Irakaste-Ikaste Prozesua: Definizioa eta Ezaugarriak

Irakaste-ikaste prozesua ikaslea protagonista den espazio bat da. Espazio honetan, irakaslearen papera ikaslearen ikaskuntza prozesua erraztea da. Prozesu honetan, komunikazioaren bidez, ikasleek beren ezagutzak eraikitzen dituzte, esperientzietatik abiatuta, eta horiek irakaslearekin zein ikaskideekin elkartrukatuz. Espazio honen helburua da ikasleak ikasten gozatu eta etengabeko ikaskuntzarekin konprometitu daitezen. Prozesu bidirekzionala da.

Irakaste-prozesua irakasleak gidatzen du, ikasleek ikasteko aukera izan dezaten. Horretarako, irakaste-egoera aztertzen du; planak egiten ditu; espazioa, denbora eta baliabideak antolatzen ditu, etab. Ikasleek ikas dezaten, irakasleak egoerarik egokienak...

Jarraitu irakurtzen "Irakaste-Ikaste Prozesua eta Pedagogia Metodologiak" »

Kanten Kontzientzia Morala eta Autonomia

Filosofia eta etika2,72 KB

Kanten Kontzientzia Morala eta Legegile Izatea

Immanuel Kantek dioenez, gu geu gara legegile, aurretik onarturiko lege moral batzuen arabera jokatzen dugulako. Horregatik, kontzientzia moralaren existentzia ukaezina da. Aurretik onarturiko eredu ideal horiek zuzentzen dute esperientzia. Bete beharreko balio unibertsal horiek hiru ezaugarri izatea ezinbestekoa da:

  • Kategorikoak izatea.
  • Autonomoak izatea.
  • "A posteriori"koak ez izatea (hau da, eginiko ekintza ez da baliogarria bere ondorioengatik).

Arrazoiaren Rola Kontzientzia Moralean

Kontzientzia morala eraikitzean arrazoia erabiltzea ezinbestekoa da, izan ere, honek aukera ematen digu gu geu izateko legegile, aurretik onarturiko lege moral batzuen arabera. Arrazoiak nahimenaren autonomia eta askatasuna...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Kontzientzia Morala eta Autonomia" »

KSOA: Komunikazio Sistema Osagarri eta Alternatiboak

Psikologia eta soziologia2,89 KB

Zer dira Komunikazio Sistema Osagarri eta Alternatiboak (KSOA)?

KSOA komunikazioa sortzeko estrategiak dira. Sistema hauek ez dute hizkuntza linguistikorik erabiltzen; zeinuz osatuta daude eta berariazko arauak dituzte.

Norentzat zuzentzen dira?

Hizkuntza-arazo hauek dituzten pertsonentzat pentsatuta daude:

  • Ahoz komunikatzeko ahalmenik eza dutenentzat.
  • Ahoz komunikatzeko zailtasun handiak dituztenentzat.
  • Aldi baterako ahoz komunikatzeko ahalmenik eza dutenentzat.

Sistemen betekizun nagusiak

  • Unibertsaltasuna: Bizitzako arlo guztietan erabiltzeko modukoak izan behar dute.
  • Eraginkortasuna: Komunikazio eraginkorra bultzatu behar dute.
  • Egokitzapena: Hizkuntza-arazoak dituztenei erraz egokitzeko modukoak izan behar dute.
  • Onarpena: Erakargarriak eta gizartean
...
Jarraitu irakurtzen "KSOA: Komunikazio Sistema Osagarri eta Alternatiboak" »

Erasoko Taktika Futbolean: Zelaiko Jokalariaren Gida

Kirola eta gorputz hezkuntza3,08 KB

Erasoko Taktika: Zelaiko Jokalaria (Erasoan)

Futbolean, erasoan ari garenean, hainbat kontzeptu eta ekintza taktiko menderatu behar dituzte zelaiko jokalariek. Hona hemen nagusiak:

Oinarrizko Eraso Ekintzak

  • Errematatu: Gola sartzeko asmoz egindako edozein jaurtiketa mota.
  • Aurrera egin: Zelaian aurrera eginez, baloia aurkako taldearen atera eramatea.
  • Baloiari eutsi: Baloia kontrolpean edukitzea.
  • Pasea egin: Baloiaren bidez talde bereko bi jokalariren artean sortzen den harremana; zelaian hoberen kokatuta dagoenari pasatzea.
  • Aurkakoa gainditu: Baloia kontragolpean dugula eta aurkako aterantz goazela, aurkari bat atzean uzten dugunean.
  • Iskin egin (Finta): Keinu baten bidez aurkariari ziria sartzea (ekintza bat egingo dugula adierazi eta beste bat egin,
...
Jarraitu irakurtzen "Erasoko Taktika Futbolean: Zelaiko Jokalariaren Gida" »

XIX. mendeko kontzeptu historiko eta politiko nagusiak

Historia2,83 KB

XIX. mendeko kontzeptu historiko eta politikoen glosarioa

Frantziako politika eta gizartea

  • Bonapartismoa: Napoleon III.ak ezarritako politika. Nahiz eta boterea herriak eman, autoritatea izan behar zuela uste zuen.
  • Greba-eskubidea: Frantziako langileei Inperio Liberalaren garaian eman zitzaien kontzesioa. Beraien eskubideak errebindikatzeko greba egiten uzten ziena.
  • Komuna: 1871ko martxoan, Prusiako tropek Frantziako hiriburua setiatzen zutenean piztu zen matxinada da.
  • Irakaskuntza laikoa: Erakunde eta doktrina erlijioso bati lotuta ez dagoen hezkuntza-sistema.
  • Dreyfus afera: Dreyfus ofizial jaunaren inguruan sortu zen auzi judizial eta politikoa.

Britainia Handia eta Viktoriar Aroa

  • Viktoriar Aroa: Viktoria I.aren erregealdia (1837-1901) izan zen.
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko kontzeptu historiko eta politiko nagusiak" »