Batxilergoa mailako Kirola eta gorputz hezkuntza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Oinarrizko gaitasun fisikoak: erresistentzia, indarra, abiadura eta malgutasuna

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,91 KB

Erresistentzia

Erresistentzia fisikoaren kontzeptua eta entrenamendu motak, gorputzak ahalegin fisiko luzeak egiteko duen gaitasuna hobetzeko.

Lan Jarraia

  • Lana modu jarraian egiten da, atseden edo deskantsu unerik gabe.
  • Lasterketa jarraia: Intentsitate baxua, iraupen luzea, erritmo konstantean. Erresistentzia aerobiko gisa balio du.
  • Fartleck: Erritmo aldaketak dituen entrenamendua, intentsitate desberdinak tartekatuz.
  • Entrenamendu osoa: Hainbat ariketa konbinatzen dituen saioa, erresistentzia orokorra hobetzeko.

Lan Tartekatua

  • Interval Training: Intentsitate handiko ariketak atseden laburrekin tartekatuz, errendimendua maximizatzeko.
  • Zirkuitu lana: 8 edo 12 gihar-ariketa. Postu batetik bestera atsedenik gabe. 20 segundu ariketa bakoitzeko. Ez dago atsedenik.
...
Jarraitu irakurtzen "Oinarrizko gaitasun fisikoak: erresistentzia, indarra, abiadura eta malgutasuna" »

Erresistentzia, indarra, abiadura, arintasuna eta malgutasun fisikoa: laburpena

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua1,5 KB

Erresistentzia: Nekearen kontrako erresistentzia, esfortzu bat era aproposean garatzeko dugun. Orokorra, espezifikoa. Lasterketa etengabeak, Fartlek, Entrenamendu osoa.
Indarra: Gihar yzkurduraren bidez, kanpoko erresistentziaren kontra jarduteko gizakiok dugun. Indar gorena, abiadura/erresistentzi indarra. Norberaren pisua, bioteka, tresna sinpleak, indar zirkuitoa, halterofilia.
Abiadura: Ekintza mmotoreak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko kirolariak duen. Desplazatzekoa, erreakzionatzekoa, mugimendu soila. Jauzigintza+lasterketak, kirol teknika,aldapak, esprinak, erreleboak abiadura lagundua.
Arintasuna: Gorputz osoaren kontrolarekin erlazionatutako. Edozein egoeraren aurrean, mugimendu kontrolatu eta orekatuak burutzeko ahalmena.
...
Jarraitu irakurtzen "Erresistentzia, indarra, abiadura, arintasuna eta malgutasun fisikoa: laburpena" »

Boleibola: oinarrizko teknikak, jokaldiak eta arauak

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,44 KB

Boleibolaren Jatorria

Boleibola Estatu Batuetako heziketa fisikoko irakasle batek asmatu zuen.

Oinarrizko Jarrerak eta Teknikak

Oinarrizko jarrera: Belaunak flexionatu, gorputza apur bat aurrerantz makurtu, oinak banandu eta bat aurreratu, besoak flexionatu eta gorputz aurrean jarri.

Hatz Ukitua (Goiko Pasea)

Baloiaren atzealdean eta goialdean kokatu. Oinak baloia pasa nahi den tokira begira jarri. Ukondoak flexionatu, eskuak kopetaren aurrean triangelu forma eginez. Baloia hatz mamiekin ukitu, malguki baten moduan gorputza mugituz.

Besaurre Ukitua (Beheko Pasea)

Baloiaren atzealdean kokatu. Oinak baloia bota nahi duzun norabidean jarri. Hankak flexionatu eta enborra aurrerantz makurtu. Besoak 45 graduko angeluan jarri, esku bateko hatzak bestearen...

Jarraitu irakurtzen "Boleibola: oinarrizko teknikak, jokaldiak eta arauak" »

Bihotz taupadak: nola neurtu eta zer erlazio duten ariketa fisikoarekin

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua1,63 KB

Bihotz Taupadak eta Pultsua

Bihotzaren kolpe bakoitzari, edo sistolearen eta diastolearen tartekoari, taupada edo pultsua deitzen zaio.

Bihotz taupadak ariketa fisikoaren intentsitatearekin lotuta daude. Bihotz taupadek denbora behar dute jaisteko zein igotzeko.

Maiztasuna Neurtzeko Metodoak

Bihotz maiztasuna neurtzeko bi metodo ditugu:

  1. Pulsometroa: Ordulari baten modukoa eta oso zehatza.
  2. Eskuzko Zenbaketa: Ariketa momentu zehatz batean eten eta zuzenean bihotz taupadak zenbatzea hatz erakuslearekin eta erdikoarekin.

Oxigeno Kontsumoa eta Taupadak

Bihotz maiztasunarekin batera oxigenoaren goreneko kontsumoa dator, erlazio lineala duena, batez ere 120-170 taupada bitartekoan.

Non eta Nola Hartu Bihotz Taupadak

Taupadak hartzeko ohiko lekuak:

  • Eskumuturrean
...
Jarraitu irakurtzen "Bihotz taupadak: nola neurtu eta zer erlazio duten ariketa fisikoarekin" »

Malgutasuna: definizioa, entrenamendu sistemak eta gomendioak

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua2,82 KB

Malgutasuna

Malgutasuna: Kirolariaren mugimendu ahalmenak determinatzen dituen kualitatea da, giharren elastikotasunaren eta artikulazioen mugimenduen bidez, gorputz mugimendu guztiak ahalbidetzen dituena.

Giltzadura Mugikortasuna

Giltzadura bakoitza osatzen duten hezur, lotailu, kartilago eta abarren forma eta elkarrekin lotzeko erak eskaintzen digun mugimendu zabaltasunari giltzadura mugikortasuna deituko diogu.

Giharren Elastizitatea

Giltzadura guztiak gihar edo tendoiz inguratuak daude, eta lotailu eta kartilagoek mugatzen dituzte. Giltzadura inguratzen duen giharreriaren elastizitateak ere mugatzen du. Gure giharrak, berriro jatorrizko egoerara itzultzeko duten gaitasunari giharren elastizitatea deituko diogu.

Malgutasun Entrenamendurako Sistemak

Bide

...
Jarraitu irakurtzen "Malgutasuna: definizioa, entrenamendu sistemak eta gomendioak" »

Nola diseinatu zure entrenamendu-errutina: Gida praktikoa

Kirola eta gorputz hezkuntza8,37 KB

Sortu zure entrenamendu-errutina

Dakizuenez, osasunari dagokionez oso garrantzitsuak iruditzen zaizkigun hiru ariketaren autoebaluazioa eginez hasi dugu ikasturtea. Helburua da horietako bakoitzean hasierako balio bat izatea, eta, prestatzeko edo entrenatzeko prozesu baten ondoren, proba bakoitzean izandako hobekuntza ikustea.

Edozein entrenamendu-programak planifikazio-maila jakin bat behar du, eraginkortasuna, segurtasuna eta epe ertain eta luzerako helburuen lorpena ziurtatzeko. Gure entrenamendu-prozesuan lortu nahi ditugun helburuen arabera, agian, entrenatzaile baten laguntza beharko genuke, baina zuk zeuk sor dezakezu zure entrenamendu-errutina.

Nola diseinatu zure entrenamendu-errutina

Entrenatzeko errutina sortu aurretik, jakin behar duzu...

Jarraitu irakurtzen "Nola diseinatu zure entrenamendu-errutina: Gida praktikoa" »

Ariketa Fisikoaren Energia Sistemak eta Oxigenoaren Kontsumoa

Kirola eta gorputz hezkuntza2,58 KB

Ariketa Fisikoaren Energia Sistemak

Ariketa fisikoa egin bitarteko energia lortzeko sei energia mota daude: kimikoa, mekanikoa, argiarena, termikoa, elektrikoa eta nuklearra. Ariketa fisikoan, sistema energetikoen nahasketa etengabea erabiltzen da, transferentzia mota bat bestearen gainean jarriz. Hala ere, ariketa desberdinetan sistema bakoitzak egiten duen lana desberdina izango da.

Energia Motak Ariketa Intentsitatearen Arabera

Iraupen Laburreko eta Intentsitate Handiko Probek (Anaerobiko Alaktikoa)

  • Probak laburrak dira, 6 segundu baino gutxiagokoak, eta intentsitate handikoak.
  • Energia ATP eta PC (energia altuko fosfatoak) bidez hornitzen da.
  • Prozesu honi anaerobiko alaktikoa deritzo, oxigenoa behar ez duten erreakzioak direlako eta ez dutelako
...
Jarraitu irakurtzen "Ariketa Fisikoaren Energia Sistemak eta Oxigenoaren Kontsumoa" »

Bioenergetika eta energia-sistemen azalpena

Kirola eta gorputz hezkuntza2,81 KB

Bioenergetika

Bioenergetika izaki bizidunengan ematen diren energia-transformazioak ikertzen dituen zientziari deritzo. Energia-mota desberdinak daude: kimikoa, mekanikoa, argiarena, termikoa, elektrikoa eta nuklearra. Gure organismoan energia kimikoa mekaniko bihurtzen da, adibidez mugimendua sortzeko.

Energia-sistemen aurkezpena

Energia emateko hiru sistema nagusi daude, eta ariketa motaren arabera nork bere garrantzia izaten du:

1. Sisteman: ATP-PC (fosfageno sistema)

Iraupen laburreko eta intentsitate handiko probak: jardunaldia laburra izaten da, 6 s baino gutxiagokoa eta intentsitate handikoa. Energia ATParen eta fosfokreatinaren (PC) bidez ematen da. Prozesu hori anaerobiko alaktikoa deritzo (O2 gabe).

  • PC ez da zuzenean erabiltzen den molekula;
...
Jarraitu irakurtzen "Bioenergetika eta energia-sistemen azalpena" »

Minbizia: Diagnostikoa, Prebentzioa eta Tratamenduak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,65 KB

Minbiziaren diagnostiko goiztiarra eta prebentzioa

Tumore gaiztoen kontrako borrokan, oinarria diagnostiko goiztiarra da, orduan oraindik garbi lokalizatuta daudelako eta metastasiaren fase inbaditzailea hasi gabe dagoelako. Minbiziaren kontrako metodo prebentibo nagusi bi daude:

  • Ingurumenean osasunerako kaltegarri eta bereziki minbizi-eragile izan daitezkeen substantziak detektatzeko kontrolak egitea eta minbizia garatzeko arriskua duten populazioei analisi zehatzak egitea.
  • Adin jakin batetik aurrera aldizkako azterketak egitea. Adibidez, bularreko minbizia prebenitzeko, 40 urtetik gorako emakumeek urtero mamografia bat egitea aholkatzen dute adituek, eta prostatako minbizia prebenitzeko, 50 urtetik gorako gizonek urtero PSA proba.

Substantzia

...
Jarraitu irakurtzen "Minbizia: Diagnostikoa, Prebentzioa eta Tratamenduak" »

Euskarazko Atletismoa: Abiadura eta Entrenamendu Sistemak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,72 KB

Abiadura: Definizioa eta Motak

Abiadura: Ekintza motoreak ahalik eta denbora laburrenean burutu ahal izateko izakiak duen ahalmena da.

Abiadura Motak

  • Erreakzio Abiadura: Estimulu bati erantzun bat ahalik eta denbora laburrenean emateko gaitasuna da.
  • Uzkurdura-Abiadura: Gihar-zuntzak ahalik eta denbora gutxienean uzkurtzeko eta erlaxatzeko duen gaitasuna da.
  • Mugimendu Abiadura: Ahalik eta denbora gutxienean mugimendu edota orokorra burutzeko gaitasuna da, faktore biomekanikoaren arabera.
  • Lekualdatzearen Abiadura: Distantzia labur bat ahalik eta denbora gutxienean zeharkatzeko gaitasuna da. Honako faktore hauen araberakoa da:
    • Zangakadaren zabalera
    • Mugimendu maiztasuna
    • Abiadurekiko erresistentzia
    • Lasaitze eta koordinazio neuromuskularra

Abiadura Entrenamendurako

...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Atletismoa: Abiadura eta Entrenamendu Sistemak" »