Batxilergoa mailako Kirola eta gorputz hezkuntza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Energia Iturri Aerobikoan: Entrenamenduaren Ondorioak eta Kirol Entrenamenduaren Planifikazioa

Kirola eta gorputz hezkuntza2,52 KB

ENERGIA ITURRI AEROBIKOAN: Entrenamenduaren Ondorioak

b) Entrenamenduaren eranginez, odol gehiago eta oxigeno gehiago garraiatzea lortuko dugu.

c) Odol gehiago bidal dezakegunez, oxigenoa garraiatzeko hemoglibina gehiago ere bidaliko du, eta ondorioz, taupada bakoitzeko giharretara oxigeno gehiago garraiatuko dugu.

d) Entrenamenduarekin lortzen dugun kapilarizazio hobekuntzarekin, garraiatu den oxigenoa odoletik giharretara pasatzeko erreztasun handiagoa izango du.

GAINENTRENAMENDU EGOERARA IRISTEAREN ARRAZOIAK

a) Errekuperazio edo zuzpertze prozesua kontuan ez hartzeagatik.

b) Progrezioaren printzipioa errespetatu gabe, entrenamenduko kargak azkarregi handitu ditugulako.

c) Atsedenik hartu gabe, intentsitate handiko esfortzuak jarraian burutzeagatik....

Jarraitu irakurtzen "Energia Iturri Aerobikoan: Entrenamenduaren Ondorioak eta Kirol Entrenamenduaren Planifikazioa" »

Kirol Anitzak: Euskal Herrikoak eta Mundukoak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,9 KB

Eskupilota: Euskal Herriko Kirol Tradizionala

Eskupilota (edo, Euskal Herrikoak ez diren pilota jokoetatik bereizi behar bada, eusko pilota edo euskal pilota[1]) Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, bi edo lau pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko-eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak tantoa galduko du. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan:

  • Pilotaleku mota: plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa, etab.
  • Pilota zerekin jo behar den: esku hutsa, pala, xarea, etab.

Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea.

Gimnastika: Indarra eta Dotoretasuna

Gimnastika jarduera eta kirol...

Jarraitu irakurtzen "Kirol Anitzak: Euskal Herrikoak eta Mundukoak" »

Erlaxazio Teknikak: Gorputza eta Adimena Lasaitzeko Gida

Kirola eta gorputz hezkuntza3,27 KB

Erlaxazioa funtsezkoa da estresa kudeatzeko eta ongizate orokorra hobetzeko. Jarraian, hainbat erlaxazio teknika deskribatzen dira, bakoitza bere ezaugarri eta onurekin. Praktika hauek gorputza eta adimena lasaitzen lagunduko dizute.

1. Jacobsonen Erlaxazio Progresiboa

Teknika honen oinarria tentsioa eta erlaxazioa dira. Lehenik, erlaxazio orokorra egingo dugu musika lasai batekin, hankak flexionatuta eta puntak barrurantz jarrita. Gorputza flexionatuta mantenduko dugu 2 minutuz. Ondoren, ordena bat jarraituz, gorputz-atal bakoitza uzkurtu eta erlaxatuko dugu:

  • Hanka jaso eta uzkurtu, ondoren erlaxatu. Hiru aldiz errepikatu.
  • Aldaketako giharrak uzkurtu eta hiru aldiz errepikatu.
  • Bizkarra, besoak, lepoa, bularraldea, aurpegia eta abar uzkurtu.

Azkenik,...

Jarraitu irakurtzen "Erlaxazio Teknikak: Gorputza eta Adimena Lasaitzeko Gida" »

Ariketa Fisikoa eta Osasuna: Bihotza, Hipertentsioa, Diabetesa

Kirola eta gorputz hezkuntza6,47 KB

Ariketa Fisikoa eta Bihotzeko Gaixotasunak

Herrialde aurreratuetan gaixotasun kardiobaskularrak dira jendea hiltzeko arrazoi nagusia. Adinean aurrera joan ahala, arteriak loditu eta gogortzeaz gain, beren paretetan gantza pilatu egiten da. Menopausia aurretik, gizonezkoak baino 5 aldiz emakume gutxiago hiltzen dira, estrogenoek emakumea babesten baitute.

Bihotzeko Gaixotasunari Buruz Kontuan Izatekoa

  • Arterien narriadura gaztetan hasten da, baina geroago arte ez da nabaritzen.
  • Kolesterol-maila altua arrisku-faktorerik garrantzitsuena da eta, ondorioz, umetatik hasi behar da dieta zaintzen.
  • Gaixotasun honen lehenengo adierazpenak bularreko angina edo miokardioko infartua izan daitezke.
  • Ariketa gogorrak angina edo infartua eragin ditzake.
  • Arrisku faktore
...
Jarraitu irakurtzen "Ariketa Fisikoa eta Osasuna: Bihotza, Hipertentsioa, Diabetesa" »

Euskal Aditzak eta Hiztegi Bat

Kirola eta gorputz hezkuntza3,55 KB

ABAILDU;NEKATU/ ABAILDURA;NEKADURA/ ADORE;KEMENA/ ADURRA DARIOLA IBILI; LERDEA ERORIAZ AHOTIK/ AHARRAUSI; AHOA ZABALDUZ NEKE OIHUA/ AKUILATU;ZIRIKATU/ ALDARTETSU;ALDAKORRA/ AMORRU; HASERREA/ ANKER;KRUDELA/ ANTZU;BALIOGABEA/ APAR; BITSA/ APOTEOSIKO; INTENTSITATE HANDIKOA/ ARAKATU;IKERTU/ ARRAKALA; PITZADURA/ ARTEGA;URDURI/ ARTEZAGO;ZUZENAGO/ ASALDATUA;URDURITUA/ ATEZUAN; TENTSIOAN/ ATONDO;ATARTEA/ AUSAZ;ZORIZ/ AUTORITARISMO;TIRANOKERIA/ AUZO LOTSA; BESTE NORBAITENGATIK LOTSA/ AXOLAGABEKERIA;ARDURAGABEKERIA/ BANPIRIZATUTA; MENPEAN/ BARAURIK;JAN GABE/ BEGIZTA;LAZOA / BEHEA JO; ETSI/ BIPIL;ADORETSUA/ BIRRINDU;TXIKITU/ BITS;APARRA/ CARTESIAR;LOGIKOA/ DEBOZIO;JAIERA/ DESENKUSATU;AITZAKIA IPINI/ DESERRI;ERBESTEA/ DEUS EZ;EZER EZ/ DISEONANTZIA;TENTSIOZKO...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Aditzak eta Hiztegi Bat" »

Padel: Sakeak eta Kolpe Motak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,33 KB

Sakeak

Sakerik ohikoenak motza eta altua dira.

Sake motza

Pilota saretik gertu pasatzen da eta sakearen marra motzaren inguruan geratzen da.

Sake altua

Oso ibilbide parabolikoa egiten du. Pilota lurrari elkarzut erortzea bilatzen du, atzeko marratik gertu.

Bi saketan mugimenduak hiru fase ditu:

  • Prestatzea: Oinen arteko tartea sorbalden zabalera da eta jokalaria eskuina bada, ezkerreko oina aurreratuta. Gorputzaren zama atzeko hankan bermatzen da. Beso jotzaileak erdi tolestuta atzerantz egon ohi da eta besteak, luzatuta eta aurreratuta, erpuruarekin eta erakuslearekin heltzen du pilota.
  • Gauzatzea: Beso jotzaileak beheranzko eta aurreranzko mugimendua egiten du. Gorputzaren pisuak aurrera jotzen du, gorputzak ezkerrerantz biratzen duen bitartean. Jokalariak
...
Jarraitu irakurtzen "Padel: Sakeak eta Kolpe Motak" »