Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa eta Entalpia
1. Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa / Barne Energia
Barne energia (U): Sistema termodinamiko batek une batean duen energia guztien batura da.
Balio hau ezin da neurtu, baina aldaketak (ΔU) zehaztu daitezke. Energiaren kontserbazio-printzipioa kontuan izanik, ondorengo printzipioa definitzen da:
Termodinamikaren Lehenengo Printzipioa:
Sistema baten barne-energiaren aldaketa, sistemaren eta ingurunearen artean trukatutako beroaren (Q) eta sistemak egindako edo sistemaren gainean egindako lanaren (W) batura da.
ΔU = Q + W
ΔU = U - Uo (erreakzio batean: ΔU = Σ U produktuak - Σ U erreaktiboak)
- ΔU > 0: Erreakzio endotermikoa
- ΔU < 0: Erreakzio exotermikoa
Sistema baten barne-energiaren aldaketa kuantitatiboki determinatzeko, aldagai bakoitzari...