Batxilergoa mailako Kimika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Lotura kimikoak: lotura ionikoak, metalikoak eta kobalenteak eta molekulen arteko indarrak

Kimika-n eguneratua4,44 KB

Substantzia Ionikoen Propietateak

  1. Egoera Fisikoa

    Giro-tenperaturan solidoak dira, aurkako karga duten ioien arteko erakarpen-indarrak oso sendoak direlako. Gogorrak dira.

    Fusio-Tenperatura

    Altua. Urtzeko apurtu beharreko lotura ionikoak oso sendoak dira eta tenperatura altua behar da.

  2. Disolbagarritasuna

    Uretan (disolbatzaile polarretan) disolbagarriak dira. Disoluzio-prozesuan, ur-molekulek ioiak solidotik erauzten dituzte, eta disolbatutako ioiak urez inguratuta geratzen dira.

  3. Eroankortasun Elektrikoa

    Eroaleak dira funditurik (L) edo uretan disolbaturik (aq). Korrontea eroateko, ioiek askatasuna behar dute mugitzeko. Kristal ionikoetan ioiak hertsiki lotuta daude; horregatik, solido ionikoek ez dute korrontea eroaten. Urtuta edo disolbatuta daudela,

...

Jarraitu irakurtzen "Lotura kimikoak: lotura ionikoak, metalikoak eta kobalenteak eta molekulen arteko indarrak" »

Kimika modernoaren oinarriak: legeak, gasen legeak eta nahasteak

Kimika-n eguneratua4,95 KB

Kimika Modernoaren Oinarriak eta Legeak

Kimika modernoa XVIII. mendearen amaieran hasi zen, funtsezko lege batzuen ezarpenarekin:

Masa Kontserbazioaren Legea (Lavoisier)

Erreakzio kimiko batean, sistema itxi batean, hasierako masa eta bukaerako masa berdinak dira (erreaktiboen masa = amaieran dagoen masa guztia).

Proportzio Definituen Legea (Proust-en Legea)

Bi elementu edo gehiago konbinatzean konposatu zehatz bat sortzeko, elementu horien arteko masen proportzioa konstantea da.

Proportzio Anizkoitzen Legea (Daltonen Legea)

Bi elementu konposatu mota bat baino gehiago sortzeko elkarrekin konbinatzen direnean, elementu baten masa berberaz konbinatzen den beste elementuaren masak zenbaki oso eta sinpleen araberako erlazioan daude.

Daltonen Teoria Atomikoa

...
Jarraitu irakurtzen "Kimika modernoaren oinarriak: legeak, gasen legeak eta nahasteak" »

Materiaren Egitura: Atomo Eredu, Espektro eta Propietate Periodikoak

Kimika7,62 KB

1. Gaia: Materiaren egitura

1. Oinarrizko partikulak eta magnitude atomikoak

  • A = masa atomikoa → protoi + neutroi kopurua
  • Z = zenbaki atomikoa → protoien kopurua
  • Isotopoa: elementu bereko nukleoek masa atomiko desberdina izan dezakete.

2. Espektro atomikoa

2.1. Espektroskopia

Newtonek eguzki-espektro jarraitu baten deskonposaketa ikusi zuen.

2.2. Espektro atomikoa

  • Igorpen espektroa: elementu bat gas egoeran, presio txikian eta energia jasotzen duenean igortzen duen argia prisma batetik pasatzean, lortzen den espektroa ez-jarraia da.
  • Xurgapen espektroa: argi zuria substantzia gaseoso batetik igarotzen denean, atomoek erradiazioaren zati bat xurgatzen dute eta espektro jarraituan lerro ilunak agertzen dira.

Elementu kimiko batek beti espektro propioa...

Jarraitu irakurtzen "Materiaren Egitura: Atomo Eredu, Espektro eta Propietate Periodikoak" »

Koordinazio-konplexuen Espektroskopia: Eremu Ligandoa eta Kolorea

Kimika4,1 KB

Koordinazio-konplexuen Espektroskopia eta Eremu Ligandoaren Teoria

Metal-ioien d orbitalen energia-mailak ligandoen eraginez aldatzen dira. Ligandoen karga handiagoak, metalarekiko lotura-indarra eta orbital-elkarrekintza indartsuagoak direnean, Δ desdoblamendua (10Dq) handitzen da. Konplexu geometriko oktaedrikoek, tetraedrikoek eta planar karratuek desberdintasun nabarmenak dituzte d orbitalen banaketan. Ligandoak 10Dq balioa progresiboki aldatzen du, eta sailkapen bera mantentzen da metal guztietan. Metala taldean behera joan ahala, orbital handiagoak agertzen dira.

Jahn-Teller Efektua eta Distortsio Tetragonala

Jahn-Teller efektua oktaedriko konplexuetan agertzen da, orbital-egoera asimetrikoa betetzen denean. Konfigurazio elektronikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Koordinazio-konplexuen Espektroskopia: Eremu Ligandoa eta Kolorea" »

Kimika Inorganikoa: Substantzia Sinpleak, Ioiak eta Konposatuen Nomenklatura

Kimika4,07 KB

Substantzia sinpleak

O → monooxigenoa

O2 → dioxigenoa → oxigenoa

O3 → trioxigenoa → ozonoa

Cl2 → dikloroa

Ioi monoatomikoak

Katioiak

Na+ → sodio (1+)

Fe3+ → burdin (3+)

Ag+ → zilar (1+)

Aniioak

Cl- → kloruro (1-) → kloruro

S2- → sulfuro (2-) → sulfuro

H- → hidruro (1-) → hidruro

O22- → dioxido (2-) → dioxido

Hidrogenoarekin konbinazio bitarrak

BH3 → boranoa

CH4 → metanoa

SiH4 → silanoa

NH3 → amoniako / azanoa

PH3 → fosfanoa

AsH3 → arsanoa

SbH3 → estibanoa

N2H4 → diazanoa / diamoniako

Hidrogeno ...-uro → azido ...-hidriko

HF → fluoruro de hidrogenoa / fluorhidrikoa

HCl → kloruro de hidrogenoa / klorhidrikoa

HBr → bromuro de hidrogenoa / bromhidrikoa

HI → ioduro de hidrogenoa / iodhidrikoa

H2O → oxidoa / ura

H2S...

Jarraitu irakurtzen "Kimika Inorganikoa: Substantzia Sinpleak, Ioiak eta Konposatuen Nomenklatura" »

Frenu-diskoaren osagaiak eta funtzioak: sistema hidraulikoaren oinarriak

Kimika2,71 KB

Frenu-diskoaren osagaiak eta funtzioak

Zer osagai ditu frenu-diskoak eta zein da bakoitzaren misioa?

  • Diskoa: Gurpilari tornilluen bidez lotuta dago eta energia zinetikoa beroan bihurtzen du balatak diskoaren aurka presionatzen direnean.
  • Pintza: Balatak eusten ditu eta bertan purgadorea, akzionamenduko enbolo, erretenak eta frenu-likidoaren sarrerako rakorra kokatzen dira.
  • Balatak: Pintzetan kokatuta daude eta frenatzeko diskoaren aurka egiten dute.

Zein disko mota erabiltzen dira gaur egun beroa ahalik eta azkarren disipatzeko?

Disko aireztatuak, hauek airea kanalizatzeko kanalak dituzte; edota zulatuak, hauek airea kanalizatzeko marruskadura-guneetan zuloak dituzte.

Zein da servofrenoaren eta bonbaren multzoaren funtzioa frenu-zirkuituan?

Frenatzean...

Jarraitu irakurtzen "Frenu-diskoaren osagaiak eta funtzioak: sistema hidraulikoaren oinarriak" »

Elementu kimikoen eta konposatuen formulak eta termokimika oinarriak

Kimika2,39 KB

Elementuen oxidazio-egoerak

Metalak

Li, Na, K, Rb, Cs, Ag (1); Be, Mg, Ca, Sr, Zn, Cd, Ba, Ra (2); Al (3); Cu, Hg (1,2); Au (1,3); Fe, Co (2,3); Pt, Ba, Ra (2,4)

Cr (2,3,6); Mn (2,3,4,6,7)

Ez-metalak

F (-1); Cl, Br, I (1,3,5,7,-1); S, Se, Te (2,4,6,-2); N (1,2,3,4,5,-2); P, As, Sb (3,5,-3)

C (2,4,-2); Si (4); B (3)

Oxidoak eta azidoak

Nitrogenoaren oxidoak eta azidoak

N2O: oxido nitroso

NO: oxido nitriko

N2O3: anhidrido nitroso

NO2: dioxido de nitrogeno

N2O5: anhidrido nitriko

HNO3: azido nitriko

HNO2: azido nitroso

Sufrearen eta fosforoaren azidoak

H2S2O7: azido disulfurikoa

H2S2O3: azido tiosulfurikoa

HPO2: azido metafosforoso

HPO3: azido metafosforiko

H4P2O5: azido pirofosforoso

H4P2O7: azido pirofosforiko

H3PO3: azido (orto)fosforoso

H3PO4: azido (orto)fosforiko

Kromo

...
Jarraitu irakurtzen "Elementu kimikoen eta konposatuen formulak eta termokimika oinarriak" »

Balentzia elektroiak

Kimika4,24 KB

 1-Erradio Atomikoa:(??)metalen atomoen tamaina da.Neurtzeko solidoetan 2atomoen artekodistantziaren erdia neurtuz. Protoi?, erakarpn indar?, atomoaren tamaina?.

2-Erradio Ionikoa:(??)ioi, katioi(+) edo anioi(-) baten erradioa da. *katioiaren er < jatorrizkoaren=>elektroi kop?, erakarpn indar?, tamaina ? *anioiaren er > jatorriz => kop?, erakar?, tamain?

3-Ionizazio Energia:(??)gas egoeran dagoen atomo neutro batek behar duen energia da, azken elektroia askatzeko. 3fakt: *Z (protoi?, i.O?) *(e.A?, erakarpen?, i.O?) *(orbital betet egotean, elektroi askatzeko zailagoa)

4-Afinitate Elektronikoa:(??)oinarrizko egoeran dagoen atomo gaseoso batek elektroi bat hartu eta ioi negatibo gaseoso bihurtzen danean emandako energia da.

5-Elektronegatibitatea:

...
Jarraitu irakurtzen "Balentzia elektroiak" »

Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak

Kimika2,46 KB

Kimikako Oinarrizko Legeak

Masaren Kontserbazioaren Legea (Lavoisierren Legea)

Beste era batera esanda, erreaktiboen masen batura produktuen masen baturaren berdina da.

Proportzio Definituen Legea (Prousten Legea)

Bi elementu kimiko konbinatzen direnean konposatu bat emateko, beti masa finkoko proportzioan egiten dute.

Avogadroren Printzipioa

Edozein gasen bolumen berdinek, presio eta tenperatura berberetan neurtuz gero, molekula kopuru berbera dute.

Konbinazio-bolumenen Legea (Gay-Lussacen Legea)

Edozein erreakzio kimikotan bertan parte hartzen duten substantzia gaseoso guztien bolumenak, presio eta tenperatura baldintza beretan neurtuta, zenbaki oso sinpleen erlazioan daude.

Gasen Legeak

Boyle eta Mariotteren Legea

Tenperatura konstantean, gas kantitate...

Jarraitu irakurtzen "Kimikako Oinarrizko Legeak eta Disoluzioen Kontzeptuak" »

Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian

Kimika2,49 KB

Disoluzioak

Hainbat molekularen nahaste homogeneoa da. Gutxienez bi osagai ditu:

  • Disolbatzailea (gehienetan ura).
  • Solutua, hots, disolbatzen den substantzia.

Disoluzioan, partikulak ezin dira begi hutsez ez mikroskopioz bereizi, eta ez dute argia barreiatzen. Bizidunetan, gatz mineralak eta molekula organiko txikiak (monosakaridoak, aminoazidoak, etab.) disoluzioan agertu ohi dira.

Dispertsio Koloidalak

Dispertsio koloidalean edo koloidean, solutua ez da disolbagarria, baina partikulak gai dira inguru osoan modu homogeneoan barreiatzeko, zenbait egunetan ez sedimentatzeko eta edozein iragazkitatik pasatzeko. Disoluzioen antza dute, baina argia barreiatzeko gaitasuna dute, argipean nolabaiteko uhertasuna azalduz. Izaki bizidunen molekula organiko...

Jarraitu irakurtzen "Disoluzioak, Dispertsio Koloidalak eta Osmosia Biologian" »