Frenu-diskoaren osagaiak eta funtzioak: sistema hidraulikoaren oinarriak
Frenu-diskoaren osagaiak eta funtzioak
Zer osagai ditu frenu-diskoak eta zein da bakoitzaren misioa?
- Diskoa: Gurpilari tornilluen bidez lotuta dago eta energia zinetikoa beroan bihurtzen du balatak diskoaren aurka presionatzen direnean.
- Pintza: Balatak eusten ditu eta bertan purgadorea, akzionamenduko enbolo, erretenak eta frenu-likidoaren sarrerako rakorra kokatzen dira.
- Balatak: Pintzetan kokatuta daude eta frenatzeko diskoaren aurka egiten dute.
Zein disko mota erabiltzen dira gaur egun beroa ahalik eta azkarren disipatzeko?
Disko aireztatuak, hauek airea kanalizatzeko kanalak dituzte; edota zulatuak, hauek airea kanalizatzeko marruskadura-guneetan zuloak dituzte.
Zein da servofrenoaren eta bonbaren multzoaren funtzioa frenu-zirkuituan?
Frenatzean laguntza ematen dute, eta bien arteko helburua gidariak pedalean egiten duen indarra handitzea da. Servofrenoaren alde batean presioa behar da eta bestean depresioa. Depresio hori lortzeko, gasolina-motorretan admisio-kolektoreak sortzen duen depresioa erabiltzen da; diesel-motorretan, berriz, bakuum-bonba batetik lortzen da.
Motorra geldirik dagoenean, nola jokatzen du servofrenoa duen ibilgailuak? Frena dezake?
Bai, frenatu dezake, baina servofrenoaren laguntzarik gabe. Orduan, pedalean egin beharreko indarra handiegia da eta frenu-pedala gogortu egiten da.
Atzeko ardatzaren karga arabera frenatzea mugatzen duen gailua duen ibilgailu batean, noiz jasotzen du presio txikiagoa, kargatuta edo deskargatuta? Arrazoitu zure erantzuna.
Mugatzaileak presio gutxiena jasotzen du ibilgailua deskargatuta dagoenean. Autoek ez dute beti karga bera izaten, eta karga duenean, gehienetan atzeko ardatzera bideratuta egoten da. Atzeko ardatzean presio berdinarekin frenatuz gero eta karga gabe egonez gero, gurpilak blokeatu eta irristatzeko arriskua dago. Horregatik, mugatzaileak karga detektatzen du eta presioa erregulatzen du.
Azaldu frenu-likidoek bete behar dituzten propietateak.
- Irakite-puntu altua izatea: Bestela, tenperatura handia hartuz gero, burbuilak sortuko lirateke eta likidoak ez luke behar bezala funtzionatuko.
- Higroskopikoa izatea: Hezetasuna xurgatzen du; ura hartzen badu, propietateak galtzeko arriskua dago.
- Tenperaturak biskositatean ahalik eta eragin txikiena izatea.
- Antikorrosiboa izatea: Horretarako gehigarriak gehitzen zaizkio.
- Bateragarria izatea: Bonbak egiteko erabiltzen diren elastomeroekin eta gainerako osagaiekin bateragarria izan behar du.