Batxilergoa mailako Kimika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Atomo-ereduak eta atomoaren egitura: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr

Kimika-n eguneratua2,47 KB

Eredu Atomikoak: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr

Materia atomo deitutako partikulez osatuta dago. Atomoa zatiezina da. Atomoak proportzio finkoetan konbinatzen dira molekulak osatzeko. Substantzia batean molekula guztiek masa eta propietate berdinak dituzte.

Thomsonen Eredu Atomikoa

Atomoak partikula desberdinez osaturik daude: karga elektriko negatiboa (-) duten eta mugikorrak diren batzuk, eta karga elektriko positiboa (+) eta mugiezinak diren besteak. Atomoa karga positiboa duen esfera trinkoa da, eta barruan elektroiak daude.

Rutherforden Eredu Atomikoa

Atomoaren barne-antolamendua asmatu zuen: nukleo bat dago, zeinetan masa kontzentratuta baitago. Nukleoaren karga positiboa (+) da. Elektroiak, edo karga negatiboa (-) duten partikulak,...

Jarraitu irakurtzen "Atomo-ereduak eta atomoaren egitura: Dalton, Thomson, Rutherford eta Bohr" »

Molekulen geometria eta substantzia ionikoen propietateak

Kimika-n eguneratua3,21 KB

Molekulen geometria (lotura bakuna)

Molekula: BeCl2

Elektroi bikote lotzaile: 2; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: lineala

Molekula: BF3

Elektroi bikote lotzaile: 3; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: trigonal laua

Molekula: CH4

Elektroi bikote lotzaile: 4; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: tetraedrikoa

Molekula: CO2

Elektroi bikote lotzaile: 2; Elektroi bikote aske: 0; Molekularen geometria: lineala

Ohartarazpena: No olvidar la posición de los elementos dependiendo de la geometría de la molécula.

Molekulen geometria (lotura bikoitza)

Molekula: SO2

Elektroi bikote lotzaile: 2; Elektroi bikote aske: 1; Molekularen geometria: angeluarra (120°)

Molekula: NH3

Elektroi bikote lotzaile: 3; Elektroi bikote aske: 1; Molekularen

...
Jarraitu irakurtzen "Molekulen geometria eta substantzia ionikoen propietateak" »

Kimikako loturak: lotura ionikoa, metalikoa eta kobalentea

Kimika-n eguneratua7,44 KB

Atomoek elkarrekin lotuta egoten diren indarren multzoa dira, non molekulak edo kristalak sortzen diren. Era berean, likido eta solidoetan dauden molekulek elkarri eusten dieten indarrak ere badira. Lotura kimikoen izaera elektrikoa da, elkarri erakartzen diren alde + eta alde - dutelako.

Oktetoaren araua

Atomoen arteko loturak dira, bakoitzak bere aldetik baino egonkortasun handiagoa eta energia txikiagoa duten multzoak sortzeko. Atomoek 8 araua betetzen dute: balentzia geruzan 8 elektroi izatea. Hau gas nobleen konfigurazioa izatea da, eta egonkortasuna lortzeko.

Lotura ionikoa

Ionikoa: ioi positiboen eta ioi negatiboen arteko erakarpen elektrostatikoa da. Elektronegatiboenek elektroiak irabazten dituzte, anioiak eratuz, eta elektropositiboenek...

Jarraitu irakurtzen "Kimikako loturak: lotura ionikoa, metalikoa eta kobalentea" »

Thomson, Rutherford, Bohr eta eredu mekaniko kuantikoaren atomo-ereduak

Kimika-n eguneratua1,66 KB

thomson-en eredu atomikoa(1904): atomoa dentsitate uniformekoa da, karga positibodun masa esferiko baten trinkaturik dauden elektroiz osatua, multso osoa neutroa eta egonkorra da.

rutherforden eredu atomikoa(1911): masarik gehiena eta atomoen karga + guztia erdialdean dagoen eskualde oso txiki batean kontzentraturik=nukleoan. Atomoak geruza elektronikoa du, e- nukleoen inguruan orbita arkularra eginez.Atomoa neutroa da, e- eta p+ kopurua delako.

bohren eredu atomikoa:atomoen barnean ELEKTROIAREN ENERGIA KUANTIZATURIK dago. Hau da bakarrik posiblea da energia grabitatorioaren balio konkretu batzuk. E- posizio batzuk edo egoera egonkorrak izan dezake soilik nukleoaren inguruan. Distantzia konkretu batzuetan energia kopuru konkretua. E-k maila batetik...

Jarraitu irakurtzen "Thomson, Rutherford, Bohr eta eredu mekaniko kuantikoaren atomo-ereduak" »

Erreaktibo mugatzailea eta kalkulu estekiometrikoak: legeak laburbilduta

Kimika-n eguneratua3,14 KB

Lege klasikoak:

1.1. Masaren kontserbazio legea: Erreakzio kimiko batean, erreaktiboen masa totala eta produktuen masa totala berdinak dira.

1.2. Proportzio konstanteen legea: Konposatu puru baten lagin desberdinetan beti ageri dira elementu berberak eta masa-proportzio berean, konposatua eratzeko prozedura gorabehera.

1.3. Proportzio anizkoitzen legea: elementu baten masa kantitate desberdinek mota desberdineko konposatuak eratzen badituzte beste elementu baten masa kantitate finko batekin erreakzionatzean, lehenengo elementuaren masaren artean zenbaki oso eta bakunen arteko erlazioa dago.

1.4. Proportzio baliokideen legea: Elementu baten masa kantitate berarekin konbinatzen diren beste elementu batzuen masa kantitateek adierazten dute zer masa-

...
Jarraitu irakurtzen "Erreaktibo mugatzailea eta kalkulu estekiometrikoak: legeak laburbilduta" »

Materiaren propietateak, elementuak, konposatuak eta Daltonen atomo teoria

Kimika-n eguneratua1,94 KB

Materia masa duen eta espazioan leku bat hartzen duen guztia da.
Sistema materialen propietateak:
-Propietate estentsiboak: Kantitatearen eta tamainaren araberakoak
dira. Ad: Masa eta Bolumena.
-Propietate intentsiboak: Ez dute erlaziorik sistemaren substantzia
kantitatearekin edo tamainarekin.
Substantzia puruen propietateak:Konposizio konstantea dute eta
bakoitzak propietate fisiko jakin batzuk ditu. Bi mota:
-Elementuak:Prozesu kimikoen bidez substantzia bakunagotan
deskonposatu ezin diren substantziak.
-Konposatuak: Prozesu kimikoen bidez elementu edo substantzia
bakunagotan deskonposa daitezkeen substantziak.
Atomoa Daltonen teoria:1.Materia atomo deritzen partikula txiki
bereizi eta zatiezinez osaturik dago.2.Elementu baten atomo guztiek
masa
...
Jarraitu irakurtzen "Materiaren propietateak, elementuak, konposatuak eta Daltonen atomo teoria" »

Masa atomikoa, mola eta erreakzio kimikoak: laburpena

Kimika-n eguneratua2,54 KB

Masa atomikoa eta masa molekularra

Masa atomiko erlatiboa

Masa atomiko erlatiboa = zenbat aldiz duen atomo baten masak masa atomikoaren unitatea.

Masa molekular erlatiboa

Masa molekular erlatiboa = zenbat aldiz duen molekula baten masa masa atomikoaren unitatean.

Masa molekularra

Masa molekularra = molekula bat osatzen duten atomo guztien masa atomikoen batura da. Unitatea: u.

Konposizio ehundarra

Konposizio ehundarra (elementuaren %) = n · elementuaren masa atomikoa / (konposatuaren masa molekularra) · 100

Mol eta masa molarra

Molaren definizioa

Mol = Karbono-12 isotopoaren 12 g-tan dauden atomo kopuruari dagokion oinarrizko entitateen (atomoak, molekulak, ioiek edo beste partikula batzuk) kantitatea da.

Edozein substantziaren mol batek osatzen duten...

Jarraitu irakurtzen "Masa atomikoa, mola eta erreakzio kimikoak: laburpena" »

Nahasteen eta substantzia puruen bereizketa metodoak kimikan

Kimika-n eguneratua2,94 KB

Bereizketa Metodo Nagusiak

Nahaste baten osagaiak banatzeko erabiltzen diren prozesu fisikoak dira:

  • Destilazioa

    Irakitea eta kondentsazioa baliatzen dituen substantziak bereizteko prozesu bat da. Metodoak irakitea modu selektiboan erabiltzen du, oro har, nahaste homogeneo eta likido baten osagaiak bereizteko.

  • Kromatografia

    Bereizteko metodo fisikoa da, non bereizi beharreko osagaiak bi faseren artean banatzen diren: horietako bat geldirik dago, eta bestea noranzko zehatz batean mugitzen da. Eluentea zutabetik pasatzen den fase mugikorra da.

  • Kristalizazioa

    Konposatu solidoak arazteko teknikarik errazena eta eraginkorrena da. Solido ezpuru bat disolbatzaile egokiaren kopuru txikienean eta beroan disolbatzean datza.

  • Baheketa (Bahetzea edo Galdaketa)

    Bereizketa

...
Jarraitu irakurtzen "Nahasteen eta substantzia puruen bereizketa metodoak kimikan" »

Lotura kimikoak: motak, ezaugarriak eta ereduak

Kimika-n eguneratua6,06 KB

Lotura Kimikoak: Motak, Ezaugarriak eta Ereduak

Lewisen Egiturak eta Molekulen Geometria

Lewisen egiturak atomoen arteko loturak nola ematen diren adierazten du, baina ez ordea zelako geometria izango duen molekula batek.
Molekulen geometria aztertzeko, balentzia-mailako elektroi bikoteen aldarapen-metodoan (BMEBA) oinarritu behar dugu; elektroi lotzaile eta e- lotzaileen arteko aldarapen indarrak ahalik eta gutxien izateko, atomo zentralaren inguruan kokatzen dira ahalik eta urrunen. Aldarapenaren ordena: bikote ez-lotzaile - bikote ez-lotzaile > bikote ez-lotzaile - bikote lotzaile > bikote lotzaile - bikote lotzaile.

Atomo Zentralak Elektroi-Bikote Lotzaileak Soil

Atomo zentralek elektroi-bikote lotzaileak baino ez dituztenean, e- lotzaileen
...
Jarraitu irakurtzen "Lotura kimikoak: motak, ezaugarriak eta ereduak" »

Materiaren sailkapena eta kimikaren oinarrizko legeak

Kimika-n eguneratua2,73 KB

Materia

Materiaren sailkapena

Substantzia puruak

  • Konposizio finkoa eta propietate konstante eta bereizgarriak dituzte.
  • Ezin dira substantzia bakunagotan banandu prozesu fisikoen bidez.
Motak
  • Elementuak: Substantzia puruak dira, eta ezin dira beste substantzia bakunagotan deskonposatu (urrea, sufrea, merkurioa...).
  • Konposatuak: Substantzia puruak dira, eta beste substantzia bakunagotan banandu daitezke (ura, sodio kloruroa).

Substantzia puruen nahasteak

  • Konposizio eta propietate aldakorrak dituzte.
  • Substantzia bakunagotan banandu daitezke, prozesu fisikoen bidez.
Motak
  • Nahaste homogeneoak (disoluzioak): Nahasten dira, eta propietate eta konposizio berberak dituzte puntu guztietan (kea, airea, ura gatzarekin...).
  • Nahaste heterogeneoak: Nahaste hauen propietateak
...
Jarraitu irakurtzen "Materiaren sailkapena eta kimikaren oinarrizko legeak" »