1876ko uztailaren 21eko legea testu iruzkina
6. TESTUA. 1876ko uztailaren 21eko legea
Kokapena
Aztertu behar dugun testua artikuluetan banatuta dagoen lehenengo mailako testu Juridikoa da. 1876ko uztailaren 21ean onartu eta 25ean argitaratu zen. Canovas Del Castillo ministroen kontseiluko buruak idatzia dela esan daiteke, ondoren Gorteek onartua eta azkenik erregeak sinatua. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Herritarrei zuzenduta dago eta edonork irakurri dezakeenez testu publikoa da. Idatzi honen helburua euskal foruak ezeztatzea edo deuseztatzea izango Litzateke.
Testuaren analisia eta ideia Nagusiak
1876/07/21 Karlisten porrotaren ondoren foruak ezabatu ziren lege honen bitartez. Gai Fiskalak eta soldaduzkoak estatuko besteen pare jarri zituzten eta foruek Ematen zizkiguten hainbat erakunde
...