Mendizabalen desamortizazio dekretua testu iruzkina
Aurrean daukagun testua 1936. Urtean Juan Alvarez de Mendizabalek
xedatutako desamortizazio legearen pasarte bat da. Testu historiko juridikoa da
lege eran argitaratuta dagoelako, eta eduki politiko-ekonomikoak lantzen ditu.
Egile bakarra du, Juan Alvarez de Mendizabal, Maria Kristinaren ogasun
ministroa. Nahiz eta Madrilgo Gazetan argitara, testua erreginari zegoen
zuzenduta. 1836ko otsailaren 21ean idatzi zen, La Granjan gertatutako
altxamendua eta gero. Legeak hiru helburu izan zituen: Lur jota zegoen ogasuna
konpontzea, liberalismoaren aldeko oinari sozial bat eratzea eta Elizaren boterea
murriztea.
Testuaren gaia Juan Alvarez de Mendizabal ogasun ministroak 1836an
aldarritutako desamortizazio legea da, nazioaren jabego ziren lurrak
desamortizatzea ahalbidetzen zuena. Bigarren mailako ideiak Legea
aprobatzeko arrazoiak eta onurak adierazten dituzte:
- (1.Paragrafoa). Paragrafo honetan lur eklesiastikoen desamortizazioari
ekiteko kausak zehazten dira: ‘’emandako hitza betetzea’’ (liberalismoari
erreferentzia eginez), antolamendu eta administrazio politiko txar batek
baina batez ere 1. Guda Karlistak sortutako zor nazionalari ‘’berme
positiboa ematea’’, ‘’zorion publikoaren iturria zabaltzea’’, ‘’hildako
aberastasuna berpiztea’’ (maila desberdinetako eliza kongregazioek
eskuratutako eta landu gabeko lurrekin erlazionatuta), ‘’industriako eta
zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da’’ (Espainian industrializazio
prozesua hasteko behar den kapitalaren beharra)... Gainera, erregina
dekretuaren alde egiteko lexikoa erabiltzen du egileak.
- (2.Paragrafoa). Azkenengo paragrafo honetan aurreko paragrafoan
esandako berresten da eta bi onura aipatzen ditu: ‘’zor publiko handiaren
kopurua murrizteko’’ eta ‘’jabe familia oparoa sortzeko’’ (lur horiek
salmentan ipiniz gero, burgesia eta jabe handiak Isabel II.Aren aldeko
jarrera hartuko luketelako). Hala ere, Mendizabal beste helburu bat izan
zuen, paperean idatzi nahi izan ez zuena: Elizari boterea kentzea.
Testua ulertzea ahalbidetzen duten kontzeptu batzuk argituko ditugu:
- NAZIOAREN JABEGO: Erlijio kongregazioak desagertu zirenez hauen
lurrak Estatuaren pean egotera pasatu ziren.
- ZOR NAZIONALA: Estatu batek partikular baten edo beste estatu batengan
dituen zorren multzoa.
- HILDAKO ABERASTASUNA : Garaiko lur gehienak landu gabe zeuden
Elizarenak zirelako. Hauek ez aprobetxatzeak galera publiko bat zen.
- DESAMORTIZAZIO : Orden egoeren bidez (dekretua,legea) transmititzen
ez diren ondasunak eta eliza eta auzo lurrak konfiskatzea ondoren salmenta
publikoan jartzeko. Espainian abiarazi zen lehenengo desamortizazioa
Godoy ministroak egin zuen 1798. Urtean gerrak sortutako Ogasun baliabide
galerengatik.