Isabel II.aren Erregealdia: Liberalismoaren Gatazkak (1844-1868)

Historia2,57 KB

Isabel II.aren Erregealdia (1844-1868)

Sarrera

Isabel II.a agintean jarri zen Espartero joan zenean, eta Gorteek Isabel hamahiru urte zituela erregina bezala onartu behar izan zuten. Estatu liberal zentralista ezarri zuen, joera moderatua zuena. Alderdi liberal zentralista agintean egon zen 1854-1856 urteetan izan ezik, progresistek baitzuten boterea.

Hamarkada Moderatua (1844-1854)

Bere lehen 10 urteetan boterean, Ramón María Narváez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia. Ekintza hauek egin zituen:

  • 1845eko Konstituzio moderatua ezarri zen.
  • Zuzeneko zerga ezarri zitzaien herritarrei.
  • Vatikanorekin konkordatua sinatu zen.
  • Guardia Zibila sortu zen.

Gobernu moderatuak hauteskundeak manipulatzen zituela ikusita, (karlistak, tradizionalistak, progresistak, errepublikarrak eta demokratak) aurre egin eta altxamenduak antolatu zituzten. 1849an, progresista ezkertiarrek alderdi demokrata bat sortu zuten, eta honakoa eskatzen zuten: erregimenaren aldaketa, gizonen sufragio unibertsala eta gizarte erreforma zabal bat. Horregatik, errepublikarrak eta sozialistak gehiago bereizi ziren, eta III. Gerra Karlista sortu zen Euskal Herrian.

Biurteko Progresista (1854-1856)

Sarrera

1854ko ekainean, Leopoldo jeneralak altxamendua burutu zuen, Vicalvarada. Cánovas del Castillok Manzanaresko Manifestua idatzi zuen erreforma erradikalagoak eskatzeko. Progresistek, demokratek eta errepublikarrek iraultza horrekin bat zetozen, eta matxinada erradikalak egin zituzten, batzorde iraultzaileak sortuz.

Gobernuak

Isabel II.ak hau ikusita, Espartero jeneralari dei egin zion gobernua eratzeko. 1837an zuten sistema berriz indarrean jarri zuten, eta gizonezko sufragioa mugatu egin zen. Politikan, bi urte horietan ezegonkortasunak egon ziren hainbat sektoretan: Karlistak erreforma politikoen kontra zeuden; demokratek, errepublikarrek eta sozialistek, berriz, gizarte erreforma zabalagoak nahi zituzten. 1856an Esparterok dimititu ondoren, Isabel II.aren erregealdiaren azken fasea hasi zen.

Moderatismoaren Itzulera

1845eko Konstituzioa indarrean jarri zen, Milizia Nazionala ezabatu zen eta hamarkada moderatuko legedia berrezarri zen. 1863tik aurrera, moderatuak egon ziren agintean, eta hauteskundeetan egindako iruzurrengatik, progresistak eta demokratak joko politikotik kanpo geratu ziren. 1866an, Europa krisi ekonomikoan sartu zen. Narváezek gogor zapaldu zituen gobernuaren aurkako altxamenduak, eta horregatik, gizartearen behe maila gobernua eta Isabel II.aren aurka jarri ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML