1839ko Urriaren 25eko Legea: Euskal Foruen Berrespena

Historia3,25 KB

1839ko Urriaren 25eko Legea

1. Testuaren aurkezpena

Aztertzeko emandako testua 1839ko Urriaren 25eko Legea da. Lehen mailako testua edo testu historikoa da, garai horretan bertan idatzitako dokumentua delako. Formari dagokionez, testu juridikoa da, lege izaera duelako; edukiari dagokionez, testu politikoa da, Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berrezartzeko egin delako. Mª Cristinak sinatua dago, erreginak edo, kasu honetan, erreginordeak, berretsi edo onartu behar dituelako lege guztiak.

1839ko Urriaren 25ean idatzi zen, eta hartzaileak Euskal probintzietako eta Nafarroako herritarrak edo erakundeak dira, hau da, publikoa dena. Idazlearen helburua foruak berretsi direla adieraztea eta hartzaileei informatzea da.

2. Testuaren analisia

Jainkoaren graziaz: erregimen zaharraren aztarna.

Gorteak: botere legegilea duen erakundea da. Bi ganbaraz osatua zegoen garai horretan, 1812ko Konstituzioa ezartzean ez bezala, ganbara bakarra baitzegoen. Ganbara horiek Senatua eta Diputatuen Kongresua ziren.

Mª Cristina: Isabel II.aren ama eta Fernando VII.aren alarguna da. Isabel oso gaztea zenez, berak betetzen zituen erreginordetza-funtzioak, bera nagusiago izan arte.

Foruak

Lehen paragrafoan, sarrera bat egiten du, azalduz nor den legea ezartzen duena: Mª Cristina erreginordea kasu honetan, bere alaba Isabel II.a oso gaztea zelako eta ezin zituelako funtzioak bete.

Lehen artikuluan Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, baina monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Hau da, foruak berriro onartzen dituzte Gorteek, baina konstituzioaren barruan egon behar zuten, 1837ko Konstituzioaren menpe. Horregatik, pixkanaka desagertzen joan ziren, konstituzio liberala zegoenez, berdintasuna egon behar zelako herritar guztien artean.

Bigarren artikuluan esaten denez, Euskal probintziei eta Nafarroari entzungo zaie, eta foruei buruzko aldaketak proposatuko dizkiete. Aldaketa horiek adostu ostean, Gorteetan berretsiko dituzte, bi lurraldeei sor dakizkiekeen zalantzak edo eragozpenak ebatziz.

3. Testuinguru historikoa

Foruak Espainiako lurralde askotan zeuden: Euskal Herrian, Aragoiko Koroan, Katalunian, Valentzian...

Austriar dinastiaren garaian (XVI-XVII. mendeak), ez zen arazo handirik egon foruekin. Baina Borboiak tronura iritsi zirenean, XVIII. mendean, Ondorengotza Gerra irabazi ostean, zentralizazioa hasi zen eta lehen neurriak hartu ziren foruen aurka:

  • Oin berriko dekretuak: Katalunia, Aragoi eta Valentziako foruak deuseztatu zituen Felipe V.aren garaian. Baina Ondorengotza Gerran euskaldunek Borboien alde egin zutenez, haiei ez zizkieten kendu.

Jose I.aren garaian, Independentzia Gerran, Baionako Estatutua zegoen indarrean. Hau lehen idazki liberal konstituzionala da, baina ez zen praktikan jarri. Besteak beste, gizabanakoen eskubideen defentsa eta ekonomia-askatasuna aldarrikatzen zituen. Azken honek barne-aduanak kentzea nahi zuen...

4. Testuaren garrantzia

Deskargatu

PDF Word HTML