Bigarren Mundu Gerra eta Gerra Hotza: Gertaera Nagusiak
Alemaniaren Ofentsiba
Mendebaldeko Frontea
Alemaniak Polonia hilabete batean inbaditu zuen. Ondoren, Danimarka eta Norvegia (1940ko apirilean) eta Frantzia hasi aurretik, Herbehereak eta Belgika konkistatu zituen. 1940ko ekainean, Paris okupatu zuen. Britainia Handia (Winston Churchill buru zela une horretan) airetik inbaditzea erabaki zuen, itsasontziz ingelesak nagusi zirelako, baina ez zuten lortu.
Ekialdeko Frontea
1941eko ekainean, Hitlerrek SESB inbaditu zuen (komunistak etsaiak baitziren). Ez zituzten Leningrad, Mosku eta Kiev nahi bezain azkar konkistatu; negua etorri zitzaien, eta errusiarrak berrantolatu eta borrokarako prestatu ziren. Gatazka luzea eta oso gogorra izan zen.
Ozeano Bareko Gerra
Japonia Ozeano Bareko potentzia nagusia zen. Militar talde batek diktadura militar baten bidez gobernatzen zuen uhartea. Asiaren ekialdetik hedatzen hasi ziren, Mantxuria eta Korea okupatuz. AEBen interesekin topo egin zuten. 1941eko abenduan, Japoniako flotak Pearl Harbor (AEBen base militarra) eraso zuen. Ondorioz, AEB Bigarren Mundu Gerran sartu zen.
Totalitarismoaren Ordena Berria
Ekialdeko eta erdialdeko Europa Alemaniaren mende geratu zen. Naziek esplotazio ekonomikoa eta errepresio politikoa ezarri zituzten. Japoniak okupatutako lurraldeetan antzeko politika aplikatu zuen.
Aliatuen Garaipena (1942-1945)
Urte Erabakigarria: 1942
Gerraren norabidea aldatu zen Ardatzaren zenbait porroten ondoren:
- Stalingrad: Alemaniarrek huts egin zuten Errusiako hiri horren konkistan.
- El Alamein: Egipto konkistatzeko saiakerak ez zuen arrakastarik izan.
- Midway: Ozeano Barean, japoniarrek galdu egin zuten Koral Itsasoko guduan.
Aliatuen Kontraerasoak
Alemaniak Errusian egindako azken ofentsiba baten porrotaren ondoren, ofentsibatik defentsibara pasatu zen. Afrikako iparraldetik, aliatuek Italia inbaditu zuten. Erregeak Mussolini kargutik kendu zuen. Ozeano Barean, aliatuek japoniarrak geldiarazi zituzten Guadalcanaleko guduan (1943ko otsailean). Hortik aurrera, aliatuek aurrea hartu zuten Ozeano Barean.
Aliatuen Azken Ofentsibak
1944an, Errusiak ofentsiba hasi zuen Alemaniako mugetaraino helduz. Aliatuak Alemania ahul zegoela ikusirik eta Errusiaren hedapena mehatxu handia zela konturatuz, Normandiako lehorreratzea (Frantziako kostaldea) hasi zuten 1944ko ekainean. Berlinera errusiarrak baino lehen heldu nahi zuten. 1944ko abuztuan, Paris askatu zuten. Aliatuek Alemaniako hirien aurkako bonbardaketa estrategikoak egiten jarraitu zuten (Dresden). Sobietarrek Berlin inguratu zuten. 1945eko apirilaren 30ean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen, eta maiatzaren 2an Berlin konkistatu zuten. Italiako iparraldean, Mussolini fusilatu zuten. Europan gerra amaitu zen. Ozeano Barean, AEB gerran jarraitu zuen. Iwo Jima (1945eko otsailean) eta Okinawa (1945eko apirilean) uharteak okupatu zituzten. AEBko Truman presidenteak gerra lehenbailehen amaitzeko aitzakiarekin bonba atomikoa erabiltzeko agindua eman zuen. Hiroshima eta Nagasaki Japoniako hiriak suntsitu zituen 1945eko irailaren 2an.
Gerra Hotza
Zer izan zen Gerra Hotza?
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, bi superpotentzia nagusi nabarmendu ziren munduan. Beraien artean antagonismo handia zegoen politikan, ideologian eta ekonomian. Honek Gerra Hotza izeneko diplomazia-gatazka eragin zuen. Mundua bi bloketan banatu zen: Mendebaldeko blokea (AEB eta Mendebaldeko Europako aliatuak) eta bloke komunista (SESB eta Ekialdeko Europako aliatuak). Potentzia bakoitzak bere blokea kontrolpean zuen eta ordezkatzen zuen politika, ekonomia eta ideologia bera ezartzen zuen. Gerra Hotza tentsio-egoera etengabea izan zen, batez ere 1947-1953 eta 1980ko hamarkadan.
Mendebaldeko Blokea: Kideak eta Ezaugarriak
AEBen helburua komunismoa bere eremutik kanpo ez hedatzea zen. Horretarako, aliantza militarren sarea sortu zuten munduan:
- Mendebaldeko Europan ekonomia-laguntzak eman zituen (Marshall Plana) eta NATO (Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea) erakunde militarra sortu zuen.
- Munduko beste herrialdeekin egindako itunei esker, AEBek base militarren sarea izan zuten mundu osoan zehar.
Mendebaldeko Blokearen Politika-Sistema
Sistema demokratikoak ezartzearen alde egin zuten, hurrengo oinarriekin:
- Hauteskunde libreak.
- Botere politikoaren banaketa: legeak parlamentuetan egin (legegilea); gobernuek lege horiek betearazi (betearazlea) eta epaileek lege horiekin epaitu (judiziala).
- Herritarrei eskubideak eta betebeharrak aitortu.
- Politika-aniztasuna: elkartzeko eta partiduak sortzeko aukera.
Hala ere, demokrazia mugatua izan zen. AEBek diktadurak onartu zituzten komunismoa geldiarazteko helburuarekin (Asian, Afrikan, Latinoamerikan).
Ekonomia-Sistema
Ekonomia kapitalistaren alde egin zuten. Jabetza pribatuan eta merkatu librean oinarritzen da. Merkatu librea eskaintza-eskariaren legearen arabera funtzionatzen du. Gerraren ostean, estatuek ekonomian esku-hartzea areagotu zuten ekonomia-garapena errazteko.
Bloke Komunista: Kideak eta Ezaugarriak
Bloke Komunistaren Eraketa
Sobietar blokea Ekialdeko Europan ezarri zen: Polonian, Hungarian, Txekoslovakian, Errumanian eta Bulgarian. 1946tik 1948ra diktadura komunistak ezarri zituzten. Estatubatuarren ekimenen aurka egiteko antolatu ziren:
- COMECON (Elkarren Laguntza Ekonomikorako Kontseilua) antolatu zuten Marshall Planari erantzuteko. Sobietar herrialdeen ekonomiak koordinatzen zituzten.
- 1949an, SESBek Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zuen.
- Varsoviako Ituna (1955) eratu zuten, sobietarrekin zeuden herrialdeen arteko aliantza militarra, NATOri erantzuteko.
Gainera, komunismoa SESBen mende ez zeuden beste herrialdetan ere ezarri zen: Jugoslavian, Albanian, Txinan eta Ipar Korean.
Ekialdeko Blokearen Politika-Sistema
- Alderdi bakarreko sistemak ziren (komunistak). Gainerako alderdiak debekatuta zeuden.
- Botere politikoa ez zegoen banatuta erakunde ezberdinetan. Alderdi Komunistak botere guztia zuen. Ez zegoen askatasunik. Oso diktadura gogorrak ziren.
Ekonomia Planifikatuak
Bigarren Mundu Gerraren aurretik ekonomia kapitalista izan zen arren, ondoren ekonomia stalinista ezarri zuten Ekialdeko Europan. Enpresak estatuaren jabetzara pasatu ziren. Estatuak kudeatu eta administratzen zituen. Bost urteko planak jarri zituzten martxan, kanpo-merkataritza kontrolatu zuten eta merkataritza-askatasuna desagertu zen.
Norgehiagoka Militarra
Bigarren Mundu Gerraren ostean, AEBek bakarrik zituzten arma nuklearrak, baina 1949an SESBek lortu zituen. Armamendu-norgehiagoka hasi zen bi superpotentzien artean. Mota guztietako armak ekoitzi zituzten. 1957an, SESBek lehen satelite artifiziala jarri zuen orbitan: Sputnik. Kontinenteen arteko misilen ekoizpenean sobietarrak nagusi zirela esan nahi zuen. Espazioko norgehiagoka hasi zen bi superpotentzien artean. Gertaera nagusiak: espazioko lehen misio tripulatua (Juri Gagarin sobietarra lehen astronauta izan zen) eta lehen gizakia (AEB) Ilargira iristea (1969).