Bigarren Industria Iraultza, Gizarte Aldaketak, Langileen Mugimendua eta Inperialismoa

Historia5,43 KB

Kontzentrazio Ekonomikoa eta Bankuen Garrantzia

  • Kartelak: Mota bereko enpresek prezioak finkatzeko edo merkatua banatzeko egindako akordioak.
  • Trusta: Mota bereko enpresek enpresa bakarra sortzea, kartelaren helburu berberarekin.
  • Finantza Sozietatea: Era desberdinetako enpresak kontrolatzea, akzio gehienak edukiz.

Finantza edo banku kontzentrazioaren eraginez, banku handiak agertu ziren, eta horiek industriei kredituak eman edo industria, merkataritza eta nekazaritza enpresetan akziodun moduan parte hartzen zuten. Horrela, sendotu egin zen bankuen eta enpresen arteko lotura. Bankurik garrantzitsuenak: Deutsche Bank (Alemanian) eta Crédit Lyonnais (Frantzian).

Gizarte Aldaketak eta Langileen Mugimenduaren Bilakaera

Burgesiaren gizarte-nagusitasunak iraun egin zuen, baina mendebaldeko herrialdeetan proletarioen egoera hobetu egin zen. Esparru ekonomikoan, prezioak merkatu egin ziren, kontsumoak gora egin zuen, eta bizi-kalitatea hobetu egin zen. Lanaren esparruan, estatu askok lan eta gizarte legeria sortu behar izan zuten gehiegikeriak suntsitu, lanaldia arautu eta seguruak ezartzeko. Hori Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan gertatu zen.

Langileen mugimenduak kideak irabazi zituen estatuek biltzeko eta elkartzeko askatasuna aitortu eta langileen elkarteak legeztatu zituztenean. Alderdi sozialistak sortu ziren, agintea lortzeko eta gizarte-eraldaketak bultzatzeko. Lehenengoa eta indarrik handiena izan zuena Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata izan zen. Horren ostean, Frantzian, Erresuma Batuan, Italian eta Espainian beste batzuk sortu ziren.

Langileen internazionalismoa berreskuratzen ahalegindu ziren Parisen II. Internazionala sortuz. Kideak sozialistak ziren. Barne-arazoak eztabaidatzen ziren, marxista puruen eta errebisionisten arteko liskarra nagusiki:

  • Errebisionistak: Agintea modu demokratikoan lortzearen aldekoak ziren, hauteskundeen bidez eta ez iraultzaren bidez.
  • Marxistak: Iraultzaren aldekoak ziren.

Errebisionisten ideiek porrot egin zuten. II. Internazionalak inperialismoa kondenatu zuen, gerra salatu zuen, herrialdeetako proletarioak aurrez aurre jartzen zituelako eta ez burgesiaren kontra, proletarioen benetako etsaia izan arren.

Inperialismoa eta Kolonialismoa: Hedapenaren Arrazoiak eta Formak

1870etik aurrera, munduko potentzia handiek inperialismo hedatze koloniala abiatu zuten. Lurralde ahalik eta gehienen konkista eta ustiapen ekonomiko sistematikoa izan zuten oinarri.

Inperialismoaren Arrazoiak

  • Politikoak eta estrategikoak: Koloniak edukitzea herrialdeen handitasuna eta agintea neurtzeko egin zen. Gainera, arrazoi estrategikoak egon ziren: lurralde baten babesa, merkataritza-ibilbide baten kontrola...
  • Demografikoak: Koloniek nazioko soberakin demografikoak bidaltzeko eta barruko gizarte-tentsioak gutxitzeko lurraldeak ematen zituzten.
  • Ekonomikoak: Bigarren Industria Iraultzak gora egin zuenez, industriarako lehengaiak eta aduana-hesirik gabeko merkatuak behar ziren, industriako produktuak saltzeko. Kapitalismoaren garapenak kapitala inbertitzeko beste espazio batzuk eskatzen zituen.
  • Ideologikoak: Darwinen ideiak manipulatu, gizartean aplikatu eta modu interesatuan erabili zituzten arraza zuriaren nagusitasuna eta arraza zuriak mundu osoa 'zibilizatzeko' zuen eginkizuna aldarrikatzeko.

Menperatze Kolonialaren Formak

  • Kontzesioak: Herrialde independenteetatik lortutako abantailak ziren, eta potentziak eragin-esparruetan banatuta zeuden (adibidez, Txina).
  • Protektoratua: Bertako gobernuari itxuraz eusten zion, baina potentzia kolonizatzaileak kanpo-politika, armada eta baliabideen ustiapena kontrolatzen zituen, beste herrialdeetatik babesteko (adibidez, Egipto).
  • Koloniak: Potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren menpe zeuden lurraldeak ziren. Posizio, populatze edo ustiapen-koloniak izan zitezkeen.
    • Posizio-koloniak: Metropoliarentzat estrategikoak ziren lurraldeak kontrolatzen zituzten (adibidez, Lurmuturreko britainiar kolonia).
    • Populatze-kolonietan: Atzerriko biztanle ugari ezartzen ziren. Batzuek euren burua administratzen zuten (Australia, adibidez); beste batzuek, metropoliko lege eta erakundeak hartu zituzten (Aljeriako frantziar kolonia).
    • Ustiapen-kolonietan: Herritar gehienak indigenak ziren, eta kontrol administratibo eta militarraren menpe zeuden. Atzerriko potentziek baliabide ekonomikoak modu esklusiboan ustiatzen zituzten, indigenak eskulan moduan erabiliz.

Inperio Kolonialen Hedapena: Afrikaren Banaketa

1870ean, Afrika lurralde ia ezezaguna zen; europarrek kostako leku batzuk bakarrik okupatzen zituzten. Urte horretatik aurrera, potentzia kolonizatzaile nagusiek nahi zituzten inperioak sortu zituzten: Britainiarrek Kairo eta Lurmuturraren artean. Bi inperioek talka egiten zuten, eta beste potentzia batzuekin ere bai: Kongo, Alemania... Gatazkak saihesteko, Bismarckek Berlineko Konferentzia (1884-1885) antolatu zuen, eta Afrikaren banaketa erabaki zuten.

Bertan, kostako zati bat izateak barrualdea ere okupatzeko eskubidea ematen zuen. Ituna sinatu eta hurrengo egunetan, azkartu egin zen kontinentearen okupazioa.

Deskargatu

PDF Word HTML