Errenazimendua, Erreforma eta Inperio Hispanikoaren Gainbehera

Historia3,19 KB

Aro Modernoaren Hastapenak: Erlijioa, Gizartea eta Krisia

Errenazimendua: Gizakiaren Garrantzia

Gizakiak garrantzi handia du (antropozentrismoa). Teozentrismoa ez da egongo, antropozentrismoa baizik. Grezia eta Erroma eredu bezala hartu ziren.

Erreforma Protestantea

Erreforma Protestantearen ondorioz, Europako erlijio mapa aldatu zen:

  • Ingalaterra eta Irlandako toki batzuk: Anglikanoak.
  • Eskozia: Presbiterianoak (erreberak).
  • Suitza: Kalbinistak.
  • Ipar Europa (Noruegan): Luteranoak.

Kalbinismoa

Luteranismoa baino erradikalagoa zen, eta Suitzan hedatu zen.

Anglikanismoa

Ingalaterran sortu zen, Henrike VIII.aren monarkiaren eskutik. Erregea da botere erlijiosoa duena.

Kontraerreforma Katolikoa

Helburuak eta Neurriak

Elizak zituen akatsak zuzentzea zen helburua. Horretarako, neurri hauek hartu ziren:

  • Inkisizioa oso gogor jarri zen.
  • Jesuitak (Jesusen Konpainia) agertu ziren, San Inazio Loiolakoak sortuak.
  • Apaiztegiak sortu ziren kleroaren prestakuntza egokia bermatzeko.
  • Noblezia eta jende aberatsa joaten zen beraien kultura garatzeko.

XVII. Mendeko Krisialdi Ekonomikoa

Ezaugarri nagusiak

  • Gerrak eta izurriteak: Despopulazioa areagotu zen.
  • Emigrazioa: Amerikarako emigrazioa.
  • Kanporaketak: Juduen eta moriskoen kanporaketa.
  • Ekonomia: Zergak handitu ziren eta abeltzaintzako animalien kopurua jaitsi zen.

Erregimen Zaharreko Gizarte Estamentala

Pribilegiatuak

  • Goiko Noblezia: Latifundio handiak zituzten.
  • Noblezia Txikia (Kapareak): Lur jota geratu ziren Amerikako urre eta zilarra iristeak eragindako prezio igoeragatik.
  • Kleroa: Goiko kleroa ondo zegoen, baina behe kleroa pobretu egin zen.

Ez-Pribilegiatuak

Gehienak nekazariak ziren. Artisautza gutxi garatu zen, eta merkataritza haien eskuetan zegoen.

Inperio Hispanikoaren Gainbehera: Ondorengotza Gerra

Karlos II.a hil zenean, ez zuen ondorengorik utzi. Tronua Filipe V.ari utzi zion (Luis XIV.aren iloba).

Gatazka eta Aliantzak

Karlos Artxidukeak Espainiako tronua errebindikatu zuen. Holanda eta Ingalaterra Karlosen alde jarri ziren, Frantzia eta Espainia ez elkartzeko. Ingalaterra Filiperen alde jarri zen geroago, baldintza batekin:

Frantziako monarka hiltzen bada, Felipe ezin da inoiz izan Frantziako erregea.

Filipek onartu zuen baldintza hori. Espainian, Gaztelak Filiperen alde egin zuen, eta Aragoik Karlosen alde. Gerra sortu zen, eta Filipek irabazi zuen, Aragoiko Koroa zigortuz.

Erregimen Zaharreko Ekonomia eta Merkataritza

Manufakturak

Manufakturak sortzeko, kapitalistek lokala jarri, energia, lehengaiak, tresnak eta pertsonala kontratatzen zituzten. Produktuak merkatura eramateko egiten ziren, eta horrek konpetentzia sortzen zuen.

Nazioarteko Merkataritza

Espainiak eta Portugalek itsas monopolioa galdu zuten. Horren ordez, Errege Konpainiak sortu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML