Espainiako Gerra Zibila (1936-1939): Historia Laburra
BUIRTEKO KONTSERBADOREA (1933-1935)
Zentro-eskuinak 1933an hauteskundeak irabazi zituen. Lerrouxen Alderdi Erradikala gobernuan jarri zen. Erreformak geldiarazi eta kolpistei askatasuna eman zien. Neurri horiek, ezkerreko taldeen mesfidantza eragin zuten; ezkerrekoek, jarrerak muturreraino eraman zituzten.
Ezkerrekoek gaizki hartu zuten CEDA alderdiko kideak gobernuko ministroak izendatzea eta boterea modu ez-demokratikoan lortzea erabaki izana. Urriko iraultza piztu zen:
- Arrakasta izan zuten Asturiasen. Langile erakundeak meatze-arroak hartu zituzten baina Franco gobernuak aginduta, matxinada zapaldu zuten.
- Katalunian, gobernu autonomoak bat egin zuen matxinadarekin, Lluís Companys-ek zuzenduta. Mugimendua porrota izan ondoren, gobernu Generalitatea desegin eta gobernu autonomoko liberalak espetxeratu zituzten.
Iraultza zapaldu ondoren, gobernua krisian sartu zen. Ideologia-desadostasuna eta Alderdi Erradikalekoen ustelkeria zirela eta, gobernu koalizioa amaitu eta 1936an hauteskundetarako deia egin zen.
FRONTE POPULARRA
Ezkerra elkartuta aurkeztu zen hauteskundetara, Fronte Popular koalizioan.
Fronte Popularrak estu eta larri irabazi zuen. Gehiengo handia lortu zuen eserlekuetan, eskuinekoak ez zirelako elkartuta jardun. Gobernu berriak erreforma-politikari ekin eta presoak askatu zituen. Alcalá Zamora kargutik kendu eta ordez, Azaña izendatu zuten errepublikarako presidente.
Kalean gero eta amorru handiagoa zegoen. Greba orokorra: eliza erre, istilu armatuak, falangisten edo langile erakundeetako kideen artean. Askotan hildakoak. Zenbait militar, Mola jeneralak zuzenduta, Errepublika kentzeko konspirazioa antolatzen hasi ziren.
Eskuineko pistolariak Castillo tenientea ezkertiar erail zuten, Castillo tenientearen lagunek Calvo Sotelo erail zuten, eskuineko burua. Afrikako iparraldeko Espainiako tropen altxamendua azkartu zen, matxinatu ziren Franco jenerala zuzenduta.
GERRA ZIBILA PIZTEA
Kolpeak Elizaren bedeinkapena, armadaren zati batena, alderdi karlisten, monarkikoen eta falangisten babesa zuen. Estatu kolpeak Espainia bi eremutan banatu zuen:
- Nazionalak: Gaztela-Mantxaren eta Gaztela eta Leonen zati handiena, Galizia, Cáceres, mendebaldeko Andaluziaren zati bat, Nafarroa, Balearrak eta Kanariak hartu zituzten. Burgosen Defentsa Nazionalerako Junta sortu zuten, Franco gobernuburu izendatu eta matxinada babesten zuten alderdi guztiak alderdi bakarrean bateratu zituzten: FET y de las JONS.
Kolpearen ondoren gobernuak ia autoritate osoa galdu zuen. Sindikatuak eta zenbait herri-erakunde, horretaz baliatu ziren iraultza egiteko eta finkak eta fabrikak desjabetu zituzten. Herri-miliziak antolatu zituzten Errepublika defendatzeko. Baina ez zeuden ondo koordinatuta eta elkarren kontra ere aritu ziren. Herri armada sortu zen, armada horrek miliziak barruan hartu zituen baina zenbait taldek gobernuari obeditu ez ziotenez, errepublikanoak ahuldu ziren.
GATAZKA NAZIOARTEKO BIHURTZEA
Gerra zibilak herri eztabaida handia piztu zuen Europa osoan. Banaketa eragin zuen iritzi publikoan: batzuek Errepublikaren gobernu legitimoaren alde eta beste batzuek, kolpisten alde. Britainia Handia eta Frantzia konferentzia batera deitu eta esku ez sartzeko ituna sinatu zuten, gatazka beste herrialde batzuetara ez hedatzeko. Akordioa ez zuen inork kontuan hartu eta bi aldeak laguntza kanpotik lortu zuten:
- Errepublikak SESB-en laguntza lortu zuen.
- Matxinatuek laguntza handiagoa, armak eta soldaduak, Italia faxistatik eta Alemania nazitik lortu zuten, meatze-kontzesioen truke.
Errepublikanoak gainera intelektual ugarien babesa eta mundu osoko ezkerraren begikoa zuten. Milaka boluntario atzerritar beren herrialdetik atera ziren Brigada Internazionaletan parte hartzeko, hauek oso rol nabarmena izan zuten.