Frankismoaren Azken Aldia Euskal Herrian: ETA, Langileak eta Kultura

Historia3,23 KB

ETAren sorrera eta bilakaera

ETAren sorrera ETAren agerpenarekin Leizaolaren gobernuaren gainbehera etorri zen. ETAk tradiziozko nazionalismoaren haustura ekarri zuen. EAJk, Eusko Jaurlaritzaren sugarra erbestean, diktaduraren amaiera arte piztuta mantendu zuen arren, Euskal Herrian oposizioaren protagonista nagusi 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera, ETA izan zen. 1964tik ETAk askapen soziala nazionalismoarekin batu zuen. 1967tik aurrera ETAk ekintza armatuak areagotu zituen. Argi geratu zen ETA gero eta bideratuago zegoela bide armatura eta aktibismo iraultzailera, 1973an Carrero Blanco hil zutenean. Errepresioz erantzun zitzaion eta honek ETArekiko elkartasuna sendotu zuen. Horrela ETAko sei kideri heriotza zigorra ezarri zitzaion Gerra Kontseiluak 1970eko Burgosko prozesuan, baina ondoren, indultua eman zieten nazioarteko mobilizazioengatik. 1975ean bi kide fusilatu zituzten (Txiki eta Otaegi) FRAPeko hiru militanterekin batera. Madrilgo kafetegi bateko atentatuaren ondorioz (13 zibil lagun hil zituzten) ETAren zatiketa izan zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra.

Langile mugimenduaren suspertzea

Langile mugimenduaren suspertzea Tradiziozko erakundeetan (UGT, CNT, ELA) baino finkatuagoa zegoen CCOO inguruan langile mugimendua. Langile klasea egituratu eta legeria esparru berria aldarrikatu zuten. 62tik grebak ugaldu ziren eta errepresioa ez zen lehen urteetan bezain gogorra izan. Hala ere 1967tik Bizkaian errepresioa gogortu egin zen. Gobernuak salbuespen egoera ezarri zuen gatazkekin amaitzeko. Gipuzkoako egoera antzekoa zen, greba gehien zituen probintzia zelarik. Araba, aldiz, ez zen ia gatazkarik izan. PSOEren barnean, frankismoaren azken aldian, bere egiturak berritu ziren. Nicolas Redondo eta Enrique Mugika izan ziren Euskal Herrian alderdia zuzendu zutenak.

Kultura eraberritzea

Kultura eraberritzea Kultura ofiziala ez zen edozein jarduera erregimenaren oposiziotzat hartzeko arriskua zegoen. Aipatzekoa, euskara batuaren garapena, euskarazko liburuen argitalpena, Euskaltzaindiaren suspertzea, euskararen presentzia komunikabideetan, ikastolen sorrera, literaturaren, artearen eta musikaren bilakaera, “Ez dok hamairu” eta antzeko mugimenduen sorrera etab.

Elizaren jarrera aldaketa

Elizaren jarrera aldaketa Vaticano II. kontzilioaren ostean, Espainiako elizak erregimenarekiko jarrera aldatu zuen. 1968an Derioko Apaiztegian itxialdia egin zuten diktaduraren amaiera eskatzeko. 1973ko azaroan Zamorako espetxearen 6 apaizek gose-greba egin zuten eta beste Elizgizon batzuk Bilboko eta Donostiako apezpikutegiak okupatu zituzten elkartasuna adierazteko, eta Poliziak atera zituzten. 1974an Añoveroseko pastorala publiko egin zuen, aztertzen ari garen testua, euskal kulturaren eta identitatearen onarpena eskatzeko. Ekintza honek liskar handia sortu zuen Gobernuaren eta Vatikanoaren artean. Arias Navarroren gobernuak Añoveros erbesteratzeko agindua eman zuen Espainiako batasunaren kontra apologia egiteagatik. Elizak, ordea, gobernuari aurre egin zion eta Vatikanoren (Paulo VI.a Aita Santua) ordezkaria Tarancon kardinalak gobernua eskumikatzeko eta konkordatua apurtzeko mehatxua egin ostean, Arias Navarrok agindua erretiratu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML