Atmosferako Fenomenoak eta Energia Mota Nagusiak
Troposfera
Atmosferaren beheko geruza da, lurrazalarekin harremanetan dagoena. Troposferaren altuera aldatu egiten da urte sasoiaren arabera (udan altuagoa) eta latitudearen arabera (16 km ekuatorean, 9 km poloetan). Gasak konprimagarriak direnez, beheko partean metatzen dira gehienbat, eta geruza hori da atmosferaren aldetik dentsoena.
Ozono Geruza (Ozonosfera)
Lurraren atmosferako gas geruza da, ozono (O3) kontzentrazio handikoa. Geruza honek eguzkiaren frekuentzia handiko argi ultramorearen %97-99a xurgatzen du, beronek planetako bizitza kaltetu baitezake. Geruza hau estratosferan dago, 15 eta 35 km artean, planeta guztia inguratzen du.
Golkoko Korrontea
Mexikoko golkotik Ozeano Atlantikoaren iparraldera doan itsas laster beroa da. Karibeko beroa garraiatzen du, Ipar Amerikako kostaldetik igoz eta Labradorretik jaitsitako korronte hotzarekin elkartzen da. Tenperatura ezberdineko ur gurutzapen honek, mota askotariko izakiak bizitzea ahalbidetzen du, zetazeoak, arrainak, itsas txoriak, etab. Korronteak ondoren Atlantikoa gurutzatu eta korronte hilaratan kostaldera ailegatzen da. Mendebaldeko haizeak ura lurrundu egiten du eta honek ura gatzatzen du.
Klima
Klima eskualde bateko egurats edo atmosfera-egoeren seriea da, denbora luzean neurtuak. Egoera guztiak kontuan hartzen direla, bai adierazgarriak, bai ez ohikoak egoeren gertaerak, beren dinamika, nola gertatzen diren eta zein erritmotan gertatzen diren tokiko eguratsaren neurri estatistikoak, urtekoak eta hilabetekoak, kontuan hartzen dira: tenperatura, prezipitazioa, eguzki-orduak, argia, hezetasuna, haizearen abiadura, etab.
Foehn Efektua
Erliebe menditsuetan gertatzen den efektua da, eta gertatzen da aire hezea mendian gora egiten duenean eta tenperatura baxuagoa aurkitzean ur-lurruna kondentsatzen da hodeiak sortuz. Oso ohikoak dira prezipitazioak haizealdeko mendi-hegaletan. Ondorioz, itzelezko kontraste klimatikoa gertatzen da bi hegalen artean, hezetasun handiarekin eta euria alde batean eta eguraldi oskarbia eta tenperatura epelagoa bestean.
Enbata (Galerna)
Enbata edo galerna Bizkaiko golkoko kostaldean gertatzen den bat-bateko itsasoko haize-bolada hotz eta gogorrari deitzen zaio. Haize mota honek bereziki udaberri eta udazken bitartean izaten da. Haizearen norabidea mendebaldetik ipar-mendebaldekoa izaten da eta oso gogorra, ondorioz, itsasoa zakartuz batera olatu handiak izaten dira, oso arriskutsua dena arrantzaleentzat.
Tanta Hotza
Udara bukaeran Mediterraneoko uraren tenperatura altua da (25ºC ingurukoa). Horrek ur-lurrun kantitate handia botatzen du atmosferara. Horrekin batera atmosferan -altueran- fronte hotza badago: ezegonkortasun egoera ematen da. Ez-egonkortasunak lagunduta itsasotik igotzen den ur-lurruna kondentsatuz doa. Lainoa oso erraz handitzen da, izan ere, zonalde hotzarekin topo egiten baitu. Ondorioak: ekaitz bortitzak, txingorra, uholde arriskua, etab.
Energia Berriztagarria
Iturri naturaletatik sortzen den energia mota da, baliabide oso ugariak eta agortezinak dira, gainera birsortu egin daitezke. Adibidez: eguzki energia, haizea, itsasoa...
Energia Berriztaezina
Energia mota hau erabiltzeko kopuru finko bat dauka, hau da, behin naturan aurkitzen dugun guztia erabilita ezin dugu berriz erabili milioika urte pasa beharko zitekeela berriz agertzeko. Esaterako, petrolioa energia berriztaezina da.