Biztanleria eta Demografia: Espainiako Biztanleria-Geografia

Geografia9,57 KB

Biztanleria: Momentu jakin batean lurralde jakin batean bizi diren pertsonen multzoa
Demografia: biztanleria ikuspegi kuantitatibotik aztertzen eta hainbat turrietatik jasotako estatistika-datuak dituen zientzia
Biztanleria-geografia: biztanleriaren eta espazioaren arteko harremana aztertzen duena, haien bilakaeraz, efektiboez, banaketaz eta egituraz arduratzen dena.

Espainian iturri garrantzitsuenak: ZENTSUA: herrialdeko, une jakin bateko biztanleriaren zenbaketa ndibidualizatua
Datu demografikoak (adina, egoera zibila, jaioterria, herritartasuna, hizkuntza, ikasketa-maila), ekonomikoak eta sozialak bildu
Errolda Espainian hamar urtean behin egin ● 1981etik, 1 urtean amaitutako urteetan.

○ UDAL-ERROLDA: udalerri bateko bizilagunen erregistroa. Datu demografikoak, soeko
Dokumentu dinamikoa, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean eguneratua ● Bizileku-aldaketagaten baja eta altekin eta bizilagunen jaiotza/heriotza

○ ERREGISTRO ZIBILA: jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak jaso ■ Datu horiekin, Estatistikako Institutu Nazionalak Biztanleriaren Mugimendu Naturalari buruzko estadistikak landu
ESTATISTIKAK: hainbat iturritatik datozen datuak bildu
INKESTAK: informazio xeheagoa eman ● Biztan lagin txikiagoekin egin ● Gehien erabiltakoak: INEren

MUGIMENDU NATURALA: Toki bateko biztanleriak arrazoi naturalengatik izaten duen aldaketa ○ Jaiotzen eta heriotzen arteko aldearen emaitza. Balantzeak hazkunde naturala edo begetatiboa izena du. ○ Mugimendu naturalaren azterketa tasa izeneko indizeetatik abiatuta egin.

● BEREZKO HAZKUNDEA NATURALA (absolutua): lurralde batean zenbat handitu/txikitu den biztanleria arrazoi biologikoengatik/naturalengatik
● BEREZKO HAZKUNDEAREN-TASA (erlatiboa): urtebetean jaiotakoen eta hildakoen kopuruaren arteko erlazioa 1000 biztanleko

●JAIOTZA-TASA: Urtebetean eremu geografiko batean gertatzen diren jaiotza-kopurua da.

● BIZI-ITXAROPENA: biztanleria-talde bateko pertsona guztiek bizi izandako urte-kopurua eta kolektibitate hori osatzen duten gizabanakoen kopurua

BIZTANLERIAREN EGITURA EKONOMIKOA

● Biztanleria aktiboa: ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana ematen duten edo horretarako prest dauden, eta lan bila ari diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonen multzoa ○ Landuna zein langabezian dagoena

● Biztanelria ez aktiboa: ordaindutako lanik egiten ez duena eta horrelako lanik egiteko baldintzak betetzen ez dituena ○ Erretiratuak, errentadunak, ikasleak eta etxeko langileak


MIGRAZIO-MUGIMENDUAK

● Migrazioa: biztanleriaren lekualdatzeak dira espazioan, arrazoi ekonomiko eta sozialengatik
● 2 termino bereizi: ○ Emigrazioa: biztanleria bere jatorrizko lekutik irtetea ○ Inmigrazioa: biztanleriaren helmuga batera iristea
● MIGRAZIO-SALDOA: inmigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea

BARNE MIGRAZIOAK

Ezaugarriak ● XIX. azken herena eta 1975 arteko krisiaren artean izan ● Migrazio bolumen handia: 11 milioi baino gehiagori eragin ● Zergatia: lana lortzea ● Migrazio korronteak noranzko bakarrekoak: landatik hirira

● Landa-exodoa: migrazio masiboa landa-eremuetatik hiri-eremuetara, betirako edo aldi baterako
● XIX. mendeko azken hamarkadan hasi eta XX. mendean zehar iraun ○ Gerra Zibila eta gerraostean geldialdi-etapa○ Intentsitate handikoa: 60ko hamarkadan

Gaur egungo barne-migrazioa

Hiri handietatik hiri ertainetarako egoitza-migrazioak: Etxebizitzaren prezioak edo familia bakarreko etxebizitzen eskariak eta ingurumen-kalitate handiagoak eragindakoak.

● Erretiratuak jatorrizko landa-eremuetara itzultzeko migrazioak.
● Migrazio “berriak”: landetan bizi diren gazteak. Hiri exodoa? Herri abandonatuak berreskuratzen, Ekonomia alternatiboak sortzen laguntzen: landa-turismoa, nekazaritza ekologikoa...

● Hasiera batean hirigune handietan kokatu ziren etorkinak, ○ Azken urte: nekazaritza intentsibo teknifikatua, turismoaz baliatuz (medi,anda,levan)
Gaur egun, aldi baterako migrazioak ere gertatu:
○ PENDULU-MUGIMENDUAK edo mugikortasun pendularra ■ Egunero edo astero izan: lantokira, ikastegietara, erosketetara...■ Ordu jakinetan burutu (“hora punta”) joan-etorriak
○ ENARA MIGRAZIOAK:■ Nekazaritzako hainbat kanpainek eragindakoak: Uztak biltzea. Esaterako Marrubiak: Huelvan Mahatsa: Errioxan

○ OHITURETAN ETA AISIALDIAN IZANDAKO ALDAKETEK
ERAGINDAKO MUGIMENDU BERRIAK: ■Asteko zenbait egunetan hirian eta zenbait egunetan landetan bizi diren pertsonak ■ Zubiak


KANPO-MIGRAZIOAK

● Espainia emigranteen herrialdea izan XIX. mendearen erdialdetik 1975era arte. Emigrazio-eremu nagusiak: itsasoz haraindikoak eta Mendebaldeko Europakoak izan
● XX. mendeko 80ko hamarkadaz geroztik...kanpoko emigrazioak behera egin, Espainia etorkinen herrialde hartzaile bihurtu, Joera horrek atzera egin egungo krisi-egoeraren ondorioz.
Ozeanoen arteko emigrazioa

Bilakaera: Goreneko lehen etapa (XIX. mendearen erdialdetik 1914ra.) Faktoreak: Espainiako aldeko politika Latinoamerikako herrialdeen immigrazio-politika. Jatorria: Galizia, Asturias, Kanariak. Helmuga: Argentina, Kuba, Brasil. Emigratzailearen profila: gizonezkoa, kualifikazio txikiko nekazaria. Nekazaritzan arituko dira.

○ Krisiaren lehen etapa (1914-1949). Geldialdia: Nazioarteko eta Espainiaren beraren inguruabar politikoen ondorioz. Mundu-gerrak, 1929ko krisiak, Espainiako Gerra Zibila eta gerraostea.

○ Goreneko bigarren etapa (1950-1960). Itsasoz haraindiko emigrazioa suspertzea Joan-etorriak erraztako faktoreak: Nazioarteko isolamendua haustea Erregimen frankistak migrazioaren aurkako politika leundu Jatorria: Galizia, Kanariak. Helmuga: Venezuela, Argentina, Brasil. Emigratzailearen profila: Lanerako eta teknikarako kualifikazioa duen gizona. Petrolio-baliabideak (Venezuela), nekazaritza eta ndustria-enpleguak ustiatzea izango du lan-xede.

○ Azken etapa, 1960tik gaur egunera Jaitsiera handia Europako korrontearen gorakadarekin batera. Gaur egun oso kopuru baxuak (kualifikatuak eta teknikoak) Itzulera da nagusi.

EUROPARA EMIGRAZIOA Europako emigrazio iraunkorra IIMG ondoren agertu. 3 ETAPA
○ XX. mendearen erdialdera arte. Helmuga: Frantzia. Jatorria: Levante, Nafarroa eta Gaztela-Leon Emigratzailearen profila: Sasoiko nekazariak Eraikuntzako langileak Etxeko zerbitzua 1939tik aurrera, errefuxiatu politikoak.

○ 1950-1973: goraldiko etapa. Fenomenoaren intentsitate handia, batez ere 60ko hamarkadan. Faktoreak: IIMGren ondoren Europako herrialdeak berreraikitzeko beharrak. Bertako biztanleriak estaltzen ez duen enplegu-eskaintza. Nekazarien soberakina, landako mekanizazioaren ondorioz. Espainiako industriak ez du langabetuen soberakin hori xurgatzen. Latinoamerika etorkinak mugatzeko politikara itzuli Jatorria: Andaluzia, Galizia. Helmuga: Frantzia, Alemania eta Suitza. Emigratzailearen profila: kualifikazio gutxiko gizonak nekazariak eta langileak).

○ 1973tik: gainbeheraren etapa.● 1973ko krisia eta horren ondoriozko langabezia. Ordutik, gutxieneko mailetan egon Aldi baterako emigrazioa Izan urtebete baino gehiago ez
■ Andaluziarrei eta galiziarrei eragin


ATZERRIKO INMIGRAZIOA 1990eko hamarkadaren hasieran, Espainia etorkinen hartzaile bihurtu ○ Eskulana eskatzen duen Espainiako ekonomiaren hedapen-fasearekin bat etorri. Nekazaritza, eraikuntza eta zenbait zerbitzu

● 2008an legezko etorkinak 5 milioi baino gehiago izan
○ Espainiako biztanleriaren % 11.3.
○ Gizonak nagusi (% 53.19) diren arren, sexuen artean oreka handia
○ Zifra honi legez kanpoko milioi bat inguru gehitu behar.
● 2008an: krisi ekonomikoa eta langabezia tasa handia Espainian
○ 2009tik aurrera fluxua moteldu
○ Jatorrizko herrialdeetara itzultzeko fenomenoa ere gertatu

● Jatorria: Europa: Errumania, Erresuma Batua, Alemania Ipar Afrika: Maroko Hego Amerika: Ekuador Kolonbia, Bolivia
● Helmugak: 2/3ak: Kataluniako, Madrilgo, Valentziako eta Andaluziako autonomi erkidegoetan bildu

BIZTANLERIAREN HAZKUNDE ERREALA

EGITURA, SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA

Egitura sexuaren arabera ● Sexuaren arteko egitura: Biztanleria osatzen duten gizon-emakumeen arteko erlazioa
● Erlazioa (sexu-ratioa): Maskulinitate- eta feminitate-tasaren bidez adierazi Biztanleria osorako kalkulatu edo adin-talde batzuten

Espainiako biztanleriaren sexuaren araberako egiturak edozein biztanleriaren ohiko portaerak bete
○ Gizonezkoak gehiago jaio emakumezkoak baino. ○ Efektiboak helduaroan berdindu
○ Desoreka berri bat agertu: emakumeen aldekoa, adin zaharrean.
■ Zergatik jokabide hori?
● Gizonen heriotza-tasa handiena.
● Gizonak gehiago migratu kanpora.

Adinaren araberako egitura: biztanleria adin-taldeka nola dagoen osatuta adierazi
○ Biztanleria hiru adin-taldetan egituratzen da:
■ Gazteak (0-14), helduak (15-64) eta adinekoak (65 eta gehiago)
○ Gaztetasun-indizea eta zahartasun-indizea kalkulatuz neurtu
■ Biztanleria gaztetzat: gazteen ehuneko %35 gorakoa
■ Biztanleria zaharra: adinekoen ehunekoa %12 gorakoa

Deskargatu

PDF Word HTML