Logistika eta Industria: Kontzeptu Garrantzitsuak
Plataforma logistikoak
Eragileek salgaien garraioaren logistikarekin lotutako jardueretarako baliatzen dituzten inguruak.
Tertziarizazioa
Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (barne-produktu gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.
Industria
Lehengaiak eraldatuz produktuak ekoizten dituzten jarduera eta prozesuen multzoa da.
Enpresa
Erakunde ekonomiko eta sozial bat da, gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkiona, ahalik eta modu eraginkorrenean, ekoizpen-faktoreak, kapitala eta lana alegia, bateratuz.
Holding
Hainbat eratako enpresak kontrolatzen dituen finantza-sozietatea, haien akzio guztiak edo parte garrantzitsu bat duelako.
Deskokatze industriala
Lantegi industrial bat bere jatorrizko kokapenetik beste batera (beste hiri, eskualde, herrialde edo kontinente batera) osorik edo partez lekualdatzea, ekoizpen-kostuak murrizteko (soldatetan, zergetan, etab.) eta, hala, enpresaren mozkinak handitzeko. Globalizazioari lotutako prozesu bat da.
Goi-teknologiako industria
Ezagutza zientifiko eta teknologikoen berritze azkarra eta konplexutasun-maila handia ezaugarri dituen industria mota, I+G-ko etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen duena.
Portu lehorra
Salgaien terminal multimodala, herrialde baten barrualdean kokatua eta itsas portuekin lotura zuzenak dituena, eta aduana-zerbitzuak ere izan ditzakeena.
Frankizia
Juridikoki desberdina den enpresa baten establezimendu-katea. Kontratu baten bidez, frankiziatzaileak kontzesionarioei marka bat edo merkataritza-formula bat ustiatzeko lizentzia ematen die diru kopuru baten truke, eta laguntza, publizitatea, etab. ematen dizkie.
Garraio azpiegiturak
Garraio sistemaren oinarri materiala, hau da, eraikin finkoak: errepideak, autobideak, portuak.... Azpiegitura hauetaz gain, garraio-baliabideek ere garraio-sistema osatzen dute. Hauek osagarri mugikorrak dira: autobisak, ontziak, hegazkinak.
Garapen iraunkorra
Garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena, ondorengo belaunaldien garapena oztopatu, eragotzi edo baldintzatu gabe.