Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Gida Osoa

Geografia2,14 KB

Nekazaritza eta Abeltzaintza

Definizioak

Nekazaritza

  • Intentsiboa: Produkzio-tresnak (langileak, makinak, ongarriak...) era intentsiboan erabiliz, lurzati bati etekin handiena ateratzen saiatzen den nekazaritza-sistema.
  • Estentsiboa: Teknologia gutxi erabiltzen duen nekazaritza mota. Lurrak garrantzi handia du, eta ekoizpena lurraren emankortasunaren eta klimaren menpe dago.

Abeltzaintza

  • Intentsiboa: Ahalik eta denbora laburrenean abelburu gehien ekoiztea du helburu. Inbertsio handiak egiten dira azpiegituretan, teknologian, langileetan eta elikaduran. Abelburuak ukuiluetan hazten dira eta pentsuz elikatzen dira.
  • Estentsiboa: Ingurumenaren menpeko jarduera da. Abereak larreetan eta uztondoetan bazkatzen dira. Arraza autoktonoak eta teknika tradizionalak erabiltzen dira.

Beste Kontzeptu Batzuk

  • Nekazaritza ustiapena: Enpresaburu baten ardurapean nekazaritza-produktuak ematen dituen unitate ekonomikoa.
  • Erabilitako Nekazaritza Azalera (ENA): Landutako lurren eta larreen azalera. Ez ditu beste lur batzuk hartzen, hala nola lur antzuak, sastrakak edo basoak.
  • Nekazaritza Politika Bateratua (NPB): Europar Batasuneko estatuetan aplikatzen den nekazaritza-politika. Europako merkatu bakarra sortu eta arautzea du helburu, besteak beste.
  • Akuikultura: Uretako landare eta animalia espezieak haztea, bai itsasokoak, bai ur gezakoak.
  • Industria: Lehengaiak eraldatu eta produktuak ekoizteko jarduerak biltzen dituen sektorea.
  • Enpresa: Gizarteari ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen dizkion erakunde ekonomiko eta soziala.
  • Holding: Hainbat enpresa kontrolatzen dituen finantza-sozietatea.
  • Deslokalizazio industriala: Industria bat beste toki batera eramatea, produkzio-kostuak murrizteko.
  • Goi-teknologiako industria: Ezagutza berrikuntza etengabeak eta oinarri teknologiko sendoak dituen industria.

Deskargatu

PDF Word HTML