Coulomben legea eta eremu magnetikoak: Oinarrizko kontzeptuak
1. Coulomben legea
Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala. Hau da:
F12 = k · q1 · q2 / d2
non:
- F12: 1 kargak 2 kargari eragindako indarra.
- k: Proportzionaltasun konstantea, ingurunearen araberakoa. Hutsean edo airean,
k = 9 · 109 Nm2/C2. - q1 eta q2: Kargen balioak.
- d: Kargen arteko distantzia.
Bi kargak zeinu berekoak badira, indarra aldaratzailea izango da. Aurkako zeinukoak badira, aldiz, erakarri egingo dute elkar.
Formula bektorialki adierazita:
F12 = k · q1 · q2 / d2 · u12
non u12 1 kargatik 2 kargara doan bektore unitarioa den.
Newtonen 3. legearen arabera (akzio-erreakzioa), 2 kargak 1 kargari...