Fisika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Efektu Fotoelektrikoa: Azalpena eta Einsteinen Teoria

Fisika3,18 KB

Efektu Fotoelektrikoa

Deskribapena

Gainazal metaliko batzuk argiaren eraginpean jartzean (argi ikusgaia edo ultramorea), gainazal horiek elektroiak igortzen dituzte (fotoelektroi izenekoak). Fenomeno horri efektu fotoelektrikoa deritzo.

- W -> elektroiak metaletik erauzteko egin beharreko lana, 0 lotura-energiaren menpekoa. Erauzketa-lana edo metalaren lan funtzioa deritzo.

- V -> Anodoa negatiboki konektatzen denean aldarapen-potentzialaren balio konkretu bat non d elektroirik ez den iristen anodora. Geldiarazpen-potentziala deritzo. Ezmax = e · Vd

Fisika Klasikoak Azaltzen Ez Dituen Fenomenoak

  1. Elektroien igorpena f maiztasuna, maiztasun minimo bat baino handiagoa denean bakarrik gertatzen da: maiztasun minimo hori metal bakoitzaren ezaugarri
...
Jarraitu irakurtzen "Efektu Fotoelektrikoa: Azalpena eta Einsteinen Teoria" »

Eremu Fisikoak: Definizioa, Motak eta Gradientea

Fisika1,42 KB

Eremu Fisikoak: Definizioa eta Motak

Espazioaren zonalde bateko puntu bakoitzean magnitude fisiko batek balio bat hartzen badu, eremu bat dugula esango dugu.

Eremu Motak

Eremu Eskalarrak

Eremua definitzen duen magnitudea eskalarra da.

Adibide ezagunak:

  • Tenperatura eremua
  • Presio eremua (biak meteorologian asko erabiliak)

Eremu Bektorialak

Eremua definitzen duen magnitudea bektoriala da.

Aurten ikasi behar ditugun eremuak mota honetakoak izango dira:

  • Eremu grabitatorioa
  • Eremu elektromagnetikoa, etab.

Eremuen Ezaugarriak

Eremu Uniformea

Eremu bat uniformea dela esaten da bere puntu guztietan balio berdinak baditu.

Adibidez: grabitatea gure gelan.

Eremu Konstantea

Eremu bat konstantea da magnitude fisikoaren balioak ez direnean aldatzen denborarekiko.

Adibidez: igerileku...

Jarraitu irakurtzen "Eremu Fisikoak: Definizioa, Motak eta Gradientea" »

Uhin Geldikorrak: Definizioa, Ezaugarriak eta Ekuazioak

Fisika2,75 KB

Norabide berean baina aurkako noranzkoan hedatzen ari diren anplitude eta maiztasun bereko bi uhinen interferentziaz sortzen diren uhinei uhin geldikorrak deritze.

Esate baterako, uhin-higidura ingurune mugatuetan –hodi itxi batean edo muturretan finkaturiko soka batean– hedatzean sortzen dira uhin geldikorrak, ingurunearen muturretan sorturiko islapenen ondorioz.

Uhin Geldikor Baten Ekuazioa

Interferentziaren eraginez sorturiko uhin geldikor baten ekuazioa lortzeko, gainezarpen-printzipioa erabiliko dugu. Demagun OX ardatzaren norabidean elkarren aurkako noranzkoaz hedatzen ari diren bi uhin harmoniko ditugula, anplitude eta maiztasun berekoak. Koordenatu-jatorri modura islapena gertatzen den hormako puntua harturik, x abzisako puntuan t...

Jarraitu irakurtzen "Uhin Geldikorrak: Definizioa, Ezaugarriak eta Ekuazioak" »

Fisika Kuantikoa eta Elektromagnetismoaren Oinarriak

Fisika2,69 KB

Faradayren Legea

Eremu magnetiko aldakorrek korronte elektrikoa induzitzen dute zirkuitu batean. Horretarako, korronte induzitua magnitude fisiko baten bidez kuantifikatu behar da. Magnitude hori korronte-intentsitatea izan zitekeen, baina korrontea zirkuitua egiteko erabiltzen den materialaren erresistentziaren araberakoa da. Hori dela eta, hobe da indar elektroeragile (IEE induzitua) deritzon magnitudea erabiltzea. [Formula]

Aplikazio Praktikoak

Faradayren legeak aplikazio praktikoak ditu sorgailu elektrikoetan:

  • Alternadorea: Korronte alternoa sortzen du.
  • Dinamoa: Korronte jarraia sortzen du.

Lenzen Legea

Faradayren saiakuntzatik abiatuta, zirkuitu batean induzitutako korronte elektrikoa zirkuituko fluxu magnetikoaren aldaketaren ondorioz sortzen...

Jarraitu irakurtzen "Fisika Kuantikoa eta Elektromagnetismoaren Oinarriak" »

Fusio Nuklearra: Etorkizuneko Energiaren Gakoa

Fisika2,41 KB

Fusio Nuklearra: Etorkizuneko Energia

Zer da Fusio Nuklearra?

Fusio nuklearra deritzon erreakzioan, bi nukleo arin batu egiten dira, nukleo astunago bat eratuz. Prozesu horretan energia kantitate oso handia askatzen da. Adibidez, hidrogenoaren deuterio eta tritio isotopoen fusioa ezaguna da.

Fusio-erreakzioan, nukleoak asko hurbildu behar dira, eta haien arteko aldarapen elektrostatikoa gainditzeko energia handia behar da: aktibazio-energia. Horretarako, tenperatura oso altuak behar dira. Erreakzioa gertatzean, energia izugarria askatzen da, eta horrek erreakzioa mantentzen laguntzen du.

Etorkizuneko energia-iturritzat jotzen da, hondakin erradioaktibo arriskutsurik sortzen ez duelako eta erregaiak (adibidez, itsasoko uretako deuterioa) ugariak...

Jarraitu irakurtzen "Fusio Nuklearra: Etorkizuneko Energiaren Gakoa" »

Argazki-Kamera: Sistema Optikoaren Funtsa

Fisika2,75 KB

Argazki-kamera, tresna optiko bezala, sistema optiko batek eta hartzaile
fotosentikor batek osatzen dute. Sistema optikoa (OBJEKTIBOA), objektuaren irudi erreal
eta alderantzikatua hartzailearen gain proiektatzeaz arduratzen da. Hartzailea, bere
aldetik, argiarekiko sentikor den emultsio-geruza batez estalitako plaka edo pelikula batez
osatuta dago, eta mintz horrek errebelatu-prozesu baten bidez objektuaren erreprodukzioa
emango digu.
Argazki-kameraren osagai desberdinen eskema: objektiboa (1), diafragma (2), kamera
iluna (3), obturadorea (4) eta pelikula fotografikoa (5).
Argazki-kamera, irudian ikus daitekeenez, nahikoa erraz pareka daiteke,
funtzionamenduaren ikuspegitik, giza begiarekin. Argazki-kameraren objektiboak (1),
kornea/ /kristalino akoplamenduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Argazki-Kamera: Sistema Optikoaren Funtsa" »

Eremu Magnetikoak: Indukzioa, Legeak eta Materialak

Fisika4,33 KB

Espira baten inguruko eremu magnetikoa

Espira baten inguruko eremu magnetikoan aldaketa bat gertatzen denean, espiran indar elektroeragile bat sortzen da. Lau printzipio:

  1. Eroale batetik zehar korrontea zirkulatzean, eroalearen inguruan eremu magnetiko bat sortzen da. Korrontearen balioa handitzen bada, fluxuarena ere bai. Korrontea sinusoidala bada, fluxua ere bai.
  2. Espira bat, denboran zehar aldatzen den eremu magnetiko baten eraginpean badago, espira horretan tentsio bat induzituko da (Faraday-ren legea).
  3. Korronte batez zeharkatutako eroale bat eremu magnetiko baten barruan badago, eroale horren gainean indar bat agertuko da (motor ekintza). (Biot eta Savart-en legea).
    F = B · L · I · sinα (non: B = indukzioa; L = eroalearen luzera; I = intentsitatea
...
Jarraitu irakurtzen "Eremu Magnetikoak: Indukzioa, Legeak eta Materialak" »

Fisio Nuklearra: Definizioa, Prozesua eta Erabilerak

Fisika6,01 KB

Sarrera

Erradiaktibitate naturala ezagutu zen garai berean, hainbat esperientzia egiten ari ziren atomoak partikulekin bonbardatuz (Rutherford-en eredu atomikoa). Horietan ere erradiazio naturalaren pareko portaera zuten erradiazioak gertatzen ziren. Horiek aztertzen jarraitu zuten, erreakzio nuklearren bidez erradiazio artifizialak eraginez. Horrela ikusi zen, nukleo atomiko astun batzuk zatitu egin daitezkeela, kanpotik eraginez, nukleo txikiagoetan, eta hori gertatzean energia kantitate handiak askatzen direla; hortik aurrera garatu da nukleoen fisioa deritzona.

Definizioa

Fisio nuklearra erreakzio nuklearra da, zeinean nukleo astun bat, neutroiez bonbardatuz, zatitu egiten den eta bi nukleo arin sortu. Prozesu horretan, zenbait neutroi eta...

Jarraitu irakurtzen "Fisio Nuklearra: Definizioa, Prozesua eta Erabilerak" »

Lupa: Funtzionamendua eta Optika Geometrikoa

Fisika2,5 KB

Sarrera

Lupa optika geometrikoaren bidez azter daitekeen tresna optikoa da. Denok dakigu luparen eginkizun nagusia objektu txikiak handiago ikustea dela. Beraz, optika geometrikoaren bidez aztertuko dugu nola burutzen duen eginkizun hori.

Luparen Sistema Optikoa

Lupa lente konbergente bakar batez osatutako tresna optikoa da. Lente konbergenteek sortutako irudiak objektuaren posizioaren arabera aldatzen dira. Horrela, urruti dauden objektuen irudiak errealak, txikiagoak eta alderantzizkoak dira; baina fokua baino gertuago dauden objektuenak, berriz, birtualak, zuzenak eta handiagoak dira.

Horregatik, luparen eginkizun nagusia gertuko objektuak handiago ikusaraztea denez, objektua fokua eta luparen artean kokatu beharko da. Lupak objektura gehiago...

Jarraitu irakurtzen "Lupa: Funtzionamendua eta Optika Geometrikoa" »

Coulomben Legea eta Eremu Elektrikoa: Definizioa eta Sinonimoak

Fisika4,63 KB

Coulomben Legea

Bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.

Ezaugarriak:

  • Indarra kargak lotzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da.
  • Kargak zeinu berekoak direnean, indarra aldaratzailea da.
  • Bi kargak aurkako zeinukoak direnean, elkar erakartzen dute.
  • Distantziarako indarrak dira, eta ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
  • Beti binaka agertzen dira, akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera. Hau da, F12 eta F21 indarrek modulu eta norabide berak dituzte, baina elkarren aurkako noranzkoa dute: F12 = -F21 | F12 = F21 = k |q1||q2|/r2.
  • Gainjartzearen printzipioa
...
Jarraitu irakurtzen "Coulomben Legea eta Eremu Elektrikoa: Definizioa eta Sinonimoak" »