Grabitazio-eremuak: kontserbakortasuna, Newtonen legea eta Keplerren legeak
Indar-eremu kontserbakorrak eta energia
Gorputz bat altuera jakin bateraino igotzeko, lana egin behar dugu indar grabitatorioen aurka. Lan hori, egindako bidea edozein delarik ere, pilatu egiten da energia potentzial modura, eta geroago erabat berreskura daiteke. Horrek adierazten du indar grabitatorioak indar kontserbakorrak direla.
Indar-eremu kontserbakorra da partikula bat A puntutik B puntura eramateko eremuaren indarrek egindako lana soilik hasierako eta amaierako puntuen mende daudenean, eta ez egindako bidearen mende.
Newtonen grabitazio unibertsalaren legea
Newtonen grabitazio-unibertsalaren legeak dio: "Bi partikula materialek elkar erakarri egiten dute, beren masen biderkaduraren zuzenki proportzionala den eta beren arteko distantziaren
...