Unibertsitatea mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Metodo hipotetiko deduktiboa, falazia ohikoenak eta egia irizpideak

Filosofia eta etika-n eguneratua3,34 KB

1. Metodo Hipotetiko Deduktiboa

Natura zientzietako metodo honek hiru maila ditu:

  • Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
  • Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira, fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak aztertzen dituzte. Hasieran hipotesiak besterik ez dira izaten, baina, egiaztatuta geratzen direnean, lege naturaltzat hartzen dira.
  • Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke.

5. Falazia Ohikoenak

Argudioetan akatsak sortzen dituzten arrazoibideak dira:

  • Galdera konplexuak: Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da halako galderak egitea, baina solaskidearentzat tranpak ere izaten dira askotan.
...
Jarraitu irakurtzen "Metodo hipotetiko deduktiboa, falazia ohikoenak eta egia irizpideak" »

Ezkuntzaren soziologia: objektua, gizartematzea eta eskolaren funtzio sozialak

Filosofia eta etika14,61 KB

1. Zein da orain arte hezkuntzaren soziologiak hartu duen objektua, eta zergatik dauzkigu soziologia egiteko aukera guztiak objektu horrek?

Soziologia, gizarte zientziak edo giza zientziak bezala ezagutzen dugun horietako bat da. Ikerlana gizartea eta gizakia bera da, gizakia baitan; baita gizakiek osatzen dituzten lankidetza, talde, erakunde edo instituzioak aztertzea ere. Erlazio sozialak, fenomenoak, jarrerak, egiturak, taldeak eta instituzioak aztertzen ditu.

Hezkuntzaren soziologiak hezkuntza-erlazioak, fenomenoak, taldeak eta instituzioak aztertuko ditu. Baina aurreko kontzeptu hauek definitua izan daitezen eta objektua (hezkuntzaren soziologia) eraikitzeko, teoria bat behar da. Soziologia lanean ibili bada, hezkuntzaren inguruko teoriarekin...

Jarraitu irakurtzen "Ezkuntzaren soziologia: objektua, gizartematzea eta eskolaren funtzio sozialak" »

Kritika mendebaldeko zibilizazioari, bitalismoa

Filosofia eta etika1,75 KB

Nietzschek mendebaldeko ​kultur ​tradizioaren eta ​erlijioaren ​kritika garratza egin zuen. Filosofo honek ​erlijioari​, ​filosofiari eta ​moralari kritika egin zien, eta honek mendeetan jendeari ​sinestarazitako ​gezurra agerian utzi zuen.
Freud psikoanalisiaren sortzailea izan zen, eta honek plazaratutako doktrina polemikoak errepresioa jarri zuen ​gizakiek ​jasaten dituzten neurosien atzean. Freudek ​mendeetan ukatu zaigun ​animaliatasuna errebindikatzen du, eta bere ustez, ​neurosiaren ​eragina ​jarrera naturalen ​aurka hartutako portaerak dira, hau da, ​desioen ​ukapena​, eta hau gehienbat erlijioaren ondorioz gertatzen da.
Kritika guzti hauek ​etsai komun bat dute; ​erlijioa​, mendeetan pentsamenduaren
...
Jarraitu irakurtzen "Kritika mendebaldeko zibilizazioari, bitalismoa" »

Marxismoaren eragina ondorengo munduan

Filosofia eta etika1,32 KB

9.MARXISMOAREN EERAGINA ONDORENGO MUNDUAN.

Marxismoa garrantz handiko fenomeno ekonomiko, politiko eta soziala izan a, gure histria garaikidean.Izan dituen huts egiteak eta desbideratzeak nabarmenak izan direnez oso zaila da marxsmoaren egiaz baliatzea.
Marxen jarraitzaileen artean ikuskera desberdnak egon dira ,hona emn batzuk: Klase borrokaren praktikari ematen diote garrantzia,gakien arteko mendekotasuna eta eklabutza harremanak ahalik eta txikienak izan daitezen. Materialismo historikoaren ideologia,materialismoa eta ateismoa, gizarte komunista baten helburua lostu nahi dituenak,planteamendu erlijioso batzuk ideologia menderatzailearen kontra egiten dute, marxismo ortodoxoaz gain bi interpretazio egon dira XX.. Mendean zehar; interpretazio
...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren eragina ondorengo munduan" »

Giza Portaera, Etika eta Logika: Azalpen Gida Osoa

Filosofia eta etika27,19 KB

1. Giza portaeraren azalpen zientifikoa

Zientziaren helburu nagusia munduaren deskribapena ("zer") eta azalpena ("zergatik") bereiztea da. Azalpen zientifikoak bi atal nagusi ditu:

  • Explanandum: Azaldu nahi den fenomenoa edo galdera.
  • Explanans: Azalpena ematen duen erantzuna edo premisa multzoa.

Erregulartasun motak eta Hempel-en ereduak

  • Erregulartasun motak: Lege nomikoak (naturaren berezko legeak) eta erregulartasun akzidentalak (kasualitate hutsak direnak) bereizten dira.
  • Hempel-en ereduak: Eredu Nomologiko-Deduktiboa (ND), ziurtasun osoa ematen duena, eta Eredu Induktibo-Estatistikoa (IE), probabilitatean oinarritzen dena.
  • Positibismoa vs. Kritikoak: Gizakia molekula multzo gisa (lege unibertsalen pean) edo subjektu aske eta berezi gisa aztertzearen
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Portaera, Etika eta Logika: Azalpen Gida Osoa" »

Ezagutza, Egia eta Arrazoiaren Bideak eta Mugak

Filosofia eta etika5,38 KB

Dakiguna: Esperientziaren Bidezko Ezagutza

Esperientziatik jakin ahal dugu dakiguna, gure begiekin ikusi arte ezin dugulako jakin egia edo gezurra den. Betidanik ikasi edo jakin ditugun gauzak katalogatu daitezke, guk bizi ditugulako. Adibidez, txikitatik izen batzuk gizartean oso ohikoak dira; hau da, gehienok gure gurasoei aita eta ama deitzen diegu. Baita ere, hainbat sentsazio ezagutzen ditugu kontraesanari esker; hau da, hotza ezagutzen dugu beroa ere badagoelako, eta alderantziz. Beraz, bi esperientziei izena ematen diegu, eta aldi berean, gure buruari jakin-mina pizten diogu. Orokorrean, gizakia zentzumenen bidez gidatzen da, eta hauek ematen dizkiguten esperientziak egiatzat hartzen ditugula konturatu gara.

Ezin gara inoiz guztiz ziur...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutza, Egia eta Arrazoiaren Bideak eta Mugak" »

Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a

Filosofia eta etika2,52 KB

Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a

Egia ziurren gainean eraiki nahi izan zituen filosofia eta zientzia; oso arretatsua izan zen lehen printzipio horiek bilatzerakoan. Filosofiaren eta zientziaren lehen printzipioek nabariak eta dudaezinak izan behar zuten. Zalantza izan zen helburu hori lortzeko erabili zuen baliabide metodologikoa. Zalantzak bi funtzio garrantzitsu izan ditu:

  • Lehendabiziko funtzioa garbiketa gnoseologikoa da (epistemologiak esan nahi duen berdina): pentsamendu zaharraren hondakinak kentzea. Bere gogamena ziurtzat zituen egiez beteta aurkitu zuen, eta kritikoki aztertu artean, egia horiek guztiak baliogabetzat hartzea erabaki zuen.
  • Bigarren funtzioa ziurtasun iturri izatea da. Zalantzarekin oso zorrotzak izatea
...
Jarraitu irakurtzen "Zalantza Metodikoa eta Lehen Ziurtasuna: Cogito-a" »

Aristotelesen eta Tomas Akinikoaren Filosofiaren Konparaketa

Filosofia eta etika3,74 KB

ARIMA: Gizakia gorputz eta arimaz osaturik dago eta haien arteko lotura substatziala da. Gorputzaren ezaugarri esentzial guztiak jasotzen dituena da eta gorputzari bizia ematen diona. Arimaren hiru maila bereizi zituen: Begetatiboa, sentipenezkoa eta arrazionala.

ARRAZOIA: Bere filosofia praktikoan, etika-eudaimonista azaltzen digu arrazoia, konkretuko, bertute dianoetikoetan sailkatzen digun. Arima arrazionala dela berezko arima dugun bakarra eta pentsamenduaren bidez ematen dela.

BERTUTEA: Bertuteak bikaintasuna esan nahi du. Gizakiak ditugun posibilitateak ahalik eta hobekien gauzatzeko ohitura da bertutea, hau da, arimaren funtzio bat ongi betetzeko joera. Bertutea ez da jaiotzetik dugun gauza bat, ikasi egiten dena baizik. Bi mota bereizi...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen eta Tomas Akinikoaren Filosofiaren Konparaketa" »

Descartes eta Marx: askatasuna eta materialismo historikoa

Filosofia eta etika2,61 KB

Descartes: Askatasuna eta grinak

Descartes-en gizakiaren ikuspegia: askatasuna eta grinak. Descartes, bere metafisikan oinarrituz, zalantza sortzen du: inperfekzioagatik eta askatasunagatik. Inperfekzioaren zalantza zalantza izateagatik sortzen da; eta hori baieztatzeko perfekzioaren ideia erabiltzen da.

Perfekzioaren ideia eta ideien motak

Perfekzioaren ideia ezagutzeko hiru ideia mota hartzen dira kontuan:

  • Faktizioak
  • Innatak
  • Adventiziak

Hori kontuan hartuta, innatak dira perfekzioaren ideiak; hau da, gure barruan betidanik egon diren ideiak.

Askatasunaren zalantza eta ekintza

Askatasunaren zalantza gizakiak nahi duena egiten duelako sortzen da. Gainera, gizakiak ekintzak egiten dituela ere esaten da. Ekintza horiek nahita edo nahigabe egin daitezke....

Jarraitu irakurtzen "Descartes eta Marx: askatasuna eta materialismo historikoa" »

Teoria Literarioaren Gakoak: Formalismotik Postkolonialismora

Filosofia eta etika5,52 KB

Viktor Shklovski eta Formalismo Errusiarra

Viktor Shklovski Formalismo Errusiarraren autore nagusietako bat izan zen. Mugimendu horren helburua literatura objektu autonomo gisa aztertzea zen, egilearen bizitza, testuinguru historikoa edo ideologia alde batera utzita, eta testuaren barne-egitura eta tekniketan arreta jarriz.

Shklovskiren ustez, literatura ez da ideiak edo emozioak adierazteko tresna hutsa; forma bera da esanahiaren sortzailea. Horregatik, literaturaren azterketak prozedura artistikoak eta testuaren eraikuntza teknikoa aztertu behar ditu.

Desautomatizazioa eta Fabula

Bere ekarpen nagusia desautomatizazioaren teoria da. Gizakiok eguneroko errealitatea modu automatikoan hautematen dugu, ohiturak gidatuta. Literaturak automatismo hori...

Jarraitu irakurtzen "Teoria Literarioaren Gakoak: Formalismotik Postkolonialismora" »