Ezkuntzaren soziologia: objektua, gizartematzea eta eskolaren funtzio sozialak
1. Zein da orain arte hezkuntzaren soziologiak hartu duen objektua, eta zergatik dauzkigu soziologia egiteko aukera guztiak objektu horrek?
Soziologia, gizarte zientziak edo giza zientziak bezala ezagutzen dugun horietako bat da. Ikerlana gizartea eta gizakia bera da, gizakia baitan; baita gizakiek osatzen dituzten lankidetza, talde, erakunde edo instituzioak aztertzea ere. Erlazio sozialak, fenomenoak, jarrerak, egiturak, taldeak eta instituzioak aztertzen ditu.
Hezkuntzaren soziologiak hezkuntza-erlazioak, fenomenoak, taldeak eta instituzioak aztertuko ditu. Baina aurreko kontzeptu hauek definitua izan daitezen eta objektua (hezkuntzaren soziologia) eraikitzeko, teoria bat behar da. Soziologia lanean ibili bada, hezkuntzaren inguruko teoriarekin ibili da. Teoria onen arabera, soziologiak hezkuntzaren faktore sozialak aztertzen ditu. Objektu horrek soziologia egiteko aukera guztiak ematen ditu, soziologoa hezkuntzaren barnean kokatzen dela suposatzen delako eta kanpoko zerbait bailitzan gizartaz arduratzen delako.
Teoria ona: hezkuntza fenomeno soziala da. Hezkuntzaren soziologiak hezkuntzaren alderdi sozialak aztertzen ditu. Hezkuntza ez da fenomeno soziologiko bat, soziala baizik.
2. Zein dira gure abiapuntuak hezkuntzaren mundua aztertzeko soziologiaren ikuspuntutik?
Hezkuntzaren mundua aztertzeko gizarte osoa aztertu behar dugu, ikuspegi orokor eta erakundeen ikuspegitik (ekonomia, estatua eta familia). Hezkuntzaren azterketak abiapuntu hauek suposatzen ditu:
- Hezkuntzaren problematikak metodo eta helburuetan datza, hauek sozialak direlako eta alda daitezkelako.
- Gizarte desberdinek hezkuntza era desberdinetan antolatzen dute.
- Eskolak parte-hartzaileak mugatzen dituen dinamika, erregela eta egiturak ditu, eta, era berean, parte-hartzaileek askatasuna izango dute ekintza pertsonal eta kolektiboak aurrera eramateko.
3. Zer da gizartematzea?
Gizartematzea prozesua da: gizabanakoak gizarte batean kultura bereganatzen duen prozesua. Gizakiak gizartea barneratzen du. Beraz, gizabanakoa gizarte horretan bizitzeko prestatzen da, sozializatzen da, bere taldearen kultura bereganatzen duen neurrian. Prozesu honetan bereizketa egin daiteke:
- Kultura bereganatzea: ezagutzak, ohiturak, balioak, zentzuak hartzea. Gizarte bateko bizitzeko moduak, egiteko moduak eta sentitzeko moduak. Norbanakoak bizi behar duen talde horren kultura jaso eta bere egin. Hau bizitza osoan irauten du.
- Nortasunaren egituran integratzea: sozializazioaren eraginez, gizarte eta kulturaren zenbait elementu nortasunaren egituran integratzen dira.
- Ingurune sozialera egokitzea: gizabanakoa bere ingurune sozialera egokitzea, bertan jaio eta bizi baita.
4. Zer da jokoan dagoena hezkuntzaren prozesuan soziologiaren ikuspegitik?
Soziologiaren ikuspegitik hezkuntzaren prozesuan jokoan dagoena bakoitzaren izatearen era da, pertsonaren indibidualitatea, hau izan edo beste izan. Soziologiaren ikuspegitik beraz, benetako arazoa gizakiaren eraketa edo formakuntza prozesua nolakoa den ikustea da, bakoitzaren kontzientzia nola eratzen den antzematea izango litzateke.
5. Zer esan nahi du paper konkretu bat barneratzeak?
Paper konkretu bat barneratzeak esan nahi du:
- Bakoitzak bere identitatearen eta indibidualitatearen kontzientzia garatzea.
- Ohitura multzo bat praktikoki barneratzea.
- Besteekiko harremanak arautuko dituen balio batzuen barneratzea.
Soziologiaren ikuspegitik, paperak ez du zerikusirik kanpoko jokaera mekanikoarekin ezta uniformizazioarekin ere. Honek esan nahi du guk dugun papera barneratu egin dugula, ez dela gezurrezkoa. Adibidez, guk ikaslearen papera ez dugu asmatzen, barneratu egiten dugu egia delako.
Uniformizazioa: ikaslearen papera bat dator, denok ez gara berdinak, ez gara uniformeak.
6. Gizakiak bere burua egiten du. Garatu ideia hau.
Posizio sozial batetik paper bat barneratzeak ez dauka zerikusirik despertsonalizazioarekin (rol bat izateagatik ez dugu pertsona izateari utzi) edo alienazioarekin (manipulatuta egotea). Beraz, sarri badago paper eta posizio sozialen konbinazioa garela, ondorioz, identitatea ez da bakarra, ezta bakarra ere. Beraz, bizitzan zenbait identitate baino gehiago izango ditugu. Soziologiarentzat gizakia beste gizaki batzuekin harremanetan jartzen denean egiten da. Beraz, naturak ez dauka zer esanik gizakiari buruz hitz egiten dugunean, gizakiak bere burua egiten baitu. Gizakia ez da produktu naturala, sorkuntza da.
7. Nola definitzen du hezkuntza sentsualismoak?
Sentsualismoaren ikuspegitik gizakiak gizaki dira hezkuntza jaso aurretik ere. Honela definitzen du hezkuntza:
- Hezkuntza bezala, prestakuntza bezala, heldutasuna bezala,
- aurkikuntza bezala… (Sokrates, Kant, Rousseau, Freud).
8. Durkheimen baieztapen garrantzitsuenak hezkuntzaren inguruan: hezkuntza ez da bilakaera naturalean oinarritutako prozesua…
Sorkuntza prozesua da, produkzio prozesua. Ikasleengandik zerbait kendu ahal izateko beharrezkoa da ikaslearen baitan jaiotzetik datorkigun zerbait egotea, hezkuntzak landu behar duena. Hau da, beharrezkoa litzateke giza izaerraren hipotesia onartzea; gizakia gizartearen aurretik dago beraz, gizakiak sortzen du gizartea, gizartearen bilakaera gizakiaren garapenaren ondorioa da.
Durkheimen gizakiari buruzko beste ideia: gizakia ez da izadiaren edo biologiaren produktua, gizartearen produktua baizik. Bata bestearekin lotuta daude. Gizarteak hezkuntzaren bidez gizakiarengan egiten duenak, ondorio bezala gizakia eginda, produzitzea dakar.
9. Durkheim: hezkuntza, sorkuntza den momentutik ezin da naturala izan… soziala da eta, beraz, ez da armonikoa izango.
Hezkuntza ez da prozesu naturala. Eskolak haurrei ohitura mentalen multzo bat eskaintzen die; baina desberdinak dira eskualdeen arabera. Giza izaerarik ez badago, ezin dezakegu esan hezkuntza naturalik dagoenik: hezkuntzak gure baitan ezarri behar duen gizakia ez da naturaren produktua, gizartearen produktua da, gizarteak nahi duen bezalakoa. Gure ideal pedagogikoa gure egitura sozialaren bidez azaldu behar da.
10. Durkheim: hezkuntza-harremanak ez dira giza komunikabideen mailan emango, dominazio ideologikoaren esparruan baino.
Durkheimek hezkuntza-harreman guztietan antzeman daitekeen asimetriaz hitz egiten du. Harreman hauek dominazio ideologikoaren esparruan kokatuko direlarik, eta hezkuntza sistema haren baitan dominazio instrumentu bezala ikusiko du. Hezkuntzaren eta eskolaren esparrua, ideologiaren, boteraren eta gatazkaren esparrua izango da.
Hezkuntza praktikan, doktrina moral baten inposizioa ematen da. Hau da, bizimodu edo kultura baten inposizioa. Beraz, irakaslea kulturaren ordezkaria da eta egokia da, ondo dagoena, behar dena ordezkatzea eta inposatzea bere betebehar gisa.
11. Gizakia eta gizartearen arteko harremanak: nolakoak dira? Azaldu hiru momentuak eta adibide bat jarri.
Gizartea gizakiek egiten dutela esan badugu, baita ere, gizakia gizartearen produktua dela esan dugu. Gizartearen eta gizakiaren arteko harremanak hiru etapa edo fase ditu:
- Kanporaketa: bidez gizakiak bere zantzua uzten du munduan, bere aktibitate fisiko eta mentalaren ondorioz.
- Objektibazio prozesuaren bidez, gizakiak egindako gauzek izaera desberdin eta objektibo bat hartzen dute, bere sortzaileetatik urrunduz eta desberdinduz.
- Barneratzearen bidez, gizakiak objektibizatutako errealitateak barneratzen ditu, bere egin ditu, kontzientzia subjektiboan ezarriz.
Gizartea, beraz, gizakiaren produktua da, kanporaketa prozesua delako medio. Objektibizazioaren bidez errealitatea sui generis bilakatzen da. Eta barneratze prozesuaren bidez, gizakia bera sortutako gizarte horren produktu bilakatzen da.
12. Eskolari eskatzen zaio, beste gauza batzuen artean, gizakien gizartematze prozesua aurrera eraman dezala; hau da, iritziak egin ditzala. Modu desberdinetan gauzatzen da esparru politikoaren baitan ematen den gizartematze prozesu hau: 1. Alde batetik, esfera politikoaren eta bizi garen gizartearen inguruko ideien inkulkazio zuzena dugu.
Edozein erregimen politikok, eskola erabili ohi du bere inguruan akordioa lortzeko. Zentzu honetan nazioek instrumentu pribilegiatua izan dute ikasgelan nazio gisa beren identitatea sortzeko edo indartzeko; horregatik estatu bakoitzaren lehen lana izan ohi da eskola formalari eustea. Eskolak gizarte bateko egitura politikoa legitimatuko eta iraunaraziko dituen jarrerak, balioak eta ezagutzak sartarazten dizkie gizarte horretako partaideei.
13. Badago, hala ere, formazio politikoaren ikuspegitik, eskolak betetzen duen beste funtzio oso garrantzitsu bat: haurrak eta gazteak taldeko partaide gisaartzen dira.
Terminologia soziologikoa erabiliz, honek rol bat edo paper bat partikularistatik (betetzen duen pertsonarekin identifikatzen dira), rol edo paper unibertsalistara (zeinak nork betetzen duen kontuan hartu gabe ulertzen diren) salto eginda suposatzen du. Eskolak banakako pertsonekin baino gehiago kolektiboekin lan egiten duela eta ikasleek taldeko partaide gisa konturatzen ikasten dutela.
14. Eskolan, estatuaren egitura hori, demokrazia parlamentarioa, gure kasuan birproduzitzen duten partaidetza mota ematen dira.
Zentzu honetan, demokrazian, eskolak gurasoentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat partaidetza mekanismo desberdinak ditu. Ikasleetara mugatzen bagara, badute zenbait eskubide (eskaerak eta kexak luzatzeko aukerak, ordezkariak aukeratzekoak…) eta hauek gizarte demokratiko baten partaide gisa prestatzen eta formatzen ditu. Gainera, ez dute bakarrik partaide izaten ikasten, baizik eta duten botere apurra beste batzuen esku uzten ere ikasten dute era iraunkor batean, horrela zenbait gauza ikasten dutelarik, adibidez, indibidualki lan egin behar denean ordezkariekin lan egiten.
15. Gure gizartea bitarra da. Azaldu zergatik eta eskolan nola plantatzen den.
Gure gizartea gutxienez bitarra da (esparru politikoan guztion berdintasuna aldarrikatzen bada legean eta gizartearen aurrean; esparru ekonomikoan berdintasun hau desagertu egiten da neurri handi batean). Bitasun eta dualismo hau eskolan ere agertzen da. Partaidetza, beraz, ez da eskola guztian zabaltzen.
Zer ikasi behar den, nola ikasi behar den eta nola ebaluatuko den, hau da, ikasleen oinarrizko ekintzak eskola barnean, beste batzuen esku daude. Eskolan bizi dituzten bikotasun honek badu zerikusia gerora gizartean biziko dutenarekin: gizarte demokratiko baten partaide gisa eta kapitalaren autoritatearen mende egongo diren langile gisa.
16. Patriarkatua.
Patriarkatuak sexuen eta adin taldeen arteko harreman bat adierazten digu, zeinetan gizonen eta helduen nagusitasuna ematen den, emakumeen eta gazteen gainetik. Gizon eta emakumeen arteko harremanetan gizonak dauka beti nagusitasuna. Helduen eta haurren arteko harremanetan autoritatea helduek izango dute. Beraz, patriarkatuaz hitz egiten dugunean oso desberdinak izan daitezkeen errealitateez ari gara, baina guztiek dute amankomunean harreman honen norabidea.
Eskola hiru autoritate maila desberdinetan oinarritzen da:
Irakaslea:
- gizartea
- helduak
- jakintza
Ikaslea:
- banakakoa
- heldua ez dena
- ez dakiena
Irakasleak ikasleari eskatu dezake; ordezkari bezala zer ikasi behar den eta nola erabaki dezake; heldua den neurrian gazteak eta haurrak kontrolatzeko legitimitate osoa dauka. Beraz, eskolan patriarkatua definitzen duten adin arteko harremanak birproduzitzen dira.
17. Kontsumoa.
Kontsumoari dagokionez, jende guztiak nahi eta gogo dituen kontsumoaren esparruan asetzen saiatzen da. Kontsumoaren mundua oinarrizko funtzioak gaindituz, alde batetik, aukera alternatiboa eskaintzen duen esparru batean bilakatzen da, bestetik, identitate iturri batean bilakatzen da eta azkenik, desberdintasun sentimendu batean bilakatzen da.
Kontsumoaren ondorioz, bere baliorik ez dela lortu dugunaren balio absolutua baizik eta besteekiko lortu dugun diferentzia, abantaila; hau konturatzeak hezkuntzaren kontsumoa banakako lehiakortasun batean bilakatzen du, non garrantzitsuena besteak baino gehiago pilatzea den.
18. Zer esan nahi du soziologian gizakia abiapuntu sozial dela diogunean?
Soziologiaren definizioa: soziologiaren oinarrizko aztergaia gizartea da eta zehazkiago, gizakiek eratzen dituzten lankidetza, talde edo erakundeak. Soziologiaren bigarren aztergaia gizakia da. Gizakia abiapuntu sozial bezala ulertua, produktu sozial bezala kontsideratua.
Soziologiaren helburua, gizakia giza-ingurunean aztertzea bada, gizakiak sortutako errealitate maila guztiak aztertu beharko ditu. Gizakion jokaera bizi garen taldearen arabera izango da. Soziologoak jokaeraren eragin sozial hauek aztertuko ditu. Gizakia, beraz, bizi den taldearen produktua da: herria, familia, lagun taldea… Guzti honetaz ari gara, gizakia abiapuntu soziala dela diogunean.
19. Max Weberrek egoera sozialaz emandako definizioa.
Sozial adjektiboaren definizioa soziologian: intrakzio batean dagoen harreman baten nolakoaz aritzea. Eta gizartea alako gizarte-harreman multzo konplexu batez osatuta dago.
Max Weberrek sozialaz egindako definizioa: jendeak bere ekintzak beste batzuena edo besteentzako zuzentzen dituen egoera da soziala. Adibidez, ezkontza, auzitegiak…
20. Edozein gizartetan hezkuntza sistemak alde bikoitza du: bakarra eta anitza aldi berean. Jarri adibideak.
Anitza da. Gizarte horretan zenbat gizarte-kasta desberdin dauden, hainbeste hezkuntza mota desberdin daudela. Hezkuntza aldatu egiten da kasta batetik bestera: Erdi Aroan alde handia zegoen, batetik, zaldunen artean ikasitako zerbitzari gazteak jasotzen zuen kulturaren eta, bestetik, kontuak egiten, kantuan eta gramatikan asmatutako gai batzuk ikasten bere parrokiako eskolara joaten zen bitartean. Aldi berean, gaur egun, Irian ematen dena eta landa-jendeak jasotzen duena ez dira gauza bera.
Bakarra da. Herri guztiek dituzte ideia, sentimendu eta praktika jakin batzuk, hezkuntzak ume guztiei gogoan sartarazi behar dizkietenak:
- Erlijio bat guztiontzat
- Jainko bat guztiontzat
- Gure espiritu nazionalaren oinarria
Hezkuntza orok, ideia hauek kontzientzietan txertatzea du helburutzat.