Unibertsitatea mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Filosofia: Ezagutza, Falasiak eta Egiaren Irizpideak

Filosofia eta etika3,24 KB

Falasiak

Logikan eta argudiatzean ohikoak diren akatsak:

  • Galdera Konplexuak

    Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Galderak halakoak batzuetan egitea egokia da, baina askotan solaskidearentzat tranpak ere izaten dira. Hori gertatzen denean, solaskidea nahastea du helburu.

  • Argudio Zirkularra

    Esanahi bereko hainbat arrazoi ematen ditugu, esandako hori defendatzeko. Horrelako argudioak akatsak dira, ez baitute laguntzen elkarrizketaren helburua lortzen. Izan ere, argudio zirkularrek ez dute ezertxo ere frogatzen.

  • Ad Hominem

    Argudioek solaskidearen kontra jotzen dute, haren iritzia ezeztatzeko. Solaskideari kritika egiteari ekiten zaio, besterik gabe, edo haren ustezko akatsak nahiz komunitatearen gabeziak aipatuz.

Ezagutzeko Jarrerak

  • Dogmatismoa

    Ezagutzen

...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia: Ezagutza, Falasiak eta Egiaren Irizpideak" »

Nietzsche testuinguru historikoa

Filosofia eta etika2,06 KB

Hiru Dira:Metafisika Espiritualista eta metafisika materialista:

1.Espiritualista: Materialak ez diren errealitatearen existentzian oinarrituta; Ideiak eta esentziak funtsezkotzat hartzen ditu. Zentzumenen bidez Ideien kopia hitsak dira. Egileak: Plotino, San Agustin, Hegel.2.Materialista: Soilik elementu materialak hartuta errealitatea azaldu nahi duten teoriak. Egileak: Demokrito, Karl Marx. Materialismo historikoa eta Dialektikoa defendatu: Nietzsche (Biziaren printzipioa defendatu).

3.Metafisika Esentzialista eta metafisika existentzialista: Esentziatzat hartzen Da izaki bat dena. Existentziaren aurrekoa ala ondorengoa? Gizakiaren kasuan=> existitu aurretik zehaztutako zerbait (esentzia) al da? Esentzialista: Platon/ Existentzialista:...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche testuinguru historikoa" »

Lamarckismoaren laburpena eta gorputzaren filosofia

Filosofia eta etika3,57 KB

Lamarckismoaren laburpena

Jean-Baptiste Lamarck izan zen eboluzioari buruzko teoria bat formulatu zuen lehen naturalista. Lamarck-en teoria Filosofia Zoologikoa liburuan eman zuen ezagutzera, 1809an.

Lamarck-en ikuspegiaren laburpena

  • Progresioaren legea: Naturaren historian zehar progresio bat ikusten da espezieen agerpenean, organismorik sinpleenetan hasten dena eta organismorik konplexuenetan amaitzen dena.
  • Ingurunearen eragina: Ingurunean ematen diren aldaketek premia berriak sorrarazten dituzte organismoetan.
  • Erabileraren eta erabilerarik ezaren legea: Aldatutako ingurunera egokitzeko, organismoek haien organoen erabilera maila ere aldatu behar dute. Organo bat etengabe erabiltzeak organo hori handiago bihurtzea ekartzen du. Organo bat denbora
...
Jarraitu irakurtzen "Lamarckismoaren laburpena eta gorputzaren filosofia" »

Ortega y Gasset: Objektibismoa, Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa

Filosofia eta etika6,96 KB

Objektibismoa (1902-1914)

Neokantismoaren eragina jaso zuen korronte honek ezagutza-prozesurako oinarri gnoseologiko sendoa aldarrikatzen du. Zientziaren eta filosofiaren oinarrian fisika matematikoaren baldintza formalak ezarri behar dira.

Espainiaren arazoak eta konponbideak

Espainia Europatik urruntzen duten arazoak:

  • Pentsamendu sakona landu ordez, “literatura” egiteko zaletasuna.
  • Eztabaida antzuetan aritzeko joera.
  • Atzerapen zientifikoa.
  • Jarrera subjektiboa.

Konponbideak:

  • Objektibismoaren diziplina landu.
  • Subjektibismoaren gaixotasuna sendatzeko, zientziaren gaitasun hauek garatu:
    • Zehaztasuna eta metodoa.
    • Jarrera kritikoa.
    • Arrazionaltasuna.
  • Ezagumena hezi eta trebatu.

Masa eta elitea

Gizartearen gainbehera gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean...

Jarraitu irakurtzen "Ortega y Gasset: Objektibismoa, Perspektibismoa eta Arraziobitalismoa" »

Etika Filosofikoaren Bilakaera: Antzinarotik Aro Modernora

Filosofia eta etika4,35 KB

Platonekin alderatuta:

  • Zentzumen bidezko errealitatea da bakarra.
  • Arimaren hilkortasuna.
  • Soiltasunean, auto-askitasunean eta plazerean oinarritutako etika.
  • Politikatik aldentzea.

Plazerra honela definitzen da:

  • Gorputzean minik eza.
  • Asaldura psikologiko eta espiritualik eza: beldurra, larritasuna, estresa...
  • Gorputzaren desioak eta desio espiritualak asebetzea: adiskidetasuna, ezagutza eta edertasunaz gozatzea.

Estoizismoa

Zenon (K.a. IV) greziarrak sortua. Estoikoen arabera, unibertsoa eta bertan gertatzen den guztia lege, printzipio edo arrazoi unibertsal batek arautua, zuzendua eta ezarria da. Patua onartu egin behar da.

Gizakiak naturaren beharren mende egon behar du. Patuaren onarpenak gure mende ez dagoenaren aurrean ezer ez egitera garamatza: maitasunaren...

Jarraitu irakurtzen "Etika Filosofikoaren Bilakaera: Antzinarotik Aro Modernora" »

Historia Hezkuntzaren Balioak eta Arazoak

Filosofia eta etika4,86 KB

HISTORIAREN HEZKUNTZA BALIOAK, ARRISKUAK ETA ARAZOAK:

Historia ezagutzeak edo historia jakiteak erliebe sozietal ematen dio errealitateari. Errealitate hau plano ezberdinetan ikusten laguntzen digu. Gainera, aisialdiaren erabilpen inteligentea egiteko edo turismoaz gehiago disfrutatzeko aukera ematen digu. Gure sustraiekin bat egiten laguntzen digu, gure kulturaren parte izaten. Bestalde, amankomunean dauzkagun erentziak baloratzeko edo ezagutzeko ere oso baliagarria da. Adibidez, mundo islamikoan burka erabiltzearen polemika guk ere izan dugu. Izan ere, XVIII. mendean emakumeak tokak erabiltzen zituzten, birgintasuna galdu edo ezkonduta zeuden seinale.

Hezkuntza balioak: Zertarako balio du historiak?

  • Errealitatea ulertzeko (oraina ulertzeko)
...
Jarraitu irakurtzen "Historia Hezkuntzaren Balioak eta Arazoak" »

Etika eta Filosofia Morala: Bertutea, Betebeharra eta Erlatibismoa

Filosofia eta etika2,83 KB

Ongia, Bertutea eta Zoriontasuna

Grezian kokatzen da etikaren jatorria, ohitura, tradizio eta moralean aldaketa sakonak izan baitzituzten.

Gaur egun zoriontasuna ulertzeko modu asko dauden arren, Grezian zoriontasunak bizitza osoa hartzen zuen eta existitzeko modu baliagarriena zen.

Sokratesek ondorioztatu zuen bertutea dela gizakiaren benetako ongia. Bertutea izaki baten izateko modu bikaina da:

  • Ausardia: beldurra noiz eta zeri izan jakitea, eta arriskuak dituzten ekintzak gauzatzeko indarra izatea, baita gainditu ezin direnean ere.
  • Justizia: merezi duena ematea.
  • Zuhurtzia: kasu bakoitzean zer egin behar den jakitea.
  • Neurritasuna edo Moderazioa: emozioak kontrolatzen jakitea.

Betebeharraren Etika

Aro modernoan etika ulertzeko modua aldatu egiten da;...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Filosofia Morala: Bertutea, Betebeharra eta Erlatibismoa" »

Tomas Akinokoa: Filosofia, Teologia, Etika eta Politika

Filosofia eta etika3,32 KB

Eskolastika eta Tomas Akinokoa

1224. urtean jaio zen eta 1274. urtean hil. Tartean lan oparo asko idatzi zituen, baina garaiko pentsamenduari aurka egin zion.

5.1. Tomismoaren Garaipena

  • Tomismoak jarraitzaile ugari izan zituen, interpretazio aristotelikoa egiten baitzuen ideia teologikoekin (kristau pentsamenduarekin) lotuz.
  • XVI. mendean izan zen pentsamendu horren loraldia.
  • Arrazoia eta fedearen arteko harremana aztertuko du, teologia arrazional bat planteatuz. Galdera hauei erantzuteko, bere garaian zeuden teorien/doktrinen sintesia egin zuen.
  • Tomas Akinokoa eskolastikaren ordezkari handiena izango da.

5.2. Jainkoaren Existentzia Frogatzea

  • Agustin Hiponakoarentzat Jainkoaren existentzia ebidentzia naturala zen, baina Tomas Akinokoarentzat ez; beraz,
...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoa: Filosofia, Teologia, Etika eta Politika" »

Zientzia eta Industria: Iraultza Zientifiko-teknikoa

Filosofia eta etika2,25 KB

Lehen Industria Iraultzaren garaian, asmatzaile handiak pertsona praktikoak izan ohi ziren, hots, teknikariak izan ohi ziren, eta ez zientzialariak: hortaz, esan liteke zientziaren aurretik teknika zihoala.
Gaur egun, berriz, Bigarren Industria Iraultzaren ostean, alderantzizkoa gertatzen da, zientziak hartu dio aurrea teknikari: hau da, zientziak determinatzen eta zehazten du garapen teknologikoa. Laburki esanda: lehenago aurrerapen zientifikoa teknika industrialaren mendean zegoen; gaur egun, ordea, garapen industriala da aurrerapen zientifikoaren mendean dagoena. Egoera berri horretan, esperientzia soilik ez da aski lortu nahi diren emaitzak lortzeko; eredu teorikoak egitea ere beharrezkoa da; are gehiago, zientzia zuzeneko produkzio-indar
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzia eta Industria: Iraultza Zientifiko-teknikoa" »

Erdi Aroko Literatura: Interpretazio Alegorikoa eta Eskolastika

Filosofia eta etika2,28 KB

Erdi Aroko Literatura

Sarrera

Erdi Aroa K.o. V. mendean hasten da, Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zenean (476. urtean), eta XV. mendera arte iraun zuen. Hasieran, literatura erlijiosoa zen nagusiki, baina beste generoak sortu ziren pixkanaka (adore-poesia, amodiozko baladak...). Erlijioak garrantzi handia zuen Europan, eta literaturaren teorizazioa idazte sakratuen interpretazio alegorikoan oinarritzen zen.

Interpretazio Alegorikoa

Alegoria hainbat metaforez osatutako metafora bat da. Testu batek gauza bat esaten badu ere, bere benetako zentzua desberdina izan daiteke. Zentzu hori aurkitzeko, testua arretaz irakurri eta metaforak identifikatu behar dira. Metaforak ulertu ondoren, testua berriro irakurri behar da benetako zentzua aurkitzeko....

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko Literatura: Interpretazio Alegorikoa eta Eskolastika" »