Metodo hipotetiko deduktiboa, falazia ohikoenak eta egia irizpideak
1. Metodo Hipotetiko Deduktiboa
Natura zientzietako metodo honek hiru maila ditu:
- Protokolozko enuntziatuak: Enpirikoki egiaztatzeko moduko fenomenoak azaltzen dituzte.
- Legeak: Enuntziatu unibertsalak dira, fenomeno jakin batzuen portaera edo erlazio erregularrak eta iraunkorrak aztertzen dituzte. Hasieran hipotesiak besterik ez dira izaten, baina, egiaztatuta geratzen direnean, lege naturaltzat hartzen dira.
- Teoriak: Enuntziatu unibertsalak dira, eta horietatik zientzia baten lege guztiak deduzi daitezke.
5. Falazia Ohikoenak
Argudioetan akatsak sortzen dituzten arrazoibideak dira:
- Galdera konplexuak: Galdera batzuek aurresuposizioak izaten dituzte. Batzuetan egokia da halako galderak egitea, baina solaskidearentzat tranpak ere izaten dira askotan.