Unibertsitatea mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Erretorika, Oratoria eta Elkarrizketa Sokratikoa: Filosofia Klasikoa

Filosofia eta etika4,43 KB

Erretorika eta Oratoria: Sofisten eta Sokratesen Ikuspegiak

Erretorika eta oratoria Antzinako Greziatik gaur egunera arte iraun duten kontzeptuak dira. Esate baterako, politikaren arloan oso presente daude, alderdi politiko bakoitzak herritarrak konbentzitu behar baititu beraiei botoa emateko. Hala ere, nahiz eta oso baliatuak izan, haien erabilera asko eztabaidatu izan da, eta galdera sortu da ea denok jakin beharko genukeen gaitasun bat ote den.

Sofisten Ikuspegia: Erlatibismoa

Alde batetik, sofisten ikuspegia dugu. Hauek erlatibismo moral eta epistemologikoaren aldekoak ziren; hau da, ez dago egia absolutu edo unibertsalik, iritzi desberdinak baizik. Horren adibide, garai edo kultura bakoitzaren arabera aldatzen diren sinesmenak aipatzen zituzten....

Jarraitu irakurtzen "Erretorika, Oratoria eta Elkarrizketa Sokratikoa: Filosofia Klasikoa" »

Hannah Arendt: Pentsamendu Kritikoa eta Gizartea

Filosofia eta etika5,48 KB

Gaitz Erradikala eta Gaizkiaren Hutsaltasuna

Alde

Arendten "gaizkiaren hutsaltasuna" kontzeptuak erakusten du pertsona arrunt batek ere gaitza egin dezakeela, pentsatu gabe eta aginduak itsu-itsuan betez. Hau oso garrantzitsua da gaur egungo gizartean, non askotan jendeak ez duen bere ekintzen ondorioetan hausnartzen. Beraz, Arendtek kontzientzia kritikoa eta pentsamendu autonomoa defendatzen ditu.

Kontra

Arendtek dio totalitarismoan sortzen den gaitza ez dela zigorgarria ezta barkagarria ere. Baina horrek giza eskubideen eta justiziaren oinarriak kolokan jar ditzake: zigorra eta barkamena funtsezkoak dira gizarte batean bizikidetza bermatzeko. Gizaki guztiak, baita gaizkileak ere, moralki aztertzeko eta epaitzeko gaitasuna duten izakiak dira.

Ondorioa

Arendtek...

Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: Pentsamendu Kritikoa eta Gizartea" »

Errealitatearen Kontzeptu Filosofikoak

Filosofia eta etika2,39 KB

Errealitate Funtsa

  1. Gauza ororen azken errealitatea zer den ulertzeko da.
  2. Mendebaldeko filosofian “jainko nazioa” da. Baina erlijioen jainkoa ez da filosofiaren jainkoa (monoteistentzat transzendentea da; ekialdekoentzat inmanentea).
  3. Aristotelesena kontzeptu fisikoa da, beste batzuen ustez munduari zentzua emateko da. Eta beste batzuek ez dute ideia hori erabiltzen.

Errealitate Substantziala

  1. Errealitatea muin-muinean zer den jakitea da bere gakoa.
  2. Naturarekin identifikatu zuten: sorburua natura da; aldaketak egon arren, bere horretan beti berdin irauten duelako.
  3. Hiru egile:

Parmenides

  1. Zera adierazi: izatea bera.
  2. Gauza guztiek izatean egiten dute bat: gogora dakarkun edozer gauzak izatea duelako, gizakiok ez gara ez-izatea pentsatzeko gai.

Platon

  1. Zera
...
Jarraitu irakurtzen "Errealitatearen Kontzeptu Filosofikoak" »

Gizarte-langintzaren Teoria Filosofikoak: Ikuspegi Nagusiak

Filosofia eta etika2,53 KB

Gizarte-langintzan eragin duten teoria filosofikoak

1 Funtzionalismoa

Objektibotasuna eta naturaren oreka aldarrikatzen ditu. Multzo baten barruan, elementu bakoitzak funtzio bat betetzen du. Elementu batek huts egiten badu, patologia bat agertzen da, eta konpondu beharra dago.

Gizarte-langintzaren barruan, enpirismoaren nagusitasuna ematen da. Hau da, datuen araberako egoeraren interpretazio objektibo eta koherentea. Halaber, testuingurua eta subjektibotasuna baztertzen dira. Gizarte-langileak subjektuari ematen dio zentralitatea. Arazoan zuzenean zentratzen da; arazoak banan-banan eta sortzen diren heinean konpondu behar dira. Azkenik, testuingurua eta erabiltzaileak beharrizan horretaz duen pertzepzioa ez dira kontuan hartzen.

2 Marxismoa

Historiaren...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte-langintzaren Teoria Filosofikoak: Ikuspegi Nagusiak" »

Etikaren Oinarriak: Teoriak, Aplikazioak eta Giza Eskubideak

Filosofia eta etika3 KB

Etikaren funtzioak eta zereginak

Etikak hiru funtzio nagusi lantzen ditu:

  • Deskribatzailea: Errealitate morala aztertzea eta ulertzea.
  • Arau-emailea: Bizitza ona eta elkarbizitza zuzenerako printzipioak proposatzea.
  • Aplikatua: Ezagutza horiek giza harremanen arlo zehatzetara eramatea.

1. Etika deskribatzailea

Gizakiaren izate morala aztertzen du, psikologia, soziologia eta antropologia bezalako zientzien informazioa baliatuz. Mintzaira moralaren azterketa ere barne hartzen du.

2. Etika arau-emailea

Bizitza ona eta zuzen jokatzea zer den teorizatzen du. Bi ikuspegi nagusi ditu:

  • Zuzentasunez bizitzea: Elkarbizitzarako arauak eta legeak betetzea (joko zuzena).
  • Bikaintasuna bilatzea: Bizitza zoriontsua eta betea proiektatzea.

Historian zehar, funtsatze erlijiosoak,...

Jarraitu irakurtzen "Etikaren Oinarriak: Teoriak, Aplikazioak eta Giza Eskubideak" »

Nietzscheren Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa

Filosofia eta etika2,68 KB

Nihilismoa: Jainkoaren Heriotzaren Ondorioa

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorio bat da, gure mendebaldeko kulturaren historiaren emaitza. Nihilismoak esan nahi du ordura arte zeuden baloreak, gizakiari eusten eta argibidea ematen ziotenak, bertan behera geratu direla. Balore-krisia adierazten du, historiaren gertakariek helbururik ez dutela ohartzean sortzen den etsipenak bultzatua. Gizakia munduak azalpenik ez duela ohartzen da eta kale gorrian bezala geratzen da.

Nondik datorren eta nora doan jakin gabe, mundura jaurtia izan delako usteak gizakia nihilismorantz bultzatzen du. Gizatasunak munduan duen egitekoa edota funtzioa jakin gabe, mundua ezerezean geratu denez gero, aterperik gabe geratu da giza taldea. Mundu transzendentea zen gizakiaren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Nihilismoa eta Balioen Transmutazioa" »

Zientzialari motak eta erakundeekiko harremanak

Filosofia eta etika2,71 KB

Teknikari motak: zientzialari garbia, aplikatua eta erakunde barrukoa

Zenbait egileren aburuz, teknikarien eta erakundeen arteko topaketatik “erakunde-gizakia” deitzen duguna jaiotzen da; beste zenbait egileren iritziz, aldiz, “tekno-egitura” delakoa da topaketa horretatik jaiotzen dena. Hots, era labur batean esateko, bata edo bestea: edo erakundearen pean makurtzen den gizabanakoa, edo teknikarien multzoaren pean makurtzen den erakundea. Gai eztabaidagarria da oso, bai bataren eta bai bestearen aldeko adibide asko baitaude errealitatean.

Aniztasun hori halakoa da, besteak beste, eta hein batean, hiru zientzialari mota gutxienez bereiz daitezkeelako:

  • A) Zientzialari garbia: zientziaren garapenari laguntzea du helburu.
  • B) Zientzialari aplikatua:
...
Jarraitu irakurtzen "Zientzialari motak eta erakundeekiko harremanak" »

Mendebaldeko Pentsalari Handiak: Antzinatetik Aro Berrira

Filosofia eta etika18,31 KB

Mendebaldeko Pentsamenduaren Oinarriak eta Bilakaera

1. Sokrates (K.a. 469-399)

Atenasen jaio zen. Platon izan zen bere ikaslea, eta azken honek idatzitako elkarrizketei esker ezagutzen dugu gaur egun Sokratesen pentsamendua. Sokratesen arazo nagusia etika zen: nola egin behar genuen bizi on bat izateko edo bertutetsuak izateko.

2. Platon (K.a. 427-347)

Atenasen edo, beste batzuen arabera, Aeginako irlan jaio zen. Bere maisua izan zen Sokratesen pentsamendua islatzeko zenbait elkarrizketa idatzi zituen, horien artean: Timeo eta Errepublika. Horrez gain, Aristotelesen maisua izan zen. Platonek, aldiz, bertutea zer den adierazi behar zela esaten zuen, bertutetsua izan ahal izateko. Platon eta Sokrates krisialdiaren erlatibismotik irten nahi zuten,...

Jarraitu irakurtzen "Mendebaldeko Pentsalari Handiak: Antzinatetik Aro Berrira" »

Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa: Ingelesaren Rola eta Hizkuntza Gutxituak

Filosofia eta etika2,32 KB

Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa

Ingelesa: Munduko Lingua Franca

Gure egunerokotasunean hizkuntza ugari entzuten ditugu, baina ingelesak indar handia dauka munduan zehar. Izan ere, lingua franca da (tarteko hizkuntza bat, bi pertsona edo gehiagoren artean komunikatzeko erabiltzen dena), beraz, mundu osoan zehar ikasten da, elkarren arteko hizkuntza komun bat izan dezagun.

Ingelesaren orokortzea Interneti esker gertatu daiteke, hizkuntza asko munduaren aurrean errazago aurkezteko aukera emanez. Teknologiak onura handiak dakartza hizkuntza handientzat, prestigio handiagoa ematen dielako. Bestalde, hizkuntza txikientzat ere ona da, lehen esan dudan bezala, ezagutarazteko aukera ematen dielako. Horrela, aniztasuna handitzen hasten da, eta hori...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa: Ingelesaren Rola eta Hizkuntza Gutxituak" »

Agustin eta Epikuro: zoriontasunaren bi ikuspegi

Filosofia eta etika2,47 KB

Agustin

Agustin: Agustinen jarduera filosofikoaren helburua zoriontasuna lortzea da (planteamendu eudonomista). Denok nahi dugu zoriontasuna, baina denok ez dugu lortzen. Ongia lortzen duena da zoriontsu; jakinduria duena, eta jakinduria Jainkoa da.

Kontingentzia eta Jainkoa

Kontingentea eta izagonkorra ez den zerbait baduzu, ez zara zoriontsu izango; hori galtzeko arriskuan egongo zarelako beti. Jainkoa da kontingentea eta izagonkorra ez den bakarra; beraz, Jainkoa duena izango da zoriontsu.

Epikuro

Bestalde, Epikurok ere zoriontasuna bilatzen du, baina beste bide batetik. Honentzat zoriontasuna plazerrean datza. Plazerra sufrimenduaren ezabarpenaren antzekoa da; hau da, gorputzaren eta arimaren lasaitasuna. Plazer egokiak lortu behar dira, plazer...

Jarraitu irakurtzen "Agustin eta Epikuro: zoriontasunaren bi ikuspegi" »