Filosofiako oinarrizko kontzeptuak: adimena, argitzapena, arima eta bertutea
Laburpena
Testu honek filosofia klasikoaren eta erdi aroko pentsamenduaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu hiztegi moduan: adimena, alegoria, apologistak, argitzapena, arima, betiereko egia eredugarriak, bertutea, bekatua eta kreazioa. Batez ere San Agustinen ikuspegia azaltzen du, eta Platonekin duen harremana. Ikaslea kontzeptu bakoitzaren definizioa eta testuinguru teologikoa ulertuko du.
Funtsezko puntuak
- Adimena gizakiak gauza sentikorretatik unibertsala abstraitzeko eta kontzeptu forman adierazteko ahalmena da.
- Argitzapena San Agustinen ezagutzaren teoria da: Jainkoak giza arimetan betiereko ideiak edo egiak isurtzen ditu.
- Agustinen arçabeko arima Jainkoak sortua da, gorputza hilkorra den bitartean arima hilezkorra da.
- Agustinek ez du onartzen Platonen arimaren aurrexistentzia ideien munduan.
- Bertuteak ekintza eta joera iraunkorrak dira; adimen-bertuteak (adimena, jakinduria, zuhurtzia, artea) eta borondate-bertuteak (zuhurtzia, justizia, sendotasuna, neurritasuna) bereizten dira.
- Bekatua Jainkoaren esana ez betetzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.
- Kreazioa Jainkoak Hitzaren bitartez egindako ekintza librea da, betiereko ideien arabera.
Adimena (arrazoia)
Oro har, pentsatzeko ahalmena. Zehazkiago, gizakiak gauza sentikorrak pentsatzeko eta haietatik unibertsala abstraitzeko eta kontzeptu forman adierazteko ahalmena. Tradizioz, adimena res cogitans, gauza pentsatzailearen sinonimotzat edo arrazoiaren sinonimotzat erabili da.
Alegoria
Ezaugarri sinbolikoak dituen irudi bidez edo bilakatutako metafora bidez egindako ideia baten irudikapena, adierazpena. Poema baten barnean edo bertako zati batean (nahi bada) azaltzen den irudia. Errealitate militar dagokion osagarriak metafora mailara aplikatzen ditu.
Apologistak
Kristautasunaren hasierako kristauek beren doktrina adierazteko eta defendatzeko borrokatu ziren idazleak.
Argitzapena
San Agustinen ezagutzaren teoria da, geroago eskolastiko guztiek bereganatuko dutena. Honetan datza teoria: Jainkoak giza arimetan betiereko ideiak edo egiak isurtzeko egiten duen prozesuari deitzen zaio argitzapena. Asko izan dira San Agustinen gai honi buruz egindako interpretazioak: ea arimaren argitzapenaz ari den edo oinarrizko egien edukia ote den argitua; ea arimak zuzenean hartzen dituen hautemandako gauzetan argiztaturiko ulergaiak, edo abstrakzio bidez, hau da, ea adimen-egilearen indarrez sentipenaren datuetatik iradokiak izan diren ulergai horiek.
Arima
Gizakia bi substantziaz osatutako izakia da, gorputza eta arima. Gorputza hilkorra da, eta arima, ordea, hilezkorra. Agustinen ustez, arima Jainkoak sortua da ezerezetik gorputzarekin bat egiteko. Agustinek ez du onartzen arima ideien munduan aurrexistitu zela gorputzera etorri aurretik, Platonek onartzen duen bezala. Agustinek ez du onartzen Platonen arimaren haragitzea. Agustinentzat, Platonentzat bezala, arimak garrantzi handiago du gorputzak baino.
Arima garbia
Jainkoaren nahia betetzen duen gizakiak arima garbia du.
Betiereko egia eredugarriak
Jainkoak bere baitan dituen betiereko ideiak eta giza ariman argitzapenaren bidez jartzen dituen baieztapen edo eduki ziurrak. Haien funtsa ez dago sentsibilitatean, azken hau aldakorra delako. Gauza hilezkorren eremua da horrelako egien esparrua.
Betierekotasuna: Jainkoaren denboratik kanpoko orainaldia.
Bertutea
Gizakiari dagozkion ekintzak gauzatzeko ahalmena, gaitasuna, erraztasuna, joera adierazten du bertuteak. Ez dira jatorrizko joerak soilik, eta jarduera serio eta iraunkorrez eskuratu egiten da. Jarrera iraunkorra eta aktibitaterik ezak, eta aurka jarduteak bertutea moteldu eta galarazten du guztiz.
Kontrakoa bizioa da, hau da, era ez egokian (gizakiaren naturari dagokionez) jarduteko joera.
Adimen-bertuteek edo dianoetikoek gizakia perfekzionatzen dute egiaren ezagutzan, eta honako hauek dira: adimena, jakinduria, zuhurtzia eta artea.
Borondate-bertuteek ekintza moralean perfekzionatzen dute gizakia, eta honako hauek dira: zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna.
Bekatua
Bekatua Jainkoaren esana ez betetzea da. Bekatua Jainkoa iraintzea da. Bekatua Jainkoarengandik urruntzea da, eta gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.
Kreazioa
Jainkoak mundua sortu duen ekintza librea; Jainkoak Hitzaren bitartez, berak baititu gauza guztien betiereko ideiak, sortu zuen moduan.
Kreazionismoaren teoria hiru doktrinari kontrajartzen zaie: batetik, edo goi-errealitatetik, errealitatea jarioz ateratzen dela dioen teoriari.
Aurrez existitzen zen materiatik mundua jainko edo demiurgo batek eratu zuela dioen doktrinari.
Mundua betierekoa dela dioen doktrinari, mundu hori aldagaitz edo bilakaera jarrai batean, betiereko itzuleran, mugimendu zikliko batean hartuz.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da argitzapena San Agustinen filosofian?
San Agustinen ezagutzaren teoria da, zeinaren arabera Jainkoak giza arimetan betiereko ideiak edo egiak isurtzen dituen. Eskolastiko guztiek hartu zuten geroago.
Zein dira adimen-bertuteak eta borondate-bertuteak?
Adimen-bertuteak adimena, jakinduria, zuhurtzia eta artea dira, egiaren ezagutzan gizakia perfekzionatzen dutenak. Borondate-bertuteak zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna dira, ekintza moralean perfekzionatzen dutenak.
Zer da bekatua testu honen arabera?
Jainkoaren esana ez betetzea da, Jainkoa iraintzea eta Jainkoarengandik urruntzea. Gauza materialak Jainkoa baino gehiago maitatzean datza.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.