Platon: Sokratesen ikaslea, sofistak eta filosofia

Filosofia eta etika-n eguneratua2,7 KB

Laburpena

Testuak Platonen pentsaera aztertzen du, Sokratesen ikaslea izan zena eta Peloponesoko gerrak eragin zuena. Sofisten erlatibismoa eta physis-etik nomos-era egindako aldaketa azaltzen ditu. Sokratesen maieutika, definizio unibertsalak eta intelektualismo moralaren oinarriak ere jorratzen ditu, eta azkenik Errepublikako kobazuloaren alegoria azaltzen du.

Funtsezko puntuak

  • Platon Sokratesen ikaslea izan zen, familia aristokratiko batean jaioa.
  • Peloponesoko gerra eta Atenasen gainbehera izan ziren Platonengan eragin handiena izan zutenak.
  • Filosofian physistik nomosera egindako aldaketa: ikerketa unibertsotik hiri, etika eta politikara bideratu zen.
  • Sofistak eszeptikoak eta erlatibistak ziren; gizartearen legeak konbentzionalak zirela uste zuten.
  • Sokratesen metodoa bi urratsetan datza: ironia eta maieutika.
  • Sokratesen intelektualismo moralaren arabera, bertutea jakintzarekin lotzen da eta irakats daiteke.
  • Errepublikan, Platonek mundu sentigarria eta ulergarria bereizten ditu kobazuloaren alegoriaren bidez.

Frogatu zeure burua

Platon Atenasen familia aristokratiko batean jaiotako Sokrates filosofoaren ikasle bat izan zen./Platonengan eragina izan zuen gertakari garrantzitsuena Peloponesoko guda (Atenas Espartaren aurkakoa) izan zen, Atenaseko gainbehera eta bere maisuaren heriotza eragin zituelako, nahiz eta hark Sofistak errudunak zirela pentsatu./Platonen filosofia ulertzeko, kontuan izan behar ditugu sofisten, Sokratesen eta giro antropologikoen pentsaera. /Garai honetan filosofiaren pentsaeraren barruan aldaketa garrantzitsu bat egon zen, ikertzeko alorra physisetik( unibertsoaren izaera- barne dinamismoa- azaltzen den printzipioa - arje-) nomosera( hiria,etika, politika…- bertutea- arete) desplazatu egin zelako./Filosofo sofistak bai eszeptikoak eta bai erlatibistak ziren. Alde batetik, ez dagoela egia osorik, hobeto edo okerrago iritziak baizik, pentsatzen zutelako eta, beste aldetik, ideia moralak ulertzeko modu ezberdinak zeudela esaten zutelako. Sofisten iritziz gizartearen legeak eta arau moralak zerbait konbentzionala (arau baten ondorioa) dira.

Lehen esan dugun bezala, Sokrates filosofo bat izan zen, Platonen irakaslea. Sokratesek utzitako ideia garrantzitsuenak dira, elkarrizketa bidezko argudiaketa induktiboa(maieutika) eta definizio unibertsala dira.

Sokratesen metodoan, maieutikan, bi urrats daude: ironia (parte hartzaileen jakinduria kritikatzen da, zalantza eta jakineza atera arte) eta maieutika (galderen bidez ideiak ateratzen dira).

Berak definizio unibertsalak iritzi guztien gainetik egon bazirela defenditu zuen sofisten erlatibismoaren aurka

Ideia hauen garrantzia ikusten da adibidez Sokratesen Intelektualismo moralaren planteamenduan. Horretan Hark bertutea jakintzarekin lotzen du (inork ez baitu gaizkia nahita egiten, baizik eta jardunbide zuzena ezagutzen ez duelako) eta, horregatik, irakats daiteke. Hark zion bertute moralentzako (justiziarentzako, esaterako) definizio unibertsalak zeudela eta arrazonamendu induktiboa erabilita aurki eta irakats daitekeela.

Inguru honetan ulertzekoa da Platonen filosofiaren muina bertutea, egia eta morala izatea.

Errepublika lanaren testuan, Platonek bere ontologia eta epistemologia alegia baten bitartez azaltzen digu. Hemen, gizakia hezi gabe dagoenean bere ezjakintasunaren preso dagoela dio. Hortik abiatuz, hark bi errealitate mailari dagozkion bi ezagutza maila (edo munduak) bereizten ditu: sentigarria eta ulergarria. Platonek mundu sentigarria kobazulo batekin konparatzen du. Kobazuloaren barruan daudenak bakarrik ikus ditzakete hormetan egiten diren itzala eta haiek errealitatearekin identifikatzen dute. Kobazuloaren kanpoaldera ailegatu direnak, ordea, ulergarrian daude eta benetako errealitatea ikusten dute.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Nor izan zen Platonen irakaslea?

Platonen irakaslea Sokrates filosofoa izan zen. Testuaren arabera, Platon haren ikaslea izan zen.

Zer da Sokratesen maieutika?

Sokratesen metodoaren bigarren urratsa da, eta galderen bidez ideiak ateratzen dira. Lehen urratsa ironia da, parte hartzaileen jakinduria kritikatzen dena.

Zer dira sofistak eta zer pentsatzen zuten?

Sofistak eszeptikoak eta erlatibistak ziren. Ez zegoela egia osorik uste zuten, eta gizartearen legeak eta arau moralak konbentzionalak zirela esaten zuten.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Nor izan zen Platonen irakaslea?
2. Zer gertakarik eragin zion gehien Platoni?
3. Zer izan zen physistik nomosera egindako aldaketaren ezaugarria?
4. Zein da sofisten iritzia gizartearen legeei buruz?
5. Zein da Sokratesen metodoko lehen urratsa?
6. Zer lotzen du Sokratesen intelektualismo moralak?
7. Zer mundu sentigarria konparatzen du Platonek Errepublikan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.