Epikuro: zoriona, plazera eta bizitza filosofikoa

Filosofia eta etika-n eguneratua2,98 KB

Laburpena

Dokumentuak Epikuro filosofoaren pentsamendua laburbiltzen du: atomismoa, heriotzaren gaineko ikuspegia, etika eta zoriona. Azaltzen du nola lortu ataraxia eta aponia, zergatik filosofia arimaren medikua den, eta zein diren Tetrafarmakoa eta desiren dietetika.

Funtsezko puntuak

  • Epikurorentzat errealitatearen azken funtsa atomoa da, eta arima ere atomikoa.
  • Heriotza betirako loaldia da; ez dago beldurtzeko arrazoirik.
  • Jakintsuaren helburuak aponia (oinaze fisikoen gabezia) eta ataraxia (urduritasunik eza) dira.
  • Tetrafarmakoak lau puntu biltzen ditu: jainkoek ez digute jaramonik egiten, heriotza ez da beldurgarria, sufrimendua erraza da eta zoriona gure esku dago.
  • Desiren dietetikaren arabera, beharrezko eta natural desirak asetzean datza zoriona.
  • Zoriona = plazera, baina plazer perfektua luzea eta lasaia da.

Frogatu zeure burua

Epikuro (341-270 K.a.)

Epikurok ezkutuan bizitzeko aholkatzen du, estoikoen bertute exhibizionistatik urruti.

Lorategiak eta Errudizio Toxikoa

Platonen akademian agintariak bakarrik, kutsu intelektuala; Epikuroren lorategietan (bere bizilekua) berriz klase guztietako jendea: esklaboak, ezkondurik gabekoak, etorkinak... Errudizio toxikoa (jakitea kulturagatik) da.

Atomismoa eta Heriotza

Atomismoa nagusi: doktrina bat, non errealitatearen azken funtsa atomoa dela defendatzen duena. Arima atomikoa da. Heriotza betirako loaldia. Ondorioz: liburu materialisten desagerpena.

Askatasuna eta Atomismoa

Ezin da aurreikusi atomoaren mugimendu arraroak, askatasunak garrantzia baitu.

Abstentzio Politikoa eta Erretiroa

Epikuroren abstentzio politikoa herritartzetik desbideratu, atomoak inertziazko lerro nagusitik bezala. Gizarteko lehia ergelkeria da. Alferrik da gizartea hobetzen ahalegintzea. Epikurok lorategira erretiroa aldarrikatzen du.

Etika Epikureismoaren Muina

Epikureismoaren muina etika da.

Ezagutza eta Zentzumenak

Epikurorentzat ezagutza zentzumenetan oinarritzen da. Errealitatea da zentzumenek hauteman ezin dezaketen atomoak.

Aponia eta Ataraxia

Jakintsuen helburuak: aponia (oinaze fisikoak uxatzea) eta ataraxia (urduritasuna baretu). Gizakia ez da berez gizartekoi, zoon politikoa; hobeto babesten da Polisetik kanpo (ataraxia).

Filosofia Arimaren Medikua

Filosofia arimaren medikua da. Filosofiak ez du balio ez badu bihotzeko oinazea sendatzen.

Exhortazioa eta Adiskidetasuna

Epikuroren aholkua: exhortazioa (bizimodua aldatzeko deia). Gogoan etengabe erabilitako esapideak arima zorionbidean jartzeko. Bizi une bakoitza azkena izango balitz bezala. Adiskidetasunak zoritzarretik babesten zaitu. Ez zapuztu poza.

Tetrafarmakon

Tetrafarmakon: 1. Jainkoek ez digute jaramonik egiten. 2. Heriotza ez da beldurgarria (gu gaudenean heriotza ez dago, heriotza dagoenean gu ez gaude). 3. Sufrimendua eramatea erraza da eta hiltzen ez gaituen sufrimenduak jakintsuago egiten gaitu. 4. Zoriona gure esku dago.

Desiren Dietetika

Desiren dietetika: 1. Desira naturalak eta beharrezkoak (jan, edan, lo). 2. Desira naturalak baina ez beharrezkoak (sexua, boterea, dirua, fama). Gizarte bizitzak desira helburu artifizialak sortzen ditu (2). Desira bat lortzean gehiago nahi ditugu. Zoriona = Desira natural eta beharrezkoak asetzean datza.

Bizitza Oraina Bizi

Ergelkeria iragana eta geroari begira bizitza galtzea: bizi gaurko eguna. Ez damutu (iragana), ez beldurtu (geroa), maitatu (oraina). Baztertu geroari buruzko kezkak, pentsa etorkizun perfektuan.

Zoriona eta Plazera

Epikurok dio: Zoriona = plazera. Plazera eragiten ez duten bertuteak baztertu. Plazer faltsuak zoritxarra dakar. Plazer perfektua luzea eta lasaia da. Kemena eskatzen du.

Epikuroren Jaiotza

Hilaren 20an ospatu Epikuroren jaiotza.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da ataraxia Epikuroren filosofian?

Ataraxia urduritasunik eza da, arima baretua. Jakintsuen helburuetako bat da, aponiarekin batera.

Zer da Tetrafarmakoa?

Epikuroren lau puntuko sendagaia da: jainkoek ez digute jaramonik egiten, heriotza ez da beldurgarria, sufrimendua eramatea erraza da eta zoriona gure esku dago.

Zein desira dira beharrezkoak Epikuroren arabera?

Jan, edan eta lo egitea bezalako desira naturalak eta beharrezkoak dira. Sexua, boterea, dirua eta fama, berriz, natural baina ez beharrezkoak dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da Epikuroren arabera errealitatearen azken funtsa?
2. Zer da aponia?
3. Zer dio Epikurok heriotzari buruz?
4. Zein da Epikuroren arabera zoriona?
5. Zein izan zen Epikuroren bizilekua?
6. Zer dio Epikurok filosofiaz?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.