Platonen etika: zoriontasuna, bertutea eta arimaren harmonia

Filosofia eta etika-n eguneratua3,44 KB

Laburpena

Testuak Platonen etika aztertzen du, eudemonismotik abiatuta: zoriontasuna bertutearen menpe dagoela. Intelektualismo morala, purifikazioaren eragin orfiko-pitagorikoa eta arimaren hiru zatien harmonia dira gai nagusiak. Ikasleak ulertuko du nola lotzen dituen Platonek jakituria, bertutea eta zoriontasuna.

Funtsezko puntuak

  • Eudemonismoaren arabera, gizakiaren azken helburua zoriontasuna lortzea da.
  • Sokratesen ildotik, bertutetsua den gizakia soilik izan daiteke zoriontsua.
  • Intelektualismo moralaren arabera jakituria eta bertutea berdinak dira: bertutea zer den jakin behar da.
  • Ongiaren Ideiaren ezagutzara heltzen den filosofoak betetzen du bertutearen ideala.
  • Eragin orfiko-pitagorikoaren arabera, arima purifikatu behar da gorputzaren lotura gainditzeko.
  • Platonek arima hiru zatitan banatzen du, eta bertutea haien arteko harmonian datza.
  • Gizakiengan justizia zuhurtasun, sendotasun eta neurtasunaren harmonia da.

Frogatu zeure burua

Platonen Etika

5.1 Abiapuntua

Platonen etikaren abiapuntua eudemonismoa da. Eudemonismoa gizakiaren azken helburua zoriontasuna eskuratzea dela baieztatzen duen doktrina filosofiko-etikoa da. Etikaren helburua zoriontasuna lortzea bada, jakin behar da zoriontasuna zertan datzan. Platonek arazo hau aztertzen saiatu zen, bere maisuaren irizpideei jarraituz. Sokratesek esan zuen bezalaxe, soilik bertutetsua den gizakia izan daiteke zoriontsua. Hau da, bertutea zoriontasuna lortzeko baldintza beharrezkoa da. Beraz, zoriontasunaren arazoak bertutearen arazora eramaten gaitu.

5.2 Bertuteari Buruzko Ikuspegia

5.2.1 Intelektualismo Morala: Jakituria = Bertutea

Intelektualismo morala jakituria eta bertutearen arteko berdintasuna ezartzen duen doktrina filosofiko-etikoa da. Hau da, beharrezkoa da bertutea zer den jakitea, bertutetsua izateko; beharrezkoa da justizia zer den jakitea, justua izateko.

Intelektualismo morala, Greziako filosofian, oro har, onartu zen doktrina bat da. Jakintsuek bete izan zuten bertutearen eredua. Platonen filosofian ikuspegi honen esanahia hauxe da: ezagutza nagusira heltzen den gizakiak soilik eskura dezakeela bertutea eta, horren ondorioz, zoriontasuna. Horretarako, ideien ezagutzara heldu beharko da eta, mundu adigarriaren barnean, ideia nagusiaren ezagutzara (Ongiaren Ideiaren ezagutzara). Horrela izanez gero, gizakiak bizimodu onena izango du, filosofoarena. Filosofoak betetzen du bertutearen ideala.

5.2.2 Eragin Orfiko-Pitagorikoak: Bertutea = Purifikazioa

Nahiz eta ideien ezagutza beharrezkoa izan bertutea eta zoriontasuna eskuratzeko, hori ez da posible izango arima purifikatzen ez den bitartean. Horretarako, gizakia mundu sentikorrari lotzen dizkioten kateengandik askatzen saiatu beharko da, purifikazio prozesuaren bidez. Purifikazio hitzaz, ahal den neurrian, gorputzaren eta arimaren banaketa lortzea ulertu behar da. Purifikazioa lortzeko, gizakiari dagozkion jarduera espiritualak landu beharko dira. Hala ere, gorputza eta zentzumenak traba bat besterik ez dira izango arimarentzat, horien eraginez gizakia grina eta joera sentsualen menpe mantentzen den neurrian. Hortaz, gizakiak bertutea lortu ahal izateko pasio eta instintuak gainditu beharko ditu, mundu honekiko loturak haustuz.

Platonek arimen transmigrazio doktrina onartzen du. Doktrina honen arabera, gorputzaren heriotza iristen denean, purifikazioa eman ez bada, arima berraragituko da beste gorputz batean. Aldiz, gorputzaren heriotza iristen denean, arima purifikatuta egonez gero, bere jatorrizko sorburura itzuliko da.

5.2.3 Bertutea = Harmonia

Platonek arima aztertzen duenean hiru zatitan banatzen du. Hiru zati horiek gizabanako bakoitzean aurkitzen dira, nahiz eta gizaki bakoitzean hiruretatik batek izan lehentasuna. Zati edo arima mota bakoitzari definizio bat dagokio, baita berezko bertuteak ere. Horretaz gain, Platonek zati bakoitzari kokapen bat ematen dio gorputz mailan.

Platonentzat bertutea hiru arimen arteko harreman harmoniotsuen ondorioa da. Hiru arima moten artean, nagusitasuna arima arrazionalak izan behar du eta arima suminkorra eta iritsezko arima arrazionalaren menpe egon behar dira. Arima arrazionalak bere eragina zabaldu eta, zuhurtasunaren bidez, arima suminkorrari dagozkion ausardia eta sendotasuna zuzendu behar ditu, baita iritsezko arimaren apetituak neurtu ere. Gizakiengan, justizia zuhurtasun, sendotasun eta neurtasun bertuteen harmonia da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da eudemonismoa Platonen etikan?

Eudemonismoa gizakiaren azken helburua zoriontasuna eskuratzea dela baieztatzen duen doktrina da. Platonen etikaren abiapuntua da.

Zer da intelektualismo morala?

Jakituria eta bertutearen arteko berdintasuna ezartzen duen doktrina da. Bertutetsua izateko, bertutea zer den jakin behar da.

Zein da bertutearen baldintza Platonen arabera?

Arima purifikatzea eta gorputzari eta zentzumenei lotutako grinak gainditzea. Horretarako ideien ezagutzara heldu behar da.

Zer da justizia Platonen arima-harmonian?

Gizakiengan justizia zuhurtasun, sendotasun eta neurtasun bertuteen harmonia da. Arima arrazionalak nagusitu behar du.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein doktrinak baieztatzen du gizakiaren azken helburua zoriontasuna dela?
2. Sokratesen arabera, nork izan daiteke zoriontsua?
3. Intelektualismo moralaren arabera, zer da beharrezkoa bertutetsua izateko?
4. Zein da bizimodu onena Platonen arabera?
5. Zer gertatzen da heriotzean arima purifikatu gabe badago?
6. Platonen arabera, zein arima izan behar du nagusitasuna?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.