Lehen hezkuntza mailako Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Ezagutza posible al da? Ikuspegi filosofikoak

Filosofia eta etika2,15 KB

J 1.4. Posible da ezagutzea?

Dogmatismoa

Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du. Dogmatismoak uste du egiaren jabe dela eta bere ezagutza ziurra eta eztabaidaezina dela.

Kritikatzeko ahulgunea: Kritikak onartzen ez dituela da.

Eszeptizismoa

Ezagutza fidagarriak eskuratzea ezinezkoa dela uste dute, zerbait egiazkotzat jotzeko nahiko frogarik inoiz ez baitago. Horrexegatik, eszeptiko batzuek diote akatsik ez egiteko onena dela ezer ez baieztatzea ezta ezeztatzea ere.

Kritikatzeko ahulgunea: Normalean egiten ditugun ekintzek gure sinesmenak era batean edo bestean islatzen dituzte.

Kritizismoa

Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren artean dago. Egiazko ezagutzak lor daitezke, baina bi hauetakoren bat eginez gero:

  • Gure ezagutza-
...
Jarraitu irakurtzen "Ezagutza posible al da? Ikuspegi filosofikoak" »

Platon eta Marx: Gizakiaren Kontzepzioen Talka

Filosofia eta etika2,86 KB

Filosofiaren historian, pentsalari gutxik izan dute Platon (K.a. 427-347) eta Karl Marx (1818-1883) bezainbesteko eragina. Biak gizakiari buruzko teoria bat garatu zuten, ikuspuntu erabat ezberdinetatik. Platonen pentsamendua konplexua da, Mendebaldeko filosofian funtsezkoa, eta Marxen teoria, berriz, modernitatearen oinarrietako bat.

Platonen Ikuspegia: Dualismo Antropologikoa

Platon dualista antropologikoa zen. Berarentzat, gizakia materiaz eta arimaz osaturik dago:

  • Arima: Hilezkorra da eta bere sorburua jainkotiarra. Aldez aurretik ideien munduan existitzen zen, eta sentipenezko mundu honetan gorputzean kartzelaturik dago. Bere destinoa ideien mundura bueltatzea da, Ongiaren ideia kontemplatuz. Askapena lortzeko bidea ezagutzaren bitartez purifikatzea
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Marx: Gizakiaren Kontzepzioen Talka" »

Descartes: Arrazionalismoa, Metodoa eta Jainkoaren existentzia

Filosofia eta etika3,86 KB

Descartesen filosofia: Ezagutzaren berreraikuntza

Sarrera: Descartesen helburua jakintza zientzia berrien moldeetara egokituz berreraikitzea da. Lehenik, ezagutza posiblea dela frogatu behar da, ondoren nola lortu zehaztu. Beraz, hori da teoriaren helburua.

Arrazionalismoa

Descartesen teoriari arrazionalista esaten zaio. Descartes arrazionalismo modernoaren sortzailea da, Spinoza, Malebranche eta Leibniz-ekin batera. Barrokoa krisi garaia da. Descartesek korronte filosofiko berria abiatu zuen, arrazionalismoa, egia ziurra arrazoiaren bidez bilatu nahi zuen korronte filosofikoa. Honek, ezagutza arrazoiaren erabilera hutsez lor dezakegula defendatu zuen, giza arrazoimenak egia aurkitu ahal duelako arrazoiaren erabilera hutsez.

Arrazionalismoaren

...
Jarraitu irakurtzen "Descartes: Arrazionalismoa, Metodoa eta Jainkoaren existentzia" »

Gizakia eta Morala: Askatasuna eta Determinismoa

Filosofia eta etika3,84 KB

Gizakia: Izaki morala

Gizakia izaki morala da. Morala berezko alderdia da. Gizakia jaiotzerakoan ez da hutsik jaiotzen, naturak eta gizarteak emandako izaerarekin baizik.

Jaiotzez daukaguna ez dugu aukeratzen, baina ez da behin betikoa.

Mundura amaitu gabe gatoz

Norberak bukatu behar du:

  • Eraiki gure bizitza
  • Aukeratu gure bidea
  • Aukeratutakoa justifikatu behar dugu

Horregatik gara IZAKI MORALA

Kontzientzia morala

Jokatzea eta zuzen jokatzea gauza bera al da? EZ

Definizioa

“Zer dagoen ondo eta zer gaizki bereizteko erabiltzen ditugun printzipioz jabetzeko gaitasuna da”

Kontzientzia moralaren zereginak:

1.- Printzipio orokor horiek bizitzan gauzatzea.

2.- Autokritika egitea. Kontzientziari jarraitu edo ez.

Epaileak gara.

Egiten dugunaren erantzuleak izateko,...

Jarraitu irakurtzen "Gizakia eta Morala: Askatasuna eta Determinismoa" »

Kanten Filosofia: Arrazoimena, Morala eta Erlijioa

Filosofia eta etika3,74 KB

Kanten Filosofia Kritikoa

Kantek giza adimenaren ahalmenak norainokoak diren aztertu zituen, arrazoimenaren kritika eginez. Kritika horren bidez, zientziaren ikerketa eta azalpen arrazionala noraino irits zitekeen aurkitu nahi zuen. Azterketa hori Arrazoimen Hutsaren Kritika lanean jaso zuen, "Zer ezagut dezaket?" galderari erantzun nahian.

Honako ondorio honetara iritsi zen: zientzia formalaz gain (logika eta matematika), oinarri enpirikoa duenaz bakarrik lor daiteke ezagutza unibertsal eta ziurra. Oinarri enpirikorik ez duena ezin da ezagutza zientifikoaren aztergai izan. Lan horretan ere, gizakiaren jokabide morala oinarri duen zientzia praktikoaren eta unibertsalaren beharra aldarrikatu zuen.

Arrazoimen Praktikoa eta Erlijioa

"Zer egin behar...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Filosofia: Arrazoimena, Morala eta Erlijioa" »

Antropologia Santo Tomas Akinokoaren arabera: Arima eta Ezagutza

Filosofia eta etika2,57 KB

Giza Arima

Santo Tomas Akinokoaren arabera, giza arima Jainkoak sortua da eta hilezkorra da. Gizakia substantzia bakarra da, materiaz (gorputza) eta formaz (arima) osatua. Forma hori materiaren lehenengo aktoa da, existitzea eta bizitzeko funtzioez baliatzea ahalbidetzen duena. Aristotelesek ez bezala, Santo Tomasek zioenez, arima eta gorputza bakoitza bere aldetik egon daitezke, nahiz eta arimak gorputzaren beharra duen bere funtzio organiko eta sentipenezkoak garatzeko. Hala ere, giza arimak beste funtzio batzuk ere baditu, eta horregatik, substantzia materiagabea dela uste da.

  • Arima, substantzia materiagabea den aldetik, hilezkorra da. Hala ere, ez da betikoa, sortua baita.
  • Arima bakarra da eta horrek hartzen ditu bere gain berezkoak dituen
...
Jarraitu irakurtzen "Antropologia Santo Tomas Akinokoaren arabera: Arima eta Ezagutza" »

Kanten Autonomia Morala: Arrazoia eta Ekintza

Filosofia eta etika2,26 KB

KANT ETA ILUSTRAZIOA: AUTONOMIA MORALA

Kanten ustez, arrazoia, ezagumen teorikoa ez ezik, ezagumen praktikoa ere bada, ekintzaren gida. Teorikoaren bidez, izaera ezagutzen dugu (fisika, kimika) eta praktikoaren bidez, zer izan behar duen ezagutzen dugu. Legeak ezartzen dizkiogu gure buruari (portaera arautu).

Kontzientzia moralaren existentzia dudaezinezkoa da. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak ondo edo gaizki jokatzeko; esperientziaren gidariak dira ekintza hauek.

Gure ekintza-idealak arrazoimen praktikoaren bidez ateratzen direnak dira. Arrazoi teorikoaren legeak deskribatzaileak eta hertsitzaileak (determinanteak) dira, eta arrazoi praktikoarenak gure portaera gidatzen dute eta ez dira hertsitzaileak,...

Jarraitu irakurtzen "Kanten Autonomia Morala: Arrazoia eta Ekintza" »

Platonen Hiri Ideala eta Gobernu Formen Azterketa

Filosofia eta etika2,97 KB

Platonen Hiri Ideala eta Gizarte Sailak

Platonek arimaren hiru zatiak hartzen ditu kontuan, eta horietan oinarrituta, gobernari lana egingo zuten agintariek prestakuntza aproposa eta berezia jaso dezaten proposatzen du. Bere gogoetak Errepublika obran biltzen ditu, gizateriarentzat bideratu beharreko hezkuntzarik egokienaren ildo nagusiak proposatuz. Helburua zuzentasuna da; izan ere, asko dira hirietan sortzen diren egitekoak, eta bakoitzak bere gaitasunen arabera aproposena hautatu behar du. Gizakiek elkarlanean jardun behar dute hiriaren babespean, guztien beharrizan ekonomikoak asetzeko. Hirian beharrizan berriak sortu ahala, beste lanbide batzuk sortuko dira. Gerran, esaterako (Platonen ustez, arrazoi ekonomikoak direla medio), soldaduak...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Hiri Ideala eta Gobernu Formen Azterketa" »

Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima Platon eta Aristoteles

Filosofia eta etika3,13 KB

Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima. Arimaren Teoria

Arimaren jardueraren oreka eta zuzentasuna jokaera moralaren oinarri izango dira; gizakia zoriontasuna eskuratzera eraman arte. Gizadiak bi osagai ditu: arima (jainkozkoa) eta gorputza (hilkorra). Platonek hiru arima bereizten ditu eta hegodun gurdiaren alegorian erlazionatzen ditu:

  • Arrazoi-arima: gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen du eta gurdi gidariak ordezten: pentsamendua eta nahimena dira.
  • Suminezko arima: gaitzespen, mendeku, ausardia eta koldarkeria adierazten ditu. Bihotzean datza eta zaldi zuriak ordezkatzen.
  • Irritsezko arima: bizirik irauteko sena, otorduen plazera, mina... Soin edo sabelean kokatuta dago eta zaldi beltza da.

Nagusia arrazoi-arima da eta hiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima Platon eta Aristoteles" »

Zientzia, Sinesmenak eta Gizartearen Oinarria: Ortega y Gasset eta Nietzsche

Filosofia eta etika1,92 KB

Gizakiaren Galderak eta Zientziaren Garrantzia

Historian zehar, gizakiok erantzunik gabeko galderak izan ditugu: Nor gara gu? Zergatik jaio gara? Nondik gatoz? Teknologiak eta zientziak aurrera egin dute, eta gaur egun ia gauza guztietan erabiltzen ditugu. Horrek zientziaren garrantzia gehiegizkoa izatea ekarri du.

Ortega y Gasset: Zientziatik Arraziobitalismora

Ortega y Gasset filosofoak hasieran zientziari garrantzi handia eman zion, baina gero arraziobitalismoan garrantzi hori kendu zion. Errealitatea ezagutzeko ideiak, sinesteak eta zalantzak garatu zituen. Orduan, zergatik aldatu zuen pentsaera? Zerk eragin zuen zientzian ez fidatzea?

Ideiak eta Sinesteak

Ortegaren ustez, ezin gara ideietan fidatu zalantzagarriak direlako, baina sinesteak fidagarriak

...

Jarraitu irakurtzen "Zientzia, Sinesmenak eta Gizartearen Oinarria: Ortega y Gasset eta Nietzsche" »