Descartes: Antropologia Dualista, Etika eta Behin-behineko Morala
Descartes: Antropologia eta Dualismoa
Gizakia bi substantziez osatuta dago: res cogitans (arima) eta res extensa (gorputza).
Substantziaren Kontzeptua
Substantzia bere existentziarako beste izaterik behar ez duen gauza da, eta bere definizioa a priori egiten da, justifikatu gabe. Definizio horretatik ondorioztatzen da Jainkoa bakarrik dela substantzia, beste izakiek hura behar dutelako existitzeko.
Bi Substantzia Mota
- Substantzia Infinitua: Jainkoa.
- Substantzia Finitua: Arima eta Gorputza. Hauek Jainkoa bakarrik behar dute existitzeko.
Gizakia, beraz, bi substantzia finituez eratuta dago, ikuspuntu dualista batetik. Bi substantzia hauek independenteak dira eta ez dute bata bestearen beharra existitzeko, baina beti elkarrekin daude. Arimaren independentziaren...