Descartesen Filosofia: Ezagutza, Ziurtasuna eta Metodoa
Ezagutzaren Oinarriak Zalantzan: Antzinatik Descarteseraino
Eszeptikoak kenduta, filosofo guztiek sinesten zuten gizakiok errealitatea ezagutzeko daukagun gaitasunean. Guztiek (Platon eta Aristoteles barne) uste zuten Mundua badagoela (erreala dela) eta, gainera, arrazionala denez, ezagugarria eta adigarria dela.
Erdi Aroko filosofoek giza ezagutzaren gaitasunarekiko mesfidantza sustatu zuten, arrazoiaren autonomia oztopatzen zuen kanpoko irtenbide bat eskainiz: Jainkoa.
Descartesen Proposamena: Ziurtasuna Helburu
Descartesek, bere filosofian, Erdi Aroko planteamenduaren kontra egingo du, arrazoiaren autonomia aldarrikatuz. Baina ez da pentsalari greziarren konfiantza inozoarekin konformatuko. Berak ezagutzari, egiazkoa izateko, ziurra izatea exijitzen...