Sokrates eta Protagoras: Antzinako Filosofoen Konparazioa
Sokrates eta Protagoras antzinako filosofoak ziren, baina zenbait desberdintasun zituzten.
Bizitza eta Irakaskuntza
Lehenik, Sokrates Atenaseko filosofoa zen, beraz, herriko asanbladetan parte hartzeko eskubidea zuen. Pertsona talde txikiei herrietako plazetan irakasten zien maieutika eta ironia, dirurik kobratu gabe. Protagoras, ordea, atzerritarra zen, hau da, ez zen Atenasekoa, eta, ondorioz, ez zuen Sokratesek zuen eskubiderik. Sokrates ez bezala, Protagorasek diruaren truke elkarrizketa teknikak irakasten zizkien herritarrei lokal batzuetan.
Egiaren Izaera
Egiari dagokionez, Protagoras erlatibismo morala aldarrikatzen zuen, hau da, objektu, egoera eta gertaerak aldatu egiten dira, ondorioz, ez dago egia absoluturik. Sokratesek, ordea, egia unibertsala eta objektiboa dela defendatzen zuen. Hau da, egia absolutua existitzen dela eta beharrezkoa dela hori ezagutzea.
Metodologia Filosofikoa
Bestalde, Protagoras diskurtso luzearen metodoa erabiltzen zuen. Honek herritarrei zerbaitez konbentzitzen dituela esan nahi du eta jarraian aurkako tesiaz konbentzitzen ditu. Sokratesek, aldiz, ironia eta maieutika erabiltzen zituen. Ironiari dagokionez, ez-jakina egiten zen solaskidearen aurrean eta ondoren kontrakoaz konbentzitzen zuen. Behin ironia erabili ondoren, maieutika erabiltzen zuen. Sokratesen ustetan, gure barneko jakintza kanporatzean datza maieutika. Sokratesek metodoa egia aurkitu nahi zuela erabiltzen zuen.
Jainkoarekiko Jarrera
Jainkoari dagokionez, Protagoras agnostikoa zen. Hau da, ez du bere existentzia ukatzen, baina ezin dugu ezagutu. Lehen agnostikoa Protagoras da. Sokrates, ordea, monoteismora hurbiltzen zen. Hau da, berak daimon (izaki jainkotiarra) aipatzen zuen, berari bere kontzientzian hitz egiten ziona. Jainkoa perfektua dela uste zuen (Atenastarren jainkoak baino perfektuagoa, behintzat).
Legearen Izaera
Azkenik, Protagorasentzat legea konbentzionala da, hau da, legea adostasunaren, akordioaren, hitzarmenaren emaitza da. Legeak komenigarriak direla esaten zuen eta onuragarriak direlako onartzen zituen. Sokratesek, ordea, legea balio unibertsalaren islada dela pentsatzen zuen, hau da, legeak zuzentasuna islatzen duela. Ondorioz, beti errespetatu behar da, norberari komeni ala ez. Sokratesek legeari errespetu handia erakutsi zion, hainbeste, legea betetzeagatik hil zen.