Ekonomia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL) eta Sozietate Anonimoa (SA): konparaketa eta enpresen sailkapena

Ekonomia-n eguneratua2,73 KB

Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL)

Erantzukizun mugatuko sozietatea kapitalista mota bat da, bazkide gutxik osatzen dutena eta kapital handia behar ez duten enpresentzat egokia. Gutxienez bazkide bat edo gehiagok osatu behar dute.

Bazkideen erantzukizuna sozietatean egindako kapital ekarpenaren araberakoa da. Kapitala partaidetzetan banatuta dago, zati metagarri eta zatiezinak direnak.

Sozietatearen izena enpresaren izena eta gero SL (Sozietate Mugatua) da. Partaidetzak transmititzeko, administratzaileei jakinarazi behar zaie eskualdatu nahi direla.

Sozietateen gaineko zergak zergapetzen ditu erantzukizun mugatuko sozietateak.

Bazkideen Eskubideak

  • Mozkinen banaketan parte hartu.
  • Sozietatetik atera diren bazkideen partaidetzak lehentasunez erosteko
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SL) eta Sozietate Anonimoa (SA): konparaketa eta enpresen sailkapena" »

Kontabilitate kontuen zerrenda: oinarrizko finantzaketa, balantzea eta kontu-kodeak

Ekonomia-n eguneratua4,54 KB

1. Oinarrizko Finantzaketa

  • 100 Kapital Soziala: Enpresako bazkideek diruz nahiz gauza materialez egiten dituzten ekarpenak; enpresa sortzen den unean edo ondorengo urteetan egin daitezke.
  • 11 Erreserbak: Enpresak irabazten duenetik gordetzen dena, autofinantzaketa moduan inbertitzeko.
    • 112 Legezko Erreserbak: Legez ezarrita daudenak.
    • 113 Borondatezko Erreserbak.
    • 1141 Estatutu-erreserbak: Estatutuetan azaltzen direnak.
  • 129 Ekitaldiko Emaitza: Irabaziak edo galerak.
  • 170 Kreditu-erakundeekiko Epe Luzeko Zorrak:
    • 1700 Kreditu-erakundeekiko Epe Luzeko Maileguak.
  • 173 Epe Luzeko Ibilgetu-hornitzaileak: Ibilgetuko edozein elementu erosteagatik (makineria, altzariak, garraio-elementuak, ordenagailuak...) haiekin ditugun epe luzeko zorrak.

2. Aktibo Ez-korrontea

  • 203
...
Jarraitu irakurtzen "Kontabilitate kontuen zerrenda: oinarrizko finantzaketa, balantzea eta kontu-kodeak" »

Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian

Ekonomia-n eguneratua3,65 KB

Moneta-Politika Motak

Moneta-politika motei dagokienez, bi alderdi nagusi bereiz daitezke: batetik, moneta-politikan aplikatzen diren tresnak eta bestetik, eraginak.

Moneta-politikako tresnak

Banku Zentralen Europar Sistemak tresna hauek baliatzen ditu ekonomia-politika aurrera eramateko:

  • Erreserba minimoen mekanismoa. Haren bidez, banku-sistemaren likidezia handitu edo txikitu egiten da. Izan ere, euroguneko kreditu-erakundeek betebeharra dute kutxa-koefiziente jakin bat gordetzeko, dagokien banku zentralean edo eskudirutan.
  • Merkatu irekiko eragiketak. Eragiketa horiek dira, zalantzarik gabe, Europako moneta-politikako tresna nagusia. Funtsezko eragiketak dira eurosistemako moneta-politikan diruaren prezioa kontrolatzeko, bai eta zirkulazioan dagoen
...
Jarraitu irakurtzen "Moneta-politikaren tresnak eta eraginak ekonomian" »

Stock kudeaketa: C. Wilson eredua, eskabide optimoa eta eskaera puntua

Ekonomia-n eguneratua12,92 KB

C. Wilson eredua edo eskabide optimoaren eredua

Baldintzak:

- Kudeaketa egiteko aurrez emandako epea dago.

- Hornikuntza  epea konstantea da.

- Stock kontsumoaren erritmoa konstantea eta ezaguna da.

- Ez dago stock haustea.

- Eskabide kostu konstante bat dago


Zein kantitatea egiten du stocks gestioaren kostea minimoa?


KT = p* E  + s*E/Q +  g (Q/2+SS)


  • KT= stock kudeaketaren  koste totala

  • p= unitate bakoitzaren prezioa

  • E= eskaria (totala)

  • Q = eskabide bakoitzean zenbat eskatzen dugun

  • g= mantenimendu kosteak =r *p

  • D= gestioa egiteko behar dugun denbora.

  • s= eskabidearen kostea

Eskabide optimoa eskatzen badu enpresak, biltegiko kosteak minimizatzen dira.

ESKABIDE OPTIMOA:


Noiz egin behar da eskabidea?

Eskaera puntua = hornidura epean egidako kontsumoa+ SS


D.

...
Jarraitu irakurtzen "Stock kudeaketa: C. Wilson eredua, eskabide optimoa eta eskaera puntua" »

Erantzukizun mugatuko sozietatea: ezaugarri nagusiak eta enpresa berria sozietate mugatua

Ekonomia-n eguneratua1,84 KB

ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA
Ezaugarri nagusiak:
··Bazkide batek edo gehiagok eratu behar dute.
·Bazkideen erantzukizuna sozietatean egindako kapital ekarpenaren araberakoa da.
·Sozietatearen kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago. Partaidetzak erantzukizun mugatuko sozietate baten zati metagarri eta zatiezinak dira. Bazkide guztiek elkarrekin eta batera egindako fundazioa da. Sozietatea eratzeko kapitala dirua, ondasunak eta eskubidak izan daitezke.
·Sozietatearen izenak honela egon behar du osatuta: izena eta atzetik "erantzukizun mugatuko sozietatea"
·Sozietatearen partaidetza tranmititzeko, sozietatearen administratzaileeei jakinarazi behar zaie.
ENPRESA BERRIA SOZIETATE MUGATUA
Enpresa txikiak, azkar, erraz eta kostu txikiz
...
Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun mugatuko sozietatea: ezaugarri nagusiak eta enpresa berria sozietate mugatua" »

Industria Iraultza eta enpresa kontzentrazio motak: laburpena

Ekonomia-n eguneratua2,37 KB

Enpresa Kontzentrazio Motak

Jarduera ekonomikoak kontrolatzeko eta lehia murrizteko enpresen artean sortzen diren elkarte nagusiak:

  • Kartela

    Jarduera-adar berean aritzen diren enpresen elkartea da. Zenbait hitzarmen egiten dituzte ekoizpena eta banaketa kontrolatzeko, prezioak finkatzeko eta irabaziak banatzeko.

  • Holdinga

    Enpresa-elkarte honetan, enpresetako batek, akzio gehienen jabe denak, besteak kontrolatzen ditu.

  • Trusta

    Salgai baten ekoizpenaren fase guztiak egiteko borondatez elkartzen diren enpresen multzoa da. Merkatua kontrolatzea eta lehia kentzea izaten dute helburu.

Industria Iraultza

Europako ekonomian XVIII. eta XIX. mendeen artean gertatutako aldaketen multzoa (ekonomian, gizartean eta demografian eragin handia izan zuena).

Oinarriak

  • Iraultza
...
Jarraitu irakurtzen "Industria Iraultza eta enpresa kontzentrazio motak: laburpena" »

Puntu hila eta ekonomia kontzeptu nagusiak enpresan

Ekonomia-n eguneratua3,76 KB

Puntu Hila: Definizioa eta Kalkulua

Puntu Hila enpresen diru-sarrerak kostu totalekin berdintzeko ekoitzi eta saldu behar diren unitate kopurua da, hau da, etekinak lortzen hasteko saldu beharreko gutxieneko kopurua.

Puntu Hila kalkulatzeko formula nagusia:

Q* = KF / (P - KAu)

Mozkina (M) kalkulatzeko formulak:

M = SG - KG

M = (p · q) - (KF + KA)

Puntu Hileko diru-sarrerak:

P · q* = KF + (KAu · q*)

X mozkin bat lortzeko saldu beharreko produktu kopurua:

Q = (KF + M) / (P - KAu)

Terminoen definizioak:

  • SG: Salmenta Gordina (Q · P)
  • KG: Kostu Gordina (KF + KA)
  • KA: Kostu Aldakorra (KAu · Q)
  • KF: Kostu Finkoa (Kostu Totala - Kostu Aldakorra)
  • P: Prezioa (Urteko Salmenta (SG) / Saldutako Unitatea (QS))
  • KAu: Kostu Aldakor Unitarioa (KA / Saldutako Unitatea (QS))
...
Jarraitu irakurtzen "Puntu hila eta ekonomia kontzeptu nagusiak enpresan" »

Kanpo merkataritza: definizioa, antolakuntza eta nazioarteko merkataritza eremuak

Ekonomia-n eguneratua2,59 KB

Kanpo Merkataritza: Definizioa eta Oinarriak

Kanpo merkataritza herrialdeen artean egiten den ondasun eta zerbitzuen trukea da. Ondasunak atzerrian erosteari inportazio esaten zaio, eta ondasunak atzerrian saltzeari esportazio. Biak merkataritza-balantza izeneko dokumentuan erregistratzen dira.

Antolakuntza eta Eragileak

  • Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA)

    Munduko Merkataritza Antolakundea (MMA) hainbat helburu ditu: merkataritza-zergak ezabatzea edo murriztea, merkataritza desleiala zigortzea, eta antolakundeko kideen arteko eztabaidak arbitratzea. Horrela, merkataritza askatasuna handitzen da. 2008ko krisialdiak, ordea, kanpo-merkataritza babesteko neurriak hartzera behartu ditu herrialdeak.

  • Merkataritza-Blokeak

    Merkataritza-blokeak herrialde

...
Jarraitu irakurtzen "Kanpo merkataritza: definizioa, antolakuntza eta nazioarteko merkataritza eremuak" »

Merkatuaren segmentazioa: irizpideak eta adibideak

Ekonomia-n eguneratua3,29 KB

Merkatuaren Segmentazioa

Gutxitan gertatzen da marketing-politika bakarra kontsumitzaile guztientzat egokia izatea.

Merkatu segmentazioa, merkatuak, ezaugarri berdintsuak dituzten taldeetan banatzearen prozesua da.

Merkatuaren Segmentazio Irizpideak

  1. Sexuaren araberako segmentazioa

    Merkatua bi zati ia berdinetan banatzen du. Kontsumitzailearen sexuaren arabera, ezberdinduriko ezaugarriak dituzten produktuak daude. Adibidez, perfumeak; izenak, itxurak eta usaiak ezberdinak izan behar dute perfumea gizon batek edo emakume batek kontsumitu behar badu.

  2. Adinaren araberako segmentazioa

    Produktu baten aurkezpenak eta publizitate esloganak ezaugarri ezberdinak izango dituzte kontsumitzaileen adinaren arabera. Honela, xanpu batean begietan azkura ematen ez

...
Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren segmentazioa: irizpideak eta adibideak" »

Enpresaren oinarriak: sailkapena, merkatuak eta kudeaketa

Ekonomia-n eguneratua9,91 KB

Enpresen Sailkapena

Enpresak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke:

  • Tamainaren arabera:
    • Txikiak: 50 langile baino gutxiago.
    • Ertainak: 50 eta 250 langile artean.
    • Handiak: 250 langile baino gehiago.
  • Jabetzaren arabera:
    • Pribatuak: Jabetza partikularren esku daudenak.
    • Publikoak: Estatuaren edo erakunde publikoen esku daudenak.
    • Mixtoak: Bi motatako jabetza dutenak.
  • Izaera juridikoaren arabera:
    • Banakakoak.
    • Elkarteak: Kolektiboak, Komanditarioak, Anonimoak, Mugatuak, Laboralak, Kooperatiboak.

Produktuen Bizitza Zikloa

Produktu orok bizitza ziklo bat du, hainbat etapatan banatuta:

  • Sorrera-etapa: Merkaturatu aurretik igaro behar duen etapa. Produktua definitu, ezaugarriak finkatu eta zein merkatutara zuzendu behar den zehazten da.
  • Sarrera-etapa: Produktua dagokion
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresaren oinarriak: sailkapena, merkatuak eta kudeaketa" »