Biologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erribosomak: definizioa, kokapena, egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,27 KB

Definizioa

Mintzik gabeko partikula azpizelularrak dira, aletxo esferikoen formakoak, mikroskopio elektronikoarekin baino ezin dira ikusi.

Kokapena Zelulan

Erribosomak zelula guztietan egon daitezke, espermatozoideetan izan ezik. Hala ere, globulu gorrietan oso urriak dira.

Modu desberdinetan egon daitezke erribosomak:

  1. Aske, zitosolean (isolatuta edo polisoma edo polirribosoma izeneko taldeetan).
  2. Sare endoplasmatiko zimurreko mintzaren kanpoaldera atxikita.
  3. Kanpoko mintz nuklearreko alde zitoplasmikora atxikita.
  4. Aske, mitokondrien matrizean eta kloroplastoen estroman.

Erribosoma Motak

Bi mota daude:

  1. Erribosoma prokariotoak: 70 S-ko sedimentazio-koefizientea dute. Azpiunitate handiak 50 S-ko koefizientea dauka, eta txikiak, 30 S-koa.
  2. Erribosoma eukariotoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Erribosomak: definizioa, kokapena, egitura eta funtzioak" »

Giza ehunen motak eta antolaketa mailak: zelulatik organismora

Biologia-n eguneratua2,79 KB

Giza Ehunen Motak

  • Ehun epiteliala: Zelula geruza batek edo gehiagok osatzen dute. Ehun horrek gorputzaren kanpoko gainazala estaltzen du (azala eratuz), baita hodi eta organo hutsak ere (adibidez, urdaila).
  • Ehun muskularra: Forma luzanga duten zelulek osatzen dute; zuntz muskular deritzenak. Zuntz horiek uzkurkorrak dira (laburtu egin daitezke). Muskulu-ehunak (eskeleto-muskuluak), bihotzarenak (miokardioa) eta hainbat organoren paretak osatzen ditu (muskulu lisoa).
  • Nerbio-ehuna: Neuronek osatzen dute. Neuronak kinadak jasotzeko, horiei erantzuteko eta organismoaren jarduera kontrolatzeko gai diren zelulak dira.
  • Ehun konektiboa: Matrize esaten zaion zelularteko substantziak bereizitako zelulek osatzen dute. Substantzia hori lotzeko eta eusteko
...
Jarraitu irakurtzen "Giza ehunen motak eta antolaketa mailak: zelulatik organismora" »

ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena: oinarrizko prozesuak

Biologia-n eguneratua1,32 KB

ADNaren erreplikazio-prozesua

  1. Hidrogeno-loturak hautsi eta bi harizpiak askatzen dira.
  2. Jatorrizko kate bakoitza molde bat da, beste kate osagarri bat sintetizatzeko.
  3. Kate berriak eratzen diren bitartean, hidrogeno-loturak sortzen dira baseen artean, eta harizpiak biribilkatzen hasten dira. Ondorioz, bi ADN molekula sortzen dira, elkarren eta jatorrizko molekularen berdin-berdinak.

Geneak eta Genoma

Genea:
Proteina bat sintetizatzeko informazioa daraman ADN zatia da, eta proteina hori ezinbestekoa da banako batean karaktere jakin bat adierazteko.
Genoma:
Organismo baten gene multzo osoa.

Mezu genetikoaren adierazpena

Mezuaren transkripzioa

ADN molekula baten barruan dagoen informazio genetikoa ARNm molekula batean kopiatzen da. Nukleoan gertatzen da. ADN...

Jarraitu irakurtzen "ADNaren erreplikazioa, transkripzioa eta itzulpena: oinarrizko prozesuak" »

Giza arnasketa: fisiologia, faseak eta maiztasunak

Biologia-n eguneratua3,5 KB

Arnasketa: Zer da eta zertarako?

Arnasketa airetik oxigenoa hartu, zeluletara garraiatu eta, alderantziz, zeluletatik karbono dioxidoa gorputzetik kanpo ateratzea da.

Zer da arnasketa?

Gorputzaren oinarrizko funtzio bat da. Bi minutu baino gehiago ezin da arnastu gabe egon.

Arnasketaren helburuak

  • Zelulei oxigenoa garraiatu.
  • Zelulek sortutako karbono dioxidoa kanporatu.

Arnasketaren osagai nagusiak

Arnasketa prozesuan hainbat osagai eta fase bereizten dira:

Garraioa

Kanpoaldearen eta gas-trukearen zona arteko garraioa arnas aparatuaren laguntzaz gertatzen da, eta gas-trukearen zona eta zelulen artekoa, berriz, zirkulazio aparatuaren laguntzaz.

Gas-trukea

Bi mailatan gertatzen da:

  • Biriketako gas-trukea: Biriketan, odolak oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa
...
Jarraitu irakurtzen "Giza arnasketa: fisiologia, faseak eta maiztasunak" »

Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: laburpena

Biologia-n eguneratua5,35 KB

MITOSIA

→ Prozesua hazkunderako (crecimiento).
→ 2 zelula kume diploide (2n) sortzen dira, berdinak.

profasea

-Kromatina kondentsatu → kromosomak agertu

-Nukleo mintza eta nukleoloa desagertu

-Ardatz mitotikoa sortu

-Zentrioloak poloetara

metafasea

-Kromosomak max. Kondentsatu

-Plano ekuatorialean lerrokatu

-Zuntz zinetokorikoak kromosometara lotu

anafasea

-Kromatidak banatu

-Poloetara mugitu (V forma)

-Zuntzak laburtu

telofasea

-Kromosomak destrinkotu

-Nukleo mintza berriro agertu

-Zitoplasma zatitu

emaitza

-2 zelula kume

-Diploideak (2n)

-Genetikoki berdinak


MEIOSIA

→ sexu organoetan gertatzen da.
→ 2 zatiketa.
→ ama zelula diploidea (2n) → 4 haploide (n).

meiosia i

profasea 

-kromosomak kondentsatu

-homologoak elkartu (sinapsia)

-gainguratzea / crossing-...

Jarraitu irakurtzen "Zelula-zikloa, mitosia eta meiosia: laburpena" »

Mikrobiologia: mikroorganismoak, birusak eta bakterioak

Biologia-n eguneratua6,86 KB

Mikrobiologia eta Mikroorganismoen Mundua

Mikrobiologia: Mikroorganismoak ikertzen dituen zientzia da.
Mikroorganismoak: Mikroskopioz behatu behar diren organismoak dira.

Mikroorganismoen Sailkapen Orokorra

Mikroorganismoak bi talde nagusitan sailka daitezke:

  1. Forma azelularrak (ez daude zelulaz osatuta): Birusak (azido nukleiko mota batez, DNA edo RNA, eta proteinez osatuak), prioiak eta biroideak.
  2. Egitura zelularra dutenak:
    • Arkeobakterioak: Muturreko baldintzetan bizi ohi dira (tximinia bolkanikoak, ingurune gaziak). Ikuspuntu biokimikotik, eukariotoen antz handiagoa dute eubakterioena baino.
    • Eubakterioak edo bakterioak: Prokarioto zelulabakarrak.
    • Eukariotoak (zelulabakarrak edo zelulanitzak): Protozooak (zelulabakarrak), alga mikroskopikoak eta onddoak
...
Jarraitu irakurtzen "Mikrobiologia: mikroorganismoak, birusak eta bakterioak" »

Zirkulazio aparatua: funtzioa, atal nagusiak eta osagaiak

Biologia-n eguneratua384,89 KB

Zirkulazio Aparatuaren Funtzioa

Gasak (O₂ eta CO₂), mantenugaiak/hondakinak eta sistema immuneko zelula batzuk garraiatzea.

Atal Nagusiak

Zirkulazio aparatuak 3 atal nagusi ditu:

  • Bihotza
  • Odola
  • Odol-hodiak

Zirkulazio-aparatuarekin lotutako sistemak

Digestio aparatua, arnas aparatua eta iraitz sistema zirkulazio aparatuarekin konektatzen dira, haien funtzioak betetzeko:

  • Digestio aparatua: Xurgatutako ura eta mantenugaiak gorputz osora eramatea.
  • Arnas aparatua: Biriketan lortutako oxigenoa gorputz osora eramatea eta gorputz osoko karbono dioxidoa biriketara eramatea.
  • Iraitz sistema: Odoleko hondakinak giltzurrunetara eramatea.

dl>  <hr>  <p><img src=

Biologiaren oinarriak: antolaketa mailak eta zelula-funtzioak

Biologia-n eguneratua1,17 KB

Antolaketa mailen sailkapena

  • a) Atomoa, molekula, organulua.
  • b) Zelula, ehuna, organoa, sistema/aparatua.

Zelularen funtzioak

  • Datoz: Jatorrizko unitatea.
  • Daude: Egiturazko unitatea.
  • Da: Unitate genetikoa.
  • Dira: Unitate fisiologikoa.

Materiaren antolaketa

Antolaketa maila abiotikoa: Bizigabe diren elementuak, hala nola mineralak eta energia.

Biomolekula organikoa: Karbono-atomoak dituzten molekulak, bizitzako prozesuak ahalbidetzen dituztenak.

Organuluak eta egiturak

  • a- Organulua
  • b-
  • c- Organulua
  • d-
  • e-

Zelula-funtzioak eta osagaiak

Mitokondria-zelulak, gantz-isolatzaile, erribosomak-proteinak, eritrozitoak-zelulara, nerbio-kanpo, digestio-elikagaietako.

Odol ehunaren ezaugarriak

Odol ehuna gorputzean zirkulatzen duen likidoa da; oxigenoa, elikagaiak eta hondakinak...

Jarraitu irakurtzen "Biologiaren oinarriak: antolaketa mailak eta zelula-funtzioak" »

Ehun-motak eta haien ezaugarriak: epitelioa, konektiboa, muskulua eta nerbio-ehuna

Biologia-n eguneratua4,58 KB

Epitelio-ehuna

Epitelio-ehuna: Egiturak estaltzen ditu, substantziak jariatzen eta etengabe berriztatzen.

Estaldura-epitelioa

Estaldura-epitelioa: Gorputzaren azalerak estaltzen ditu, barru zein kanpokoak. Egiturak babesten dituzte; batzuk substantziak xurgatzen dituzte, eta beste batzuk ez. Espazio gutxi dituzte, oso gutxi eraldatuak eta gutxi espezializatuak. X2

Guruin-epitelioa

Guruin-epitelioa: Substantziak jariatzen espezializatua.

Ehun-konektiboak

Ehun konektiboak: Gainontzeko ehunak elkartzen, eusten, elikatzen eta babesten dituzte.

Konjuntiboa

Konjuntiboa: Gainontzeko ehunak lotu eta erlazionatzen ditu.

  • Kolageno eta elastina ugari
  • Funtsezko substantzia dentsua eta urtsua
  • Fibroblastoak: matrizea sortzen duten zelulak
  • Gantz-zelulak: lipidoak gordetzen
...
Jarraitu irakurtzen "Ehun-motak eta haien ezaugarriak: epitelioa, konektiboa, muskulua eta nerbio-ehuna" »

Metabolismoa, izaki bizidunen sailkapena, zelula-organuluak eta biomolekulak: laburpen eskematikoa

Biologia-n eguneratua3,13 KB

Metabolismoa eta Nutrizioa

Metabolismoa: Zelularen barruan gertatzen diren eta energia lortzea helburu duten erreakzio kimikoen multzoa da. Prozesu hauek entzima espezifikoen bitartez katalizatzen dira, ibilbide metabolikoen bidez kateatuz eta erredox (oxidazio-erredukzio) prozesuak erabiliz.

Nutrizio motak

  • Autotrofoak: Ingurunetik elikagai ez-organikoak hartu eta euren elikagai organiko propioak sintetizatzen dituzte.
  • Heterotrofoak: Beste izaki bizidun batzuetatik lortutako elikagai organikoak hartzen dituzte.

Fotosintesiaren faseak

  • Fase argitsua: Kloroplastoetako tilakoideen mintzean gertatzen da.
  • Fase iluna: Kloroplastoen stroman gertatzen da.

Izaki Bizidunen Sailkapena

Zelula anitzeko izaki bizidunak

  • Talo motakoak: Alga eta onddoak.
  • Briofitoak: Goroldioak
...
Jarraitu irakurtzen "Metabolismoa, izaki bizidunen sailkapena, zelula-organuluak eta biomolekulak: laburpen eskematikoa" »