Beste ikastaroak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Haurraren Garapen Psikoebolutiboa eta Hezkuntza Prozesua

Psikologia eta soziologia-n eguneratua10,25 KB

1. Sarrera: Hezkuntzaren Oinarriak

  • Hezkuntzak oinarrizko konpetentziak eskaini behar ditu haurrak modu integratuan gizarteratzeko.
  • Umearen garapen psikoebolutiboaren esparruak aztertu behar dira, ikuspegi globala izanik, garapen integrala bermatzeko.

2. Haurraren Garapen Psikoebolutiboaren Oinarrizko Ezaugarriak

  • Hezkuntza-prozesu guztiek umeen garapen-prozesuekin lotura dute.
  • Haurraren ezaugarri psikoebolutiboen ikuspegi globala izateak (esparru kognitiboa, motorra, afektiboa eta soziala) hezkuntza-interbentzio eraginkorra ahalbidetzen du.
  • Umeen ezaugarri psikoebolutiboak ezagutzeko alderdiak aztertu behar dira: garapenaren unea, premiak edo beharrak, estimulazioa eta arazo posibleak.

2.1. Garapena, Heldutasuna eta Ikaskuntza

Garapena: bizitzako aldaketen

...

Jarraitu irakurtzen "Haurraren Garapen Psikoebolutiboa eta Hezkuntza Prozesua" »

Gizarteratzea: Definizioa eta Oinarriak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua4,72 KB

Gizarteratzea: Definizioa eta Oinarriak

Gizarteratzea deitzen zaio gizakia gizartearen oinarrizko elementuak ikasiz eta barneratuz (hizkuntza, ohiturak,…) eta elementu horiek beren nortasunaren egituraren osagai bihurtuz identitate zehatzeko pertsona autokontziente bilakatzen den prozesuari. Horrela, bizi diren gizarteko kultura bereganatuz bihurtzen dira gizabanakoak gizartekide eta beren nortasuna osatzen dute aldi berean.

Soziologo askok adierazi dute funtsezko gertakari biologiko bat dagoela prozesu honen oinarrian.

Oinarri Biologikoa eta Giza Dependentzia

Sortzen denean, inolako babesik gabe eta hartzen duen taldearen mendean dago guztiz gizakia. Gizakiaren dependentzia-aldia, jaiotzatik gutxi gorabehera lehen urtemugara arte luzatzen dena,...

Jarraitu irakurtzen "Gizarteratzea: Definizioa eta Oinarriak" »

Giza gorputzaren antolaketa, ardatzak, planoak eta mugimenduak

Fisika-n eguneratua3,19 KB

Giza Gorputzaren Oinarrizko Kontzeptuak

Zelula

Zelula: izaki bizidunen oinarrizko atalak dira; hau da, bizidunen unitate anatomiko eta fisiologikoak. Adibidez: obulua, neurona.

Ehuna

Ehuna: antzera aldatu diren eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da. Adibidez: gihar-ehuna, hezur-ehuna.

Organoa

Organoa: funtzio bat betetzeko elkartzen diren ehunen multzoa da. Adibidez: gibela, bihotza.

Aparatu edo Sistema

Aparatu edo Sistema: funtzio bat betetzeko elkartzen diren organoen multzoa da. Adibidez: ugal-aparatua, arnas-aparatua.

Giza Gorputzaren Antolaketa

Giza gorputza honako ataletan banatzen da: burua, enborra, gorputz-adarrak. Goiko gorputz-adarra gerri eskapularretik dago lotuta enborrari, eta beheko gorputz-adarra gerri pelbikotik. Gerri...

Jarraitu irakurtzen "Giza gorputzaren antolaketa, ardatzak, planoak eta mugimenduak" »

Euskal poesia modernoa: testuinguru historikoa eta ezaugarriak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,43 KB

Euskal poesia modernoa: laburpena

Beitiaren poemak Euskal poesia modernoaren hasiera erakusten du (herrien kezkak: foruen galera, etab.). 1876tik gerra arte erromantizismo abertzaleak nagusi izan ziren.

Hasierako aroa (1876–gerra arte)

Ezaugarriak:

  • Gizakiaren nagusitasuna.
  • Norbanakoaren "Ni" munduko ardatz gisa.
  • Herri bakoitzak bere nortasuna.
  • Abertzaletasuna.
  • Izadia idazlearen sentimenduen islatzat hartzea.
  • Iragana eta sentimendu negatiboak.

Gaiak: maitasuna, gizakiaren patu tristea eta nitasuna.

Testuinguru — politika eta kultura

Politika: Foruen galerak euskaldunak soldadusera egitera derrigortu zituen.

Kultura: Karlistaldien porrotek euskaldunak kulturagatik eta hizkuntza zaintzaz gehiago ardurarazi zituzten.

XX. mendea eta euskal olerkigintza

XX....

Jarraitu irakurtzen "Euskal poesia modernoa: testuinguru historikoa eta ezaugarriak" »

Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,13 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

Eduki motaren arabera

  • Tragedia: Protagonistek amaiera gaiztoa dute. Bukaera tragikoa; heriotza.
  • Komedia: Umorezko antzerkia.
  • Drama: Tragediako eta komediako elementuez osatua.

Egituraren arabera

Narrazioaren osagai berak ditu:

  • Hasierako egoera: Non eta noiz gertatzen den azaltzen du.
  • Arazoa: Hasierako egoera aldatzen duen edozein ekintza edo gertakariren bidez aurkezten da.
  • Ekintzak: Arazoaren ondoriozko emaitzak dira. Pertsonaien erreakzioak ere ekintzen sailean kokatzen dira.
  • Ondorioa: Ekintzen amaiera da. Gertaeren artean beti da bat besteekiko nabarmentzen dena, eta arazoei irtenbidea ematen diena.
  • Bukaerako egoera: Obra ixtean lortzen den egoera.

Barne-egiturak trama eta argumentua garatzen ditu. XVI. eta XVII. mendeetan zehar,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak" »

Plaken tektonika: plaken arteko muga motak eta elkarreraginak

Geologia-n eguneratua2,75 KB

Plaken Tektonikaren Teoria Nagusiak

Plaken tektonikaren teoriak urrats erraldoia eman zuen geologian. Honako hauek dira haren proposamen nagusiak:

  • Litosfera zurruna da eta plaka litosferiko edo plaka tektoniko izeneko pieza batzuetan zatituta dago.
  • Plaka litosferikoak dinamikoak dira. Litosfera ozeanikoa dortsaletan sortzen da, eta urperatze-eremu deritzenetan manturantz sartzean suntsitzen da.
  • Plaka litosferikoen mugimenduaren eta aldaketen arrazoia geosferaren barne-dinamika da.
  • Plaken dinamikak elkarreraginak sortzen ditu haien ertz edo mugetan eta horrek prozesu geologikoek bultzatzen dituzten indar eta presio- eta tenperatura-aldaketak eragiten ditu.

Plaken arteko Elkarreraginak

Plaken arteko elkarreraginak haien ertzetan gertatzen dira, eta...

Jarraitu irakurtzen "Plaken tektonika: plaken arteko muga motak eta elkarreraginak" »

Garoa (Txomin Agirre) eta Itzulera baten istorioa (Martin Ugalde): azterketa literarioa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,51 KB

Garoa (Txomin Agirre, 1912)

Sarrera eta testuinguru historikoa

Aztergai daukagun pasartea Txomin Agirrek (1864-1920) idatzitako Garoa eleberriari dagokio, 1912an argitaratua. Agirre apaiz eta idazlea ohiturazko eleberri apologetiko edo idealizatzailearen arkitekto nagusia da. Auñamendiko lorea (1898) lanaren ondoren (lehen euskal eleberritzat hartua), itsasoko bizitza islatu zuen Kresala (1906) idazlanean, eta mendiko zein baserriko mundua Garoa maisulanean.

Testuingurua: 1876an foruak deuseztatu ondoren, euskal gizarte tradizionalak krisi identitario sakona jasan zuen. Industrializazio masiboak, hiritartzeak eta immigrazioak euskararen esparru soziala txikitu eta hirietan burgesia handi erdalduna sortu zuten. Giro honetan, Euskal Pizkundea eta...

Jarraitu irakurtzen "Garoa (Txomin Agirre) eta Itzulera baten istorioa (Martin Ugalde): azterketa literarioa" »

Giza garapenaren psikologia: oinarriak, teoriak eta etapak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua12,43 KB

Garapenaren Psikologia: Sarrera

Definizioa

Garapenaren psikologia ernalketatik heriotzaraino giza bizitzan gertatzen diren aldaketa-prozesuak aztertzen dituen diziplina da.

Helburu Nagusiak

  • Identifikatu eta deskribatu: Zer gertatzen den eta nola adierazten den.
  • Azaldu: Aldaketen kausak eta eragileak.
  • Aurreikusi: Esku-hartze eraginkorrak proposatu.

Garapenaren Arloak

  • Psikosoziala (afektiboa): Emozioei eta harremanei lotutakoa.
  • Kognitiboa: Ezagutza-prozesuak eta ikasketa.
  • Fisikoa eta motorea: Gorputzaren eta mugimenduaren garapena.

Garapenaren Eraginak eta Faktoreak

Faktore Normatiboak

  • Definizioa: Denboraldi edo eremu jakinetan pertsona gehienek partekatzen dituzten esperientziak.
  • Biologikoak: Heldueraren egutegia.
  • Kulturalak eta sozialak: Garai historikoek
...
Jarraitu irakurtzen "Giza garapenaren psikologia: oinarriak, teoriak eta etapak" »

Haurren erreflexuak eta Emmi Pikler metodologia: garapen motorra

Magisteritza-n eguneratua6,37 KB

Haurren Erreflexuak

  • Zuzentze-erreflexu estatikoak: Hankak luzatzeko joera da. Bigarren hilabetearen inguruan desagertzen da, hilabete batzuk geroago berriro agertzeko, zutik hasten denean.

  • Ibiltze-erreflexu automatikoa: Enborrari eutsita, posizio bertikalean, oinutsik eta gainazal lau batekin kontaktuan, jaioberriak hanken eta oinen mugimendua sortzen du.

  • Babinski erreflexua: Oin-zola ukitzean, barrurantz tolesten da, eta behatzak abaniko moduan irekitzen dira. Hirugarren hilabetean desagertzen da.

  • Moro erreflexua edo besoak gurutzatuta: Umeak kolpe ozen bat entzuten duenean edo bat-bateko posizio-aldaketa bat jasaten duenean, bat-batean besoak bereizten dira eta, bigarren momentu batean, berriro bularrean jartzen ditu.

Emmi Pikler Metodologiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Haurren erreflexuak eta Emmi Pikler metodologia: garapen motorra" »

Iritzi-artikuluaren analisia: egitura, modalizazioa eta hizkuntza baliabideak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,88 KB

Sarrera eta Testu Mota

Testu-mota: Idatzitako eta izendun testua argitaratzen da. Testu-motari dagokionez, argudio-testua da; izan ere, bere helburu komunikatiboa iritzia adieraztea, hausnararaztea eta iritzia aldarrikatzea da. Testu motari dagokionez, albistea edo iritzi-artikulua da, non iritzi pertsonala ematen den.

Igorleak bere iritzi gisa plazaratzen du. Hori horrela, puri-purian dagoen gaia da. Tesiaren egitura hainbat modutan ager daiteke: hasierakoa, induktiboa, zirkularra edo errepikatua. Testuak hiru zatiko egitura du: sarrera (paragrafo batzuetan), argudioen gorputza eta amaiera.

Modalizazioa eta Hizkuntza Baliabideak

Bestalde, modalizazioari dagokionez, subjektibotasun adierazleak nabarmenak dira. Aditz-denborak adierazlea, ahalera,...

Jarraitu irakurtzen "Iritzi-artikuluaren analisia: egitura, modalizazioa eta hizkuntza baliabideak" »