Unibertsitatea mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

1812ko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa

Historia2,54 KB

1. Testua: Cadizko Konstituzioa (1812-03-19)

Testu juridikoa da, Cadizko Konstituzioaren artikulu batzuk biltzen dituelako. Gai politikoa jorratzen du, Espainiako lehen konstituzioa baita, La Pepa izenez ezaguna. 1812ko martxoaren 19an idatzi zen Cadizen, Independentzia Gerra gertatzen ari zen bitartean.

Egilea kolektiboa da, sufragio unibertsalez hautatutako Gorteetako diputatuek idatzi zutelako. Testua bi hemisferioetako biztanleei zuzenduta dago eta Fernando VII.a errege gisa onartzen dute. Helburua absolutismoa deuseztatzea eta liberalismoa ezartzea da.

Konstituzioaren egitura

Konstituzioa bi zatitan banatuta dago:

  • Sarrera: Gorteetako diputatuek Fernando VII.a errege gisa onartzen dutela adierazten dute.
  • Artikuluak: Legeak multzotan banatuta
...
Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioa eta Pertsiarren Manifestua: Azterketa" »

Mendebaldeko Pentsalari Handiak: Antzinatetik Aro Berrira

Filosofia eta etika18,31 KB

Mendebaldeko Pentsamenduaren Oinarriak eta Bilakaera

1. Sokrates (K.a. 469-399)

Atenasen jaio zen. Platon izan zen bere ikaslea, eta azken honek idatzitako elkarrizketei esker ezagutzen dugu gaur egun Sokratesen pentsamendua. Sokratesen arazo nagusia etika zen: nola egin behar genuen bizi on bat izateko edo bertutetsuak izateko.

2. Platon (K.a. 427-347)

Atenasen edo, beste batzuen arabera, Aeginako irlan jaio zen. Bere maisua izan zen Sokratesen pentsamendua islatzeko zenbait elkarrizketa idatzi zituen, horien artean: Timeo eta Errepublika. Horrez gain, Aristotelesen maisua izan zen. Platonek, aldiz, bertutea zer den adierazi behar zela esaten zuen, bertutetsua izan ahal izateko. Platon eta Sokrates krisialdiaren erlatibismotik irten nahi zuten,...

Jarraitu irakurtzen "Mendebaldeko Pentsalari Handiak: Antzinatetik Aro Berrira" »

Hezkuntza Behaketa: Helburuak, Metodoak eta Ikaslearen Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,81 KB

1. Zertarako eta zergatik behatu

  • Kezka batetik abiatzen gara, laguntza emateko edo lasai geratzeko.
  • Jakin-mina. Ikasleen jokabideak, premiak, beharrak, ahuleziak eta aukerak ulertu eta konprenitu ahal izateko.
  • Ahalik eta informazio objektiboena jaso nahi dugu.
  • Hezkuntza-jarduera egokia eta eraginkorra ziurtatzeko.

2. Nork egiten du behaketa

Erabaki garrantzitsua da, egoera naturalak aztertu nahi direlako:

Behaketa ez esku-hartzailea

Behatzaileak ez du egoeran parte hartzen, ez du ezagutzarik. Hau da, kanpoko pertsona bat gelan sartzea. Adibidez: taldearekin harreman zuzena ez duen beste irakasle bat, PTA, aholkularia...

  • Abantailak: Taldearekin inplikazio eza eta objektibotasuna mantentzen dira, egoeraren interpretazioak beste ikuspuntu bat eskainiz.
...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Behaketa: Helburuak, Metodoak eta Ikaslearen Ezaugarriak" »

Amerikako Independentzia Gerra eta Emakumeen Eskubideen Jatorria

Historia4,47 KB

Independentzia Gerra: Bezperan

Amerikako Independentzia Gerraren bezperan, hainbat faktorek eragin zuten kolonien eta Britainia Handiaren arteko tentsioa:

  • Demografia: Etorkin asko heldu ziren, biztanleria 2 milioira iritsiz.
  • Ekonomia: Bi gune ekonomiko nagusi zeuden: hegoaldean nekazaritza latifundista eta erdialdean merkataritza.
  • Gizartea: Koloniek autonomia mugatua zuten, eta ahalmen legegilea oso mugatua zen. Erregeak gobernadorea aukeratzen zuen, eta Britainia Handiarekin harreman politikoak estuak ziren.

1763an, Zazpi Urteko Gerra amaitu zen Parisko Bakea sinatuz, Britainia Handia garaile izanik. Horrek ondorio garrantzitsuak ekarri zituen:

  • Apalatxe-Mississippi eskualdea etorkinentzako zabaldu zen.
  • Zerga berriak sortu ziren, kolonietan haserre
...
Jarraitu irakurtzen "Amerikako Independentzia Gerra eta Emakumeen Eskubideen Jatorria" »

Geografia eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Geografia2,76 KB

Populazioaren definizioak

  • Bizi-itxaropena: Pertsona batek, hilkortasun-baldintzak kontuan hartuta, bizi ahal duen batez besteko urte-kopuruaren kalkulua da.
  • Biztanleria aktiboa: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko lan-eskua eman dezaketen edo ekoizpen-prozesuari gehitzeko egoeran dauden pertsonak dira.
  • Biztanleriaren zahartzea: Pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa da. Zaharren gehikuntza eta gazteen galera sortzen dituen jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioa da.
  • Migrazio-saldoa: Leku jakin bateko immigrazioaren eta emigrazioaren arteko balantzea da.
  • Nekazaritza-exodoa: Nekazaritza-mundutik hirira ematen den migrazio-mugimendua da; normalean, jende gaztea edo heldua izaten da.

Nekazaritza, Industria eta Hirien definizioak

  • Abeltzaintza estentsiboa:
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Ekonomia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Formak Herrian: Marrazketa, Pintura eta Modelatzea

Arteak eta humanitateak2,61 KB

Formak Herrian: Marrazketa, Pintura eta Modelatzea

Teknikak: Marrazketa, pintura eta modelatzea

Ikasmaila / Zikloa: [Datuak falta dira]

1. Gaitasunak

  1. Oinarrizko forma geometriko eta organikoak identifikatzea, inguruneko eraikinei behatuta, inguruko eraikuntzak egoki irudikatzeko.
  2. Modulu, egitura eta proportzio kontzeptuak egoki erabiliz, inguruneko formak irudikatzea, espazioaren antolaketarako duten garrantziaz jabetzeko.
  3. Irudien deskribapena, marrazketa, argazkigintza eta eraikuntza teknikak zuzen erabiltzea, beharrezko material eta tresnak egoki hautatuz, inguruneko formak zehaztasunez irudikatzeko.

2. Edukiak

Kontzeptuak

  • Oinarrizko formak: geometrikoak eta organikoak.
  • Modulua, egitura eta proportzioa.
  • Irudien deskribapena, marrazketa, argazkigintza
...
Jarraitu irakurtzen "Formak Herrian: Marrazketa, Pintura eta Modelatzea" »

Migrazio Kanpokoak: Espainiaren Emigrazio eta Immigrazio Historia

Geografia4,9 KB

KANPOKO MIGRAZIOAK

Estatuko mugatik kanpo egindako biztanleriaren mugimenduak dira. 1850tik 1975eko krisi ekonomikora, Espainia emigranteen herrialdea izan zen, eta jomuga nagusiak itsasoaz bestaldean eta Mendebaldeko Europan zeuden. Ordutik aurrera Espainia immigrazio-estatu bihurtu da. Baina azken urteetan, krisialdiagatik, langile askok ospa egin dute.

OZEANOZ BESTALDEKO EMIGRAZIOA

Ozeanoz bestaldeko emigrazioa, batez ere, Latinoamerikara joan zen, eta, bigarren mailan, Estatu Batuetara eta Australiara. Mota askotako emigrazioak egon ziren: iraunkorrak, aldi baterakoak, nekazaritza lanak egiteko... Emigrazio honetan bi loraldi eta bi krisialdi egon ziren:

Lehen loraldiak (1850-Lehen Mundu Gerrate)

Garai hartan Latinoamerikan immigranteak behar...

Jarraitu irakurtzen "Migrazio Kanpokoak: Espainiaren Emigrazio eta Immigrazio Historia" »

Iraultza Burgesak, Liberalismoa eta Nazionalismoa Aro Garaikidean

Historia2,8 KB

Iraultza Burgesak eta Aro Garaikidearen Hasiera

Iraultza Burgesak (XVII. mendea)

Ilustrazioaren eraginpean egindako eraldaketek ez zituzten Antzinako Erregimeneko arazoak konpondu. Horregatik, sistema horren amaiera iraultzaren bidez etorri zen.

XVII. mendearen amaieran iraultzak gertatu ziren politikan, ekonomian, gizartean eta zientzian, Mundu Modernotik eta Antzinako Erregimenetik Mundu Garaikidera igarotzea ekarriz.

Izenak gorabehera, iraultza horietako protagonistak ez ziren burgesak izan; beste gizarte talde batzuek ere hartu zuten parte. Hala ere, burgesia izan zen onuradun nagusia.

Frantziako Iraultza (1789)

Noiz hasi zen eta zergatik izan zen garrantzitsua?

1789ko maiatzean hasi zen. Horrek gizartean oinarrizko aldaketa ekarri zuen; horri...

Jarraitu irakurtzen "Iraultza Burgesak, Liberalismoa eta Nazionalismoa Aro Garaikidean" »

Uhinak eta Erradioaktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak

Fisika3,11 KB

Uhinen Islapena eta Errefrakzioa

Uhinak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen direnean, energiaren parte bat jatorrizko ingurunera itzultzen da: uhinaren islapena da. Aldi berean, uhin erasotzailearen energiaren beste partea, bigarren ingurunera transmititzen da, uhinaren errefrakzioa sortuz.

Islapenaren Legeak

  • Izpi erasotzailea, banaketa-gainazalaren eraso-puntuko normala (perpendikularra) eta izpi islatua plano berean daude.
  • Eraso-angelua (e) eta islapen-angelua (i) berdinak dira.

Errefrakzioaren Legeak

  • Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.
  • Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-
...
Jarraitu irakurtzen "Uhinak eta Erradioaktibitatea: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa: Ingelesaren Rola eta Hizkuntza Gutxituak

Filosofia eta etika2,32 KB

Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa

Ingelesa: Munduko Lingua Franca

Gure egunerokotasunean hizkuntza ugari entzuten ditugu, baina ingelesak indar handia dauka munduan zehar. Izan ere, lingua franca da (tarteko hizkuntza bat, bi pertsona edo gehiagoren artean komunikatzeko erabiltzen dena), beraz, mundu osoan zehar ikasten da, elkarren arteko hizkuntza komun bat izan dezagun.

Ingelesaren orokortzea Interneti esker gertatu daiteke, hizkuntza asko munduaren aurrean errazago aurkezteko aukera emanez. Teknologiak onura handiak dakartza hizkuntza handientzat, prestigio handiagoa ematen dielako. Bestalde, hizkuntza txikientzat ere ona da, lehen esan dudan bezala, ezagutarazteko aukera ematen dielako. Horrela, aniztasuna handitzen hasten da, eta hori...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza Aniztasuna eta Globalizazioa: Ingelesaren Rola eta Hizkuntza Gutxituak" »