Mendebaldeko Pentsalari Handiak: Antzinatetik Aro Berrira
Mendebaldeko Pentsamenduaren Oinarriak eta Bilakaera
1. Sokrates (K.a. 469-399)
Atenasen jaio zen. Platon izan zen bere ikaslea, eta azken honek idatzitako elkarrizketei esker ezagutzen dugu gaur egun Sokratesen pentsamendua. Sokratesen arazo nagusia etika zen: nola egin behar genuen bizi on bat izateko edo bertutetsuak izateko.
2. Platon (K.a. 427-347)
Atenasen edo, beste batzuen arabera, Aeginako irlan jaio zen. Bere maisua izan zen Sokratesen pentsamendua islatzeko zenbait elkarrizketa idatzi zituen, horien artean: Timeo eta Errepublika. Horrez gain, Aristotelesen maisua izan zen. Platonek, aldiz, bertutea zer den adierazi behar zela esaten zuen, bertutetsua izan ahal izateko. Platon eta Sokrates krisialdiaren erlatibismotik irten nahi zuten, absolutuari bide emanez, garai hartan Grezia krisi garaian murgilduta baitzegoen.
3. Aristoteles (Mazedonia, K.a. 384-322)
Platonen ikaslea izan zen, eta honekin batera mendebaldeko pentsamenduaren oinarriak sortu zituztela esan daiteke. Aristoteles filosofo eta zientzialaria izan zen. Bere irakaslearen ideien mundua kritikatu zuen, nahiz eta bi ezagutza mota zeudela onartu. Gainera, Aristoteles pentsalari enpirista zen; beraz, ezagutza giza esperientzian oinarritzen saiatu zen. Atenasko Lizeoa fundatu zuen.
4. Pitagoras (Samoskoa, K.a. 580 inguru – K.a. 495 inguru)
Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremagatik da ezaguna. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen.
5. Homero (K.a. VIII. mendea)
Poeta epiko grekoa izan zen, eta Iliada eta Odisea obrak berari egozten zaizkio.
- Odisea: Itakako Odiseo heroiak Troiatik bere etxerako itzuleran bizitako abenturak kontatzen ditu.
- Iliada: Troiako gerrako azken 51 egunetan gertatua kontatzen du, Akiles heroi greziarra duelarik protagonista.
Ezer gutxi ezagutzen da bere bizitzaz, eta K.a. VI. mendeaz geroztik kondairaz inguraturik ageri zaigu: herriz herri bertsoak kantatzen zituen agure itsu moduan aurkezten dute. Edonola ere, oraindik ez dago bere existentzia frogatuta.
6. Hesiodo (K.a. VII. mendea)
K.a. VII. mendean bizi izan zen poeta greziarra izan zen. Teogoniaren idazlea da, unibertsoaren eta jainkoen genealogia eta harremanak azaltzen dituena. Homeroren obrekin batera kultura grekoaren oinarria sortu zuten.
7. Eskilo (K.a. 525 - 456)
Poeta tragiko grekoa izan zen. Tragedia grekoaren sortzailetzat jotzen da. Ekintza eta elkarrizketak sartu zizkien pertsonaiei. Maskara eta dekoratuen erabilera ere bere berrikuntzak dira. Antzeztu, koreografiaz arduratu eta zuzendu ere egiten zuen. Bere zazpi tragedia gorde dira:
- Persiarrak
- Emakume-erregulatzaileak
- Zazpi Tebasen kontra
- Prometeo kateatuta
- Orestiada trilogia (Agamemnon, Koeforak, Eumenidak)
8. Sofokles (K.a. 495 - K.a. 406)
Antzerkigile greziar klasikoa izan zen. Idazle oparoa izan zen, eta 123 antzezlan egin omen zituen. Tragedia landu zuten hiru egile handiren artean dago, Euripides eta Eskilorekin batera.
9. Tales (K.a. 624 - K.a. 546)
Mileto hirian jaio zen, eta Egipton matematika, geometria eta fisika ikasi zituen filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomoa, natura zientziaren eta filosofia naturalaren arkhegosaren sortzailea izan zen. Naturari buruz ezarri zituen hipotesiek ezagutza zientifikorako bidea zabaldu zuten, azalpenak jainkoen eraginetik askatuz eta ikuspegi mitologikoak alde batera utziz. Izan ere, gauza guztien sorburua eta helmuga ura zela pentsatzen zuen, jainkoen inolako parte hartzerik gabe.
10. Anaximandro (K.a. 610-547)
Anaximandro Miletokoa filosofo, geometra eta astronomo joniar bat izan zen. Talesen dizipulu eta jarraitzailea izan zen, eta Anaximenesen lagun eta maisua. Itsaso Beltzaren maparen elaborazioa egozten zaio. Horrez gain, Lurra zilindro mugiezin bat zela esan zuen. Ekinozio eta solstizioen ezarpena eta izarren tamaina eta distantzien kalkuluak egozten zaizkio baita ere. Horrez gain, eguzki erloju baten lanketa ere egotzi zaio, beste ekarpen batzuen artean.
11. Parmenides (K.a. 515 - K.a. 450)
Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Bi ezagutza mota bereizi zituen:
- Egiaren bidea (pentsamenduaren bidez lortzen da soilik).
- Doxaren bidea (iritziarena, zentzumenen bidez lortzen dena, eta guztiok gara gai horretara iristeko).
12. Leuzipo (K.a. V. mendeko lehen erdia)
Leuzipo edo Leukippos atomismoa defendatu zuten lehen filosofoetakoa izan zen. Bere ideiak Demokrito bere ikasle eta jarraitzailearen bidez jaso dira. Bere obrarik ezagunak Megas Diakosmos (Unibertsoko Orden Gorena edo Munduko sistema handia) eta Peri Nou (Adiminean) izan ziren, gaur egun bere idatzirik gordetzen ez bada ere. Atomismo mekanizista izeneko teoriaren fundatzailetzat hartzen da. Atomo eta hutsaren existentzia proposatzen zuen mundua ulertzeko, hau da, izatea (atomoek errepresentatua) eta ez izatearen (hutsak errepresentatua) existentzia. Hauek existitzeko mugimendua beharko litzateke.
13. Demokrito (Trazia, K.a. 460 inguru - K.a. 370 inguru)
Antzinako Greziako filosofo bat izan zen. Atomoaren teoriaren sortzailea izan zen Leuziporekin batera, hura bere ikasle eta jarraitzailea izanik. Berarentzat, atomo kopuruz infinituek espazio infinitua osatzen dute, eta horiek konbinazio eta eraketa ezberdinez sortuak dira gorputz eta izaki ezberdinak. Materialista eta ateoa da bere teoria filosofikoa.
14. Herodoto (Halikarnaso, K.a. 484 – K.a. 425)
Historialari eta geografo greziarra izan zen. Mendebaldean egondako lehen historialaria izateagatik da ezaguna. Bederatzi liburuz osatutako bilduma bat idatzi zuen, non berak egindako bidaien testigantzak eta deskribapenak bilduta baitzeuden. Bere idatzien artean Guda Medikoen deskribapena dago.
15. Tuzidides (K.a. V. mendea)
K.a. V. mendean bizi izan zen idazle greziarra dugu, eta historiografia zientifikoaren aitatzat hartzen da. Historiak izan zen bere lan nagusia, non Peloponesoko Guda kontatzen digun. Horretarako, gatazka politiko eta militar batean eragiten duten faktore eta kausa ezberdinen analisi sakona burutu zuen, modu zorrotz eta analitiko baten bidez gertakariak aztertuz. Horrela, gertakarietan parte hartzen zuten pertsonen iritziak sartu eta haien artean konparatzen ditu.
16. Protagoras (K.a. 485-411)
K.a. V. mendean Antzinako Greziako ilustrazioaren urrezko aroan bizi izan zen sofista da. Abderan jaio zen, eta asko bidaiatu zuen (Sizilia, besteak beste), baina Atenasen nagusiki ospea irabazi zuen, Periklesen laguna egin zelarik eta Sokrates ezagutu ere. Bere printzipio filosofiko famatuena Homo omnium rerum mensura est da, hau da: Gizona da gauza guztien neurria. Ezagutzaren eta baloreen erlatibismoa azpimarratu zuen, eta ukatu egin zuen balore eta egia unibertsalen existentzia. Ez dago egia absolutu, objektibo edo unibertsalik, baizik eta erlatibo, aldakor eta subjektiboak. Gauzak bakoitzaren pertzepzioaren araberakoak dira, pertsona batetik bestera eta egoera batetik bestera aldakorrak. Adibidez, arau moralen konbentzionaltasuna azaldu zuen, sinesmenak heredatutako usadioen araberakoak zirela azpimarratuz, kultura batetik bestera aldakorrak eta subjektiboki kondizionatuak.
17. Tarsoko Paulo (I. mendea)
Siziliako Tarson jaioa (egungo Turkian) eta seguruenik Erroman hila. Kultura heleniarreko judutar fariseoen semea zen, eta, aldi berean, herritartasun erromatarra zuen. San Pedrorekin batera Kristautasun primitiboko lehen liderretako bat izan zen, Jesukristoren apostoluen kide izan ez bazen ere. Kristauen aurkako lehen jazarpenetan parte hartu zuen, baina Damaskorako bidaian fede berrian murgildu zen. Ordutik kristautasunaren propagandista sutsu bihurtu zen, kristautasuna herri judutarretik at zabalduz; horregatik, gentilen apostolu bezala ere ezaguna da. Horrez gain, Itun Berriko 14 gutunen ustezko egilea da.
18. Konstantino Handia (272-337)
306. urtetik Erromako enperadorea izan zen. 313. urtean, Milango Ediktuaren bidez kristautasuna legalizatu zuen. Gainera, lehenagoko Bizantzio hiria Konstantinopla izenez birsortu zuen. Nizeako lehenengo kontzilioa (325) deitu zuen, kristautasunari Erromako Inperioan lehenengo aldiz legitimitatea emanez, eta horri esker erlijio kristaua asko zabaldu zen. Konstantino kristaua izan arren, hil zenean bataiatu zuten.
19. Hiponako Agustin (354-430)
Aurelio Agustino filosofo eta teologoa izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore. Kristau doktrina neoplatonismoarekin uztartu zuen. Bere bizitzan lan asko idatzi zituen, adibidez, De dialectica (387).
20. Klemente Alexandriakoa (II. mendea - 211/216)
Alexandriako maisu garrantzitsuenetako bat eta Alexandriako elizan ospea hartu zuen lehen kidea izan zen. Atenasen jaioa, greko klasikoan idazteko trebetasun handia zuen. Maisu kristauen bila bidaia asko egin zituen, azkenik Alexandriara iritsi zelarik. Panteonoren ikaslea izan zen, eta hau hil zenean, bere ondorengoa izan zen, Alexandriako katekesi-eskolaren agintea lortuz. Origenesen irakasle ere izan zen. Klementeren ustez, filosofo jentilak, Platon bereziki, jainkoa aurkitzeko bide zuzenean zeuden. Jesukristok salbazioa ekarriko zuela zioena.
21. Karlomagno (742/748 – 814)
Karlos I.a Handia, karolingiar dinastiaren buru izan zen, frankoen errege, Lonbardiako errege, eta, Leon III.a aita santuak izendatuta, Mendebaldeko enperadore (800-814). Karlomagno gerra-buruzagi eta errege kristau nagusia bihurtu zen, eta bere mendeko herri guztiei kristautasuna ezarri zien. Botere handiko erregea izan zen. Berpizkunde kulturalaren bultzatzailea izan zen: bere jauregian eskola bat sortu zuen, monasterioetan artelantegiak ugaldu zituen, eta bere garaiko jakintsuak biltzen ahalegindu zen. Nekazaritza, industria eta merkataritza sustatu zituen.
22. Alberto Magno (1193/1206 - 1280)
Alberto Handia santu katolikoa, apaiza, apezpikua eta Elizako doktore izan zen. Teologian, geografian eta filosofian aditua izan zen; kimikaren arloan ere izen handia izan zuen, eta, oro har, Erdi Aroko zientzietan oso trebatua zen. Parisko Unibertsitatean antzinako testuak, bereziki Aristotelesenak, itzuli eta sailkatu zituen; testuei bere oharrak ere erantsi zizkien. Lan entziklopediko handi honek bere dizipulu zen Tomas Akinokoaren lanerako oinarriak ezarri zituen. Botanikan eta alkimian ere lan egin zuen, eta aipatzekoa da artsenikoaren aurkikuntza 1250ean. Geografiaren eta astronomiaren arloan, oso argudio sendoak erabilita, Lurra biribila dela esan zuen. 1931n, Pio XI.a aita santuak Elizako doktore izendatu zuen.
23. Akinoko Tomas (1225/1226-1274)
San Tomas Akinokoa teologo eta filosofo italiarra zen. Predikatzaileen Ordeneko kidea (domingotarra), eskolastikaren ordezkari nagusiena, teologia sistematikoaren figurarik handienetakoa eta metafisikan aditua. Bere lanik ezagunenak hauek dira:
- Summa Theologiae (doktrina katolikoaren bilduma)
- Summa contra gentiles (fede katolikoaren filosofiaren apologiaren bilduma)
Oso ezaguna da Aristotelesen pentsamendua berreskuratu zuelako eta lehenengo aldiz aldarrikatu zuelako Aristotelesen lanak fede katolikoarekin bat etorri ahal zirela. Tomasek natura ezagutzearen garrantzia azpimarratu zuen, bere aburuz, natura ezagutzea Jainkoa ezagutzeko ezinbestekoa baitzen.
24. Petrarca (XIV. mendea)
Humanismoaren lehen zantzuak Petrarkarengan ikus genitzake. Petrarkak lehen aldiz Erdi Aroa aro iluntzat hartu zuen (moralaren eta literatura onaren jaitsiera, gizatasunaren dekadentzia...). Horren aurrean, Petrarkak greko-erromatar kultura goraipatu zuen, urrezko aroaren gisara definituz. Petrarkak eta bere inguruko ikerlariek grekoek egindako lanak eraldaketa kristaurik gabe ulertzen saiatu ziren (poesia, entseguak, kartak, historia eta biografiak), eta Aristotelesen testuak Platonen elkarrizketengatik ordeztu zituzten (studia humanitatis). Petrarkak sistema espirituala eta zientifikoa aztertu beharrean, psikologia, gizakia eta estetika aztertuko ditu. Horregatik guztiagatik, historiako lehen humanista gisara izendatu izan da.
25. Marsilio Ficino (Toskana, 1433 - 1499)
Italiar filosofo eta humanista izan zen. Apaiz helenista eta filosofoa, Florentziako eskola platonikoko irakasle izan zen. Platonen elkarrizketak itzuli zituen, bai eta Corpus Hermeticum-eko zati bat eta neoplatonikoen obrak (Porfirio, Plotino eta Janbliko). De christiana religione eta Theologia Platonica idatzi zituen.
26. Pico della Mirandola (1463-1494)
Italiar filosofoa eta pentsalaria izan zen. Picok garaiko tradizio kulturalak bateratu nahi izan zituen, eta horregatik 900 tesik osatutako Conclusiones philosophicae, cabalisticae et theologicae (Ondorio filosofikoak, kabalistikoak eta teologikoak) obra idatzi zuen, non filosofo nahiz teologo greko, hebrear, arabiar eta latino ezberdinen ideiak jaso baitzituen. Obra horrekin Picok kultura eta erlijio desberdinekiko errespetua eta horien arteko puntu komun bat bilatzeko nahia aldarrikatu zuen.
27. Lutero (Alemania, 1483-1546)
Teologo eta monje agustindar alemaniarra izan zen, zeinek erreforma erlijiosoa bultzatu zuen Alemanian, ostera Erreforma Protestantea eta Luteranismoa ekarriko zuena. Luterok Eliza Katolikoa Bibliaren jatorrizko irakaspenera itzultzea aldarrikatu zuen. Bere lanik esanguratsuena 95 tesiak dira, zeinetan Eliza Katolikoari indulgentzien erabilera egozten zion, besteak beste.
28. Kalbino (1509 – 1564)
Frantziar teologo protestantea izan zen. Erreforma Protestantearen garaian paper garrantzitsua jokatu zuen, Kalbinismo izeneko teologia erreformatzailea garatu zuelako. Genevan finkaturik, Aita Santuaren nagusitasuna errefusatu zuen, eta bere teologian oinarritutako gobernu-sistema berria eratu zuen.
29. Koperniko (1473 - 1543)
Poloniar astronomoa, matematikaria eta kosmologoa. Oso ospetsua egin zen hil ondoren proposatu zuen planeten higidurari buruzko teoria heliozentrikoari esker. Lurra unibertsoaren ardatza zela zioen teoria klasikoarekin ez zegoen ados; haren kontra, planetak Eguzkitik gertu irudikatzen zuen puntu baten inguruan bira egiten zutela zioen teoria landu zuen urte askoz, Europako lehen teoria heliozentrikoa alegia. Kopernikoren teoria ez zuten astronomoek onartu, Keplerrek frogatu zuen arte. Nolanahi ere, eragin handia izan zuen nola zientzian hala filosofian.
30. Kepler (1571 - 1630)
Iraultza Zientifikoaren pertsonaia nabarmena, astronomoa eta matematikaria. Tycho Braheren magnetismoaren teoriarekin konbinatuta, esan zuen Eguzkia erdigunea zela eta haren inguruan planetek bira egiten zutela (grabitatearen teoriaren aitzindaria), eta hauek mugitutako kanpoko indar bat bilatu behar zela.
31. Galileo Galilei (XVI. eta XVII. mendeak)
Zientzialaria, teleskopioaren asmatzailea, eta garrantzi handia izan zuen Iraultza Zientifikoan. Berak, garai horretako beste zientzialariak bezala, mundu berri eta hobe bat asmatzen ari zela uste zuen, zientziak orain arte frogaezina zena frogatzen ari baitzen. Antzinaroko pentsamendua okertuta zegoela uste zuen. Aristotelesentzat bi errealitate ezberdin zeuden (lurra eta zerua); Galileorentzat, ordea, errealitate bakarra zegoen: dena unibertsoa zen.
32. Giordano Bruno (XVI. mendea)
Italiar filosofoa izan zen. Heresiaz akusatua eta bizirik erre zuten. Brunoren ustez, Lurrari errotazio-mugimendua aitortzen bazitzaion, ustezko beste mugimendu batzuk baztertu behar ziren, eta ez zegoen motiborik izarrak distantzia berean zeudela edo izarren ingurua mugatua zela pentsatzeko.
33. Newton (XVII. mendea)
Filosofo eta zientzialari ingelesa izan zen, zeinek Principia idatziaren bidez grabitatearen lege unibertsala eta mekanika klasikoaren printzipioak asmatu zituen. Berak asmatutako mugimenduaren hiru legeen bidez planeten mugimenduen aspektu guztiak era zientifiko batean azaldu daitezke.
34. Bacon (XVI. mendea)
Filosofo ingelesa da, Descartesekin batera, Aro Berriko lehen filosofotzat hartu izan dena. Adierazi zuen gizakiari jatorrizko bekatuaren ondorioz beharrezko erredentzio hori gizakiak berak lortuko zuela aurrerapen tekniko eta zientifikoekin. Horrela gizakiak, Jainkoak eskatu bezala, natura menperatuko du; horregatik, natur zientzien garrantzia azpimarratu zuen. Honen adierazle da bere esaldi famatua: “Ezagutzea boterea da”. Enpirismoaren aitatzat hartzen da.
35. Descartes (XVI-XVII. mendeak)
Filosofo, matematikari eta zientzialari frantsesa, filosofia modernoaren Aita bezala ere ezagutua. Filosofian, jakintzari balio praktiko handia ematen dio eta bizitzarako ezinbestekoa dela uste du. Antzinako testuen irakurketak espirituaren formazioan laguntzen duela defendatzen du, baina zuhurtziaz irakurri behar direla. Metodoaren arauak aldarrikatu zituen (4 arau):
- Ebidentzia (ezer ez da egiatzat hartuko, ez badago ebidentziarik).
- Analisia (zailtasunak zatitu).
- Sintesia (ordenaren ezarpena gure pentsamenduan).
- Kontrola (berrikuspen orokorrak egin behar).
Bere lan nagusia: Meditazio Metafisikoak.