Materialen Propietateak eta Motak
Aluminioaren propietateak:
- Korrosioarekiko erresistentzia ona du.
- Biguna da.
- Ez da herdoiltzen.
- Plastikotasun ona du.
Aluminioaren erabilpenak: Kotxeen gurpilen llantak, latak, linea elektrikoak, ispiluen estaldurak, txirrinduaren koadroa, lapiko handiak.
Zura
Egurra erabili ahal izateko ondo lehortuta egon beharra du. Horrela, oholaren forma ahalik eta gehien egonkortzeko, itxuraldatze eta okertzeak murrizteko, iraunkortasuna handitzeko, zura egokitzeko, lana, itsatsia eta akabera errazteko eta garraioaren kontsumoa murrizteko.
Zur-produktuak
- Aglomeratuak: Txiribil txikietan eginda daude; txiribilak itsasgarriarekin nahasi eta prentsatu egiten dira. Itsasgarri bereziak sortu direnetik, aire zabalean ere erabiltzen dira. Edozein neurritakoak, egonkorrak, hezetasunarekin erresistentzia gutxi dute eta edozein forma eduki dezakete.
- DM-a: Erretxina sintetiko batekin estalitako zuntzak prentsatuz lortzen dira. Haien azken dimentsioa burutan egindako prentsatuaren bidez lortzen da.
- Taula kontratxapatuak: Taula finak itsatsiz lortzen dira. Hariak txandakatu egiten dira, bata beti angelu zuzenean besteari dagokionez. Material arina eta oso iraunkorra da eta aplikazio ugari ditu.
- Zur laminatuak: Funtsean, listoidun tauletarako printzipio bera erabiltzen dute. Ohol trinko trinkoak hartu, kurbatu eta itsatsi egiten dira, eraikuntzetarako forma arruntekin (habeak, arkuak...). Edozein forma eta tamaina desberdineko habeak egin daitezke. Zur laminatua zur trinkoaren aldean tratatzeko egokiagoa da, eta arina da. Aldatu barik mantentzen da luzaro, propietaterik galdu gabe eta dilataziorik izan gabe.
Plastikoak
Plastiko motak
- Termoplastikoak: Beroarekin moldatzeko moduko substantziak dira. Berotzean ez dute aldaketa kimikorik izaten eta hozten direnean, haien egoera solidoa berreskuratzen dute. Birziklagarriak dira.
- Termoegonkorrak: Berotzean aldaketa kimikoak jasaten dituzte eta, beraz, hoztean ez dira formaz aldatzen.
- Elastomeroak: Substantzia elastikoak dira; itxuragabetu eta atzera ere lehenengo forma berreskuratzeko gaitasun handia dute.
- Zeluloidea: Termoplastikoa.